Hemen zaude: Hasiera Members Ion Ion Muñoaren Bloga Archive 2008 August 29 Emakumeen estropaden harira
 
Dokumentu Akzioak

Emakumeen estropaden harira

Ion Muñoa-(e)k eginda Azken aldaketak 2008/09/03 20:12
emakumezkoen_kontxakobandera.png

Egia da aipatzeko eta goraipatzeko modukoak direla emakumeen arraunaren garapenerako azken hilabeteetan eman diren aurrerapausoak: Gipuzkoako txapelketa, Euskadiko txapelketa, emakumezkoen Lehen Kontxako Banderaren aurkezpena... Zorionak emakume, gizonezko, arraunzale eta ez zale guztiei!

Zoriontze hori argi utzi ondoren, alabaina, pare bat kritika egin nahiko nizkieke komunikabideek emakumeen arraunari eman dioten tratamenduari. Gipuzkoako txapelketa jokatu eta hurrengo goizean, irratia piztu eta ez nintzen enteratu gizonezkoetan zeinek irabazi zuen (emakumeena aldiz, titularretan eman zuten). Egunkaria hartu eta azaleko argazkian emakumeak ikusi nituen arraunean; telebista piztu eta berdin... Ulertzen dut, berdintasunari begira eta historikoki garrantzitsua izan zela lehen txapelketa hura; baina kirol ikuspegitik, hain gutxi garatuta dagoen kirol batean (emakumezkoen arraunean) niretzat berdin du Zumaia-Getariak irabazi edo Hondarribiak irabazi (badakit eurentzat ezetz eta barka biezadate). Kirol emaitzen ikuspegitik notizia gizonezkoan txapelketan zegoen eta ez emakumezkoenean; eta horregatik ez zait ongi iruditzen gizonezkoen txapelketa bigarren edo hirugarren planora eramatea emakumeena aurretik jartzeko.

 

Horrelakoetan maizegi gertatzen den moduan, diskriminazio positiboa negatibo bihurtzen da, eta mesede egin beharrean kalte egiten da. "Bakoitzari berea, Jaungoikoaren legea!"

Trackback (URI)

Emakumea arraunean

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Diskriminazioa, diskriminazioa den einean beti izango da negatiboa,eta ondorioz era batera edo bestera positibo bihurtzeak beti dakar kontraesana..Halare, ekintza berak positibotzat hartu daitezke, gero beste gauza bat da komunikabideek eman dien azalera..

Argi hitz egin!

Honek bidalia estropanet Non 2009/06/18 21:03
Ez di(n)at ezer ulertu! Niretzako emakumeek diskriminazio positiboa behar dute baina hau agian neurriz kanpokoa izan da!

Diskriminazioa?????

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Diskriminazioa ez al da nesken artean ia ia edozeinek daukala aukera KONTXAN arraunen egiteko fitxa eta ezeren beharrik gabe?

Mutilak berriz, zazpi traineru + donostiarra aritzen dira. Eta hoietatik kanpo, urte guztiko sakrifizioa eginda burumakur bueltatzen dia beste guztiak....

Berdintasuna nahi baldin badegu araudiak ere denentzako berdinak izatia eskatzen det bakarrik.

Geroarte,

emakumeok arraunean

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Kontxan arraun egingo duen emakume bat naiz. Egia da Gipuzkoako Txapelketa irabazi genunean izugarrizko erantzuna jaso genuela hurrengo egunetan.Pertsonalki ez zait gustatzen atentzioa deitzea baina emakumeon arrauna bultzatzeko baldin bada hori eta edozer.Baliteke zuetako askoei emakumeotan nork irabazi genuen bost axolatzea, baina hori da helburu nagusia, mutilenaren antzera emakumeon estropadengatik ere grin hori lortzea.
Bestalde, ez zait onargarria iruditzen ia ia edozeinek daukala emakumezkoen Kontxan jokatzea esatea. Akaso komunikabideen bitartez orain jakingo zenuten askok eta askok emakumeok ere arraunean gabiltzala baina ez da atzo goizean hasitakoa gure lana. Guk ere geronen tenporadak egiten ditugu bateletan,trainerilletan,aulki mugikorrean baita utzi izan diguten denetan ere traineruetan estropadak egin ditugu; Hondarribian, Orion...
Zer den sakrifikatzea ondo baino hobeto dakigu, neguan mundu guztia arraunataz ahazten denean astetarte nahiz asteburuetako goiz hotzetan ikasketak, familia, lagunak... alde batera utziaz geuk ere orduak pasatzen ditugu gure herrietako arraun klubetan, horren testigu zuzenak mutilak dira ordu berdinean entrenatzen baitugu gehienetan.Ezberdintasun bat dago bi sexuen arten; behin neskok 18 urte beteak ditugula ez daukagula etorkizunik horrenbeste maitatzen dugun kirol honetan.
Isilean lanean pasa ditugun urte askoren fruitua da Kontxa beraz aho bete hortz esaten duenak ia ia edonor egon zitekeela neskon estropadan etor dadila urtean zehar EDOZEIN egunetan inguruko arraun klub batera eta ia bertan aurkitzen gaituzten mutilen moduan entrenamentua egiten. Zer apustu baietz.

PD: Kontxako estropadan mutilek egin behar duten distantzi berdina egitearen alde!

Ia ahaztu zait, geuk ere badaukagu geure klasifikatoria hain zuzen ere irailak 13 larunbata arratsaldeko 18:00tan. Akaso baten-batek pentsatzen du lana errez eginda jokatu nahi dugula estropada. Final handia (guretzat behintzat) igandean izango da mutilena baina lehenago, 8 traineruetatik 4 onenak arituz.
Egun handia guretzat baita berdintasunarentzat ere.

kirolak diskriminatzen du emakumea

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Kirol emaitzen ikuspegitik notizia gizonezkoan txapelketan egongo zen agian. Baina kontua da komunikabideek emakumezkoenean tratatu duten bezala tratatu izan ez balute, eta tratatzen jarraitzen ez badute, emakumezkoen txapelketa inoiz ez dela kirol emaitzen ikuspegitik notizia izango.

Askotan zer pentsatua ere ematen du telebista, irrati nahiz egunkarietako kirol tarteetan protagonista guztiak gizonezkoak izateak. Bada aldatzen hasteko garaia eta komunikabideetan ez bada aldatzen hasten gizartean ere ez da aldatuko

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: