Sarrerak: 2009
- September (1)
- July (1)
- May (1)
- March (1)
Kontxako Bandera, beste estropada guztietatik ezberdina: Egin apustu Kiroljokoarekin 2009/09/10
“Urte osoa pasa ohi dute taldeek egun haundi hau prestatzen, eta eguna iritsitakoan kale!”
Horixe pentsatuko zuten iraileko lehen igandean Pedreña,
Urdaibai eta Orioko zaletuek. Kaiku, Castro, San Pedro
eta Hondarribiakoek berriz, kirioak jota igaro beharko dute
beste astebete. Bizkaitar eta Kantabriarrek dituzte
bandera irabazteko aukera gehien, baina Gipuzkoarrek
ez dizkiete lanak erraztuko. Emozioz beteriko igandea
espero da beraz Kontxan eta apustu eginnahi duenak
bertan izangoditu Kiroljokoako makinak Portaletas eta
Goikoa Jauregia-Nautico inguruan.
Hastear da San Miguel Liga 2009/07/01
Asteburu honetan emango diote hasiera Kantauri itsasoko 12 traineru onenek San Miguel Ligaren VII.edizioari. Emozioa izango da nagusi eta apustu egin nahi dutenek ez dute aukera faltarik izango.
Aurredenboraldian ikusitakoaren arabera, San Miguel Ligaren VII.edizioa inoiz baino parekatuagoa izango da. Talde guztiak prest daude bandera jaitsi eta irteera emateko eta Kiroljokoak ere lehen txanpa hori aprobetxatu nahi du apustu katalogo zabal eta anitza eskaintzeko.
Trainerila apustuetan murgilduta 2009/05/06
Jada jokatu dira Gipuzkoa eta Bizkaiko Trainerila Ligaren jardunaldi batzuk. Talde indartsuenek ez dute hutsik egin eta datorren astean jokatuko diren probintzialei begira daude gehienak. Kiroljokoa apustu etxeak ordea, datorren astera arte itxaron beharrean, arraun apustuak eskaintzen jarraitzen du. Lehenik traineru jaitsierak eskaini zituen; gero batelak eta orain trainerilak. Orain arte Gipuzkoako Ligako estropadak soilik eskaini arren, aste honetatik aurrera Bizkaikoak ere proposatu ditu.
Apustu gehiago Kiroljokoan 2009/03/13
IX. Bidasoa Ibaiaren Jaitsiera, XV. Oria Ibaiaren Jaitsiera... eta orain Castro Arraun Elkartearen XII. Bandera.



