Navegación
« Septiembre 2010 »
Lu Ma Mi Ju Vi Do
12 345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
 
Usted está aquí: Inicio Members Mikel Mikel Kiroljokoa Bloga Archive 2009 September 10 Kontxako Bandera, beste estropada guztietatik ezberdina: Egin apustu Kiroljokoarekin
 
Acciones de Documento
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Kontxako Bandera, beste estropada guztietatik ezberdina: Egin apustu Kiroljokoarekin

por Mikel Kiroljokoa Última modificación 11/09/2009 11:55

“Urte osoa pasa ohi dute taldeek egun haundi hau prestatzen, eta eguna iritsitakoan kale!”                 Kiroljokoa Kontxan

Horixe pentsatuko zuten iraileko lehen igandean Pedreña,

Urdaibai eta Orioko zaletuek. Kaiku, Castro, San Pedro

eta Hondarribiakoek berriz, kirioak jota igaro beharko dute

 beste astebete. Bizkaitar eta Kantabriarrek dituzte

bandera irabazteko aukera gehien, baina Gipuzkoarrek

ez dizkiete lanak erraztuko. Emozioz beteriko igandea

espero da beraz Kontxan eta apustu eginnahi duenak

bertan izangoditu Kiroljokoako makinak Portaletas eta

Goikoa Jauregia-Nautico inguruan.

 

 

 

Olinpiada gisa definitzen dute arraunlari eta zaletuek Kontxako Bandera. Bertan bizi den giroa izugarria da eta talde ezberdinetako zaletuek euren  kamiseten kolorez janzten dute Donostiako Parte Zaharra, Paseo Berria, Kontxako badia edo Igeldo mendia. Beste estropada guztietatik ezberdina da eta irabazi edo galdu, bertan izatea sari bat da jada. Baina behin bertan izanda, zergatik ez irabazi?

 

Asmo horrekin urreratuko ziren pasa den igandean Kaiku, Urdaibai, Castro, Orio, Pedreña, San Pedro eta Hondarribiako taldeak. Apustuek Kaiku (1,85 jokaturiko euroko) eta Castro (3,1 jokaturiko euroko) jotzen zituzten faborito argi gisa eta ez zuten hutsik egin. Huts egin zutena Pedreña, Urdaibai eta Orio izan ziren. Banderaren lehiatik oso urrun geratzeaz gain, ez zuten ohorezko txandan sartzea lortu. Adituek dioten bezala, “Kontxa beste estropada guztietatik ezberdina da” eta argi geratu zen hori beste behin.

 

Bigarren iganderako ere Kaiku faborito

 

Lehen igandean emaniko erakustaldia ikusita, Kaiku da igandeko estropada irabazi eta urte askoren ostean Kontxako Bandera bizkaiaruntz eramateko faborito nagusia. Batzuek 5,44 segundu ez direla asko diote, baina Kortak zihoen bezala, “hobe badaezpada etxean edukitzea”. Eguraldi onarekin, 5 segundu mundu bat izatera hel daitzeke.

 

Castrok ere baditu bere aukerak. Urte osoan nagusitasun handia erakutsi du eta argi dago, bere maila onena emateko gai izanez gero ez dela garaipenetik oso urrun ibiliko. San pedrok eta Hondarribiak berriz, zaila dute Banderaren lehian sartzea, baina estropada txukun bat egin eta aurrekoei zirikatzen saiatuko dira.

 

Bigarren txandan berriz, lehenengo igandean “suspenditu” zutenak arituko dira. Pedreña, Urdaibai eta Oriok lehia estua izango dute txanda irabazteko eta Donostiarrek berriz, ahalik eta denbora gutxien galtzen saiatuko dira. Apustuek Pedreña ontzia ematen dute faborito, baina Orio eta Urdaibaiko ontziek ere badituzte bere aukerak.

 

                             Ohorezko Txanda                                               1. Txanda

            1. Kaiku             1,65   (1,14 euro Bandera)          1. Pedreña        2,15   (45 euro Bandera)

            2. Castro            2,85   (3,90 euro Bandera)         2. Orio              2,20   (50 euro Bandera)

            3. P. San Pedro  7,50   (16,0 euro Bandera)          3. Urdaibai        4,10  (100 euro Bandera)

            4. Hondarribia    11,0    (45,0 euro Bandera)          4. Donostiarra   200  (1000 euro Bandera)

 

 

EMAKUMEZKOEN KONTXAKO II. BANDERA

Aurtengoan ere emakumezkoen traineruak izango dira Kontxan. Euskotren Ligak indar handia eman dio emakumezkoen arraunari eta horri jarraipena emateko, bigarren urtez jarraian Kontxako banderan arituko dira lehian. Aurten 11 traineruk hartuko dute parte eta sailkapen estropada larunbatean jokatuko da arratsaldeko 6etatik aurrera. Txandetan banatuta arituko dira sailkapen estropadan eta 4 onenek lortuko dute igandean aritzeko txartela.

 

Aurtengo ediziorako hiru dira faborito nagusiak: Getari-Tolosa, Rias Baixas (Galizia) eta Astillero. Gipuzkoarrek maila bikaina erakutsi dute Euskotren Ligan eta Galiziarrei aurre egiteko gai izan diren bakarrak izan dira. Astilleroren mailaren inguruan ez dago erreferentzia handirik, baina iaz lorturiko bigarren postuak eta talde kantabriar bakarra izateak faborito txartela jartzen dio.

 

 

                                     Emakumezkoen Kontxako Bandera                                                Zumaia Kiroljokoako neskak      

                                    1. Getaria-Tolosa                 1,85 euro

                                    2. Astillero                          2,45 euro

                                    3. Rias Baixas                      2,55 euro

                                    4. Mecos                            25 euro

                                    5. A Cabana                        25 euro

                                    6. Bizkaia                            60 euro

                                    7. Zumaia Kiroljokoa             60 euro

                                    8. Hondarribia                     100 euro

                                    9. Ur-Kirolak                       300 euro

                                  10. Club natacio Badalona    900 euro

                                  11. Club Rem Badalona        900 euro      

 

 

                                                                                                                                                          

 

 

 

 

 

 

Trackback (URI)


Hecho con Plone

Este sitio cumple con los siguientes estándares: