Hemen zaude: Hasiera Members Alejo Alejo Egiluzen Bloga Archive 2008 September 03 "Atletico de Madrid" eta xoxak
 
Dokumentu Akzioak

"Atletico de Madrid" eta xoxak

Alejo Egiluz-(e)k eginda Azken aldaketak 2008/09/03 18:33
SM_lata_txiki

Arraun zaleok sarritan entzun izan dugu Orio Real Madriden antzeko kluba dela, eta egia esan konparaketa honek ez digu grazi askorik egin inoiz hori zale zenbaiti. Erabilitako arrazoiketak: palmaresa, “señorioa”, historia (honi buruz oso kuriosoa eta erabat sinplea Kortak “Noticias de Gipuzkoan” , irailaren 1ean, egindako irakurketa)… Nik, berriz, azken aldian Oriok Atletico  de Madriden tankera duela pentsatzen dut, eta honek grazi gutxiago egiten dit: segundo baten inguruko aldeagatik 3 bandera galdu (Getxon, Bilbon, eta Orion), Castroko estropadan kaleekin suerterik ez, 2. ziabogan arraun txikiarekin arazoak.... ez dut nahi talde koltxoneroarekin inongo parekotasunik, eta are gutxiago Kontxako sailkapen estropadaren atarian.

Eta Kontxan zer? Betikoa. 7 traineru urduri, zaleak izerdi hotza kopetean, nora begira, nori entzun, jakin gabe; herrietako plazak ixilik, hutsik. Eta bitartean beste batzuk lasai, igandean lotsagarri ez geratzeko itxaropenarekin gogotsu entrenatzen. Onartuko al genuke Pekingo olinpiada hauetako final bakoitzean txinatar bat egotea, beraiek antolatzaileak  direlako argudio ustelarekin?  Nahiko lan. Hona hemen ostegunerako nire porra: Urdaibai, Astillero, San Pedro, Orio, Castro, Hondarribi eta Zarautz.

Eta zer zion ba Kortak “Noticias de Gipuzkoan”? Besteak beste, Oriok historian zehar hainbeste bandera irabazi dituela besteek baino diru gehiago izan duelako. Hori historia manipulatzea eta gehiegi sinplifikatzea dela uste dut. Agian, aipatzen duen diru hori, arrantzaleek emandako partillekin berari ordaindu eta Mosku Olinpiadako bidean jartzeko zen. Ez du aipatzen hainbat eta hainbat oriotarren zaletasun eta grina, ezeren truke ibaian pasatako orduak, muxutruk traineruak jasotzeko utzitako txabolak. Agian ez du onartu nahi, arraunlari askok izerditzen duten kamiseta hori hori beraien bigarren azal bat dela, eta diruak ez dituela ibiltzen hemendik hara.

 

 

Trackback (URI)

Kirikoren pribilegiyuak!

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Egia esateko, Donostiako traineruarentzat erreserbatutako lekua ez du zentzu haundirik. 23 traineru lehiatuko dira eta onenak egon beharko lukete arraunaren Olinpiadetan. Ikusiko dugu zenbat denbora sartzen dien Donostiarrei!

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: