Kinielak egiten
Asteburuan Orion nahiz Castron gertatutakoa ikusi ondoren, begi eta erloju guztiak ostegunera begira daude. Logikak hainbat gauza ziurtzat jotzen ditu, baina historiak erakusten du ziurrak gauza gutxi direla Kontxako badian.
Jendea hasia da kinielak egiten; beno aspalditxo hasi zen. Pentsatzen dut kostaldean, beste konturik ez dela izango, baina lehorrean ere hasiak gara bi ostegunerako gure kinielak egiten. Larunbat iluntzean, astero bezala lagunekin sozidadean afaldu ondoren, arraun kontuan aritu ginen. Kontxa zen hizpide (besteak beste, Kontxa delako normalean arrauna ikusteko lehorrekook dugun gune nagusi eta ia bakarra). Logikatik hizketan, kinielan 5 talde seguru barruan jotzen genituen: Urdaibai, Castro, Orio; San Pedro eta Astillero. Beraz beste bi talderekin genituen dudak: Zarautz, Hondarribia, Pedreña, Kaiku...?
Baina logikak lehen ere leku gutxi du Kontxa aldean. Zazpi leku preziatu, eta batzuk kanpoan geratu behar. Kinielak egitea debalde da, baina apostu batzuk ere sortu ziren gure lagunartean. Batek Kaiku barruan baietz 100 euro. Beste batek, San Miguel ligako Ohorezko tandako bateren bat kanpoan baietz beste hainbeste... Ikusiko dugu. Argi dago, ordea, Orion eta Castron pasatakoaren ondoren, parekotasuna sekulakoa dela; eta duela hilabete kontuan hartuko ez ziren tripulazioak ere ezkerreko begiarekin bijilatzeko modukoak direla. Ikusiko dugu zeinek galtzen edo irabazten dituen 100 euroak.
OHARRA: Lotsagarria Donostiarrarena. Odonen, Etxezarretaren eta konpainiaren erabaki politiko batengatik kirol ikuskizunak eta arraunzaleek galtzea
Trackback (URI)
Hitzegin du
Beste gauzen artean esan du Astillero, Urdaibai, Castro, Orio, San Pedro, Zarautz eta Pedreña sartuko direla osteguneko sailkapenean. Eta haiei lekua lapurtzeko Hondarribia, Kaiku eta Zumaia egongo direla.
Etxeko porra
Nire porra
Horixe da nire porra,baina argi ibili idiazaldarrekin. Segura eta Zaldibi ere itsaso txarra baldin bada, kuidao...Baina Zerain ez da sartuko! Ezta donostiarren aurka bakarrik jokatzen badute ere.


Kinielak eta ustekabeak