Insert Coin
Zaletuok uda osoa iraileko lehen bi igandeei begira pasatzen dugu. Patroiak egun hauetan daude arinen, eta arraunlariak oraintxe daude sasoi sasoian; traineruetako froga guztiak atzean geratu dira, egun hauetan broma gutxi izaten da arraunaren inguruan. Baina batzuontzat hain serioa dena, dirudienez beste batzuentzat festa folkloriko bat besterik ez da...
Zaletuok uda osoa iraileko lehen bi igandeei begira pasatzen dugu. Patroiak egun hauetan daude arinen, eta arraunlariak oraintxe daude sasoi sasoian; traineruetako froga guztiak atzean geratu dira, egun hauetan broma gutxi izaten da arraunaren inguruan. Baina batzuontzat hain serioa dena, dirudienez beste batzuentzat festa folkloriko bat besterik ez da, eta azken momentuan ibiltzen dira neurri berriak inprobisatuz (iaz Urrestillatik etorri ziren arraun txikiarekin arpa jotzen); neurri modernoak, hain zuzen ere.
Honen azken adierazlea Elorza patroiak, Itxaso ankekoak, Etxezarreta aurrekalariak eta beraien koadrilak hartutako erabakia da: Portaleta inguruan artekarien presentzia galeraztea. Orain berriz modernoetan modernoenak direla erakutsi nahi digute eta azken momentuko modernitate lezioa eman digute: artekarien presentzia galerazteaz gain beste pauso bat eman, eta beraien ordez apustu makinak ezartzea inprobisatu dute (norbaitek etekin ekonomikorik aterako ote du neurri honekin?) “Oriyo Castron aurretik baietz”, “Tiranek Donostiarrei 35 ezetz” dioten gizon horien egunak kontatuak daude; “bip bip bip INSERT COIN, GAME OVER bip bip bip” dioten tramankulu modernoak hartuko dute lekukoa. Makinak dituen hiria, hiri modernoa da. Gipuzkoa osoko ekonomia hankaz gora jartzeko arriskua omen zegoen artekarien eraginagatik eta badakigu krisi garaitan neurri zorrotzak hartu behar direla. Europako Banku Zentraletik ere Donostiako udaletxeak hartutako neurria txalotu dute.
Lotsagarria da tradizioa eta modernitatea nola manipulatzen dituzten. Duela urte gutxi (2.006) batzuk tradizioaren mozorroa jantzi eta estropaden egunak ezin zirela aldatu konbentzitzen saiatu ziren (begira hemerotekak); tradizioa aitzakiatzat hartuta Donostiarrak hor daude, iraileko lehen bi igandetan lotsagarri ez geratzeko ahaleginak egiten.
Beste proposamen moderno bat ere egingo nieke: Paseo Berrian aparkatzen dituzten arraunlarien autobusei ere OTA kobratzea. Azpiegiturak eta makinak badaude eta horrela Euskal Herriko hiririk ultramodernoena izatearen ohorea izango genuke.
Batzuk zein ederki dauden ixil-ixilik, geldi geldi.
Trackback (URI)
-
Casino 4936c8db3b
:
Casino 4936c8db3b
Casino 4936c8db3b
Aski da.
Aski da
2.- Niri lotsagarria iruditzen zaidana gauzak egiteko modua da, tradizioa eta modernitatea manipulaturik traineru batek dituen pribilegioak.
3.- Badian arraun egiteko eskubide osoa duzue, baina ez "zuena" delako, besteek adina merito egin dituzuelako baizik.
4.- Euskotren eta Portaletaseko giroa ez parekatu, faborez.
Arrazoia ematen didazu, beraz.
Nahikoa da, benetan, pentsatu piskat eta hasi zaitez piskat zure Oriotar zilborretik haratago begiratzen, eta utzi besteei ere, agian ez Orio Estilora, baina behintzat arraun egiten.
Aski da
Manipulazioa politikoen aldetik dator horrelako egoerak bultzatzen dituzten momentutik.
Donostiako traineruko arraunlari bati baino gehiago emango dio lotsa igande batean, lehen sailkatuak bi minutu kentzea; lehiakor ez den traineru bat uretan izatea. Berriro errepikatzen dut ez dudala ezer Donostiako arraunlarien aurka. Baina Kontxako estropadan onenak egon behar dute eta donostiarrak ez daude multzo horretan, eta hor parte hartzeko era ez dela bidezkoa deritzot. Hau ez da Orio estilora, kirol eta lege estilora baizik; eta donostiar asko eta asko bat datoz hausnarketa honekin bat.
Bai jauna
Zurekin bat natorren donostiar bat naiz. Niri ez dit inolako satisfakzioa ematen donostiarra holan ikustea, ezta bat ere, eta enbidia sentitzen dut Hondarribia, Pasaia, Orio, Zarautz edo Zumaia ikustean. Herri txikietakoak fundamentuarekin ari dira lanean eta gu ez, hori da diferentzia.
Bat nator



Artekarin alde, makinan kontra
Oriyozalia izango haiz baina tarteka gauza earrak botatzeittuk.
Guztiz ados artekariyen kontuakin. Jende honek ze uste, gure aurreko danak tontok izan diala, ala? Oan makina xar hoyek jarri eta zer? Nun geatzea jendian borondatia?'