Hemen zaude: Hasiera Members Mikel Mikel Kiroljokoa Bloga Archive 2009 May 06 Trainerila apustuetan murgilduta
 
Dokumentu Akzioak

Trainerila apustuetan murgilduta

Mikel Kiroljokoa-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/05/07 17:22
San Telmo jaietako trainerilla estropada 2009 - Zumaia, Hondarribia

Jada jokatu dira Gipuzkoa eta Bizkaiko Trainerila Ligaren jardunaldi batzuk. Talde indartsuenek ez dute hutsik egin eta datorren astean jokatuko diren probintzialei begira daude gehienak. Kiroljokoa apustu etxeak ordea, datorren astera arte itxaron beharrean, arraun apustuak eskaintzen jarraitzen du. Lehenik traineru jaitsierak eskaini zituen; gero batelak eta orain trainerilak. Orain arte Gipuzkoako Ligako estropadak soilik eskaini arren, aste honetatik aurrera Bizkaikoak ere proposatu ditu.

 

Gipuzkoan Hondarribiarrek nagusitasun handia erakutsi dute. Jokaturiko bost estropadetatik lau irabazi dituzte eta aurkariei alde handiak atera ez arren, nahikoa izan dira Ligako sailkapenaren burua hartu eta bandera eskuan izateko. Pasai San Pedro ere maila ona erakusten ari da. Kontxan jokaturiko lehen estropada irabazi ostean, “faboritoaren” kartela jarri zioten denek, baina ordutik ez du garaipenik lortu. Hala ere, beraiek izan dira Hondarribiari aurka egin dioten ontzi bakarra. Hurrengo koxka batean aurkitzen dira Orio, Zarautz eta Zumaiako ontziak. Orio eta Zarauzko trainerilengandik gehiago espero zen, iaz lehen postuetan aritu baitziren lehian. Hala ere, Gipuzkoako Txapelketa hurbildu ahala, hoberantz egingo dutela espero da, euren ontzi onenak ez baitituzte atera oraindik. Zumaia berriz bere mailan dabil, baina zerbait falta du lehen postu horietara heltzeko.

 

Bizkaian berriz, espero zen bezala Kaiku eta Bermeoren arteko lehia estua bizi da. Bateletan gertatu bezala, bi talde hauek ez dute aurkaririk eta azken estropadan ikusi zen bezala (ehunenekoek erabaki zuten garailea), detaile txikiek erabakiko dute irabazlea. Hauen atzetik berriz, brontzezko medailaren bila arituko dira Santurtzi, Isuntza eta Arkote. Ez dira bermeotarren eta sestaotarren mailara heltzen, baina maila ona emateko gai direla erakutsi dute eta inor deskuidatuz gero, muturra sartzeko prest daude.

 

Emakumeen estropadak

Aurten lehen aldiz jokatuko da Euskotren Liga, gizonezkoen ACT Liga izango litzatekeena. Hori dela eta, motorrak berotzeko asmoz, Kiroljokoak Gipuzkoan jokatzen ari den Emakumezkoen Trainerila Ligaren inguruko apustuak eskaini ditu. Bertan lau talde ari dira parte hartzen: Hibaika, Koxtape, Zumaia eta Getaria. Zumaia eta Getariak bina estropada irabazi dituzte orain arte eta bi taldeen arteko lehia espero da hemendik aurrera ere.

 

Asteburu honetako estropadetako kuotak

- GIPUZKOA (6.Jardunaldia Getarian)

       Gizonezkoak                              Emakumezkoak      

Hondarribia         1,55                        Zumaia      1,20

P. San Pedro      2,00                        Getaria      1,20

Orio                  3,20                        Koxtape    20,00

Zarautz              3,20                        Hibaika     100,00

Zumaia              5,60

Koxtape            7,50

Donostia A.L.     96,00

Ur-Kirolak           96,00

(....)                 96,00

 

- Bizkaia (4.Jardunaldia Ondarroan)

Bermeo A            1,40

Kaiku B                1,60

Isuntza B             5,00

Urdaibai               5,50

Itsasoko Ama A    7,50

Kaiku C               7,50

Bermeo B           11,00

Kaiku A              33,00

Arkote A            35,00

Isuntza B            50,00

 

 

Trackback (URI)


Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: