Apustu gehiago Kiroljokoan
IX. Bidasoa Ibaiaren Jaitsiera, XV. Oria Ibaiaren Jaitsiera... eta orain Castro Arraun Elkartearen XII. Bandera.
Kiroljokoak jada bere makinan du igande honetan goizeko 11:30etan Castron jokatuko den estropadaren inguruan apustu egiteko aukera. Kantabriako, Gipuzkoako eta Bizkaiko talde indartsuenak bertan izango dira, beraz ez da erraza irabazlea nor izango den asmatzea. Oraindik arraunlariak sasoirik onenean ez dauden arren, test garrantzitsu bihurtu dira azken urteetan estropada hauek eta batzuek prestaketa huts gisa hartu arren, ez diote lehiaketa izateari uzten.
Pasai San Pedrok Orion emaniko erakustaldia berretsi nahiko du beste estropada on batekin. Negu gorabeheratsu baten ostean, argi erakutsi zuten talde indartsua osatu zutela eta ACT Ligan onenen artean ibiltzeko hautagai direla. Castrok berriz, etxekoen aurrean garaipena lortu nahiko du. Orion bi ontzi sartu zituen zazpi lehenen artean, maila paregabea erakustsiaz. Etxabe eta Joseba Fernandezek zuzenduriko mutilek, iazkoa errepikatu nahiko dute aurtengo denboraldian. Kantabriako beste bi ontzi ere kontutan hartzeko modukoak dira: Pedreña eta Astillero. Pedreñakoak ez ziren Orion izan, baina Santoñan eta Hondarribian maila ona erakutsi zuten eta gogotsu izango dira test berri bat egiteko. Astillerokoek berriz, ez dute aukera gehiegi indartsuenekin lehiatzeko, aurten ARC 1 ligan arituko baitira eta Castron aukera paregabea dute ACTko taldeekin parekatzeko. Eta aipatzeko geratzen diren beste bi talde handiak Orio eta Urdaibai dira. Oriok erregulartasun handia erakutsi du aurredenboraldi honetan Urdaibaik ez bezala. Hauek Orion ez zuten espero zen maila eman eta itxura hobea ematen saiatuko dira. Orio berriz, aurredenboraldiko lehen garaipena lortzen saiatuko da.
Kiroljokoaren eskaintza estropada honetarako zein taldek irabaziko duen estropada asmatzera mugatzen da. Aurrez aipatu bezala aukera franko dago, talde indartsu ugari izango baitira Castron. Guk gure eskaintza luzatzen dizuegu apustu egiteko. Kiroljokoa, utzi jarduna eta erakutsi dakizuna!
Gure kuotak:
- Castro A 2,30
- P. San Pedro 2,50
- Orio A 3,00
- Urdaibai 3,00
- Astillero 3,70
- Pedreña 9,00
- Castro B 15,00
- Orio B 36,00
- Beste taldeak 95,00



