Tornozulotik bloga
2010/06/17
Donostiarra: bazkideen eguna eta plantillen aurkezpena
2010/06/172010/04/21
Garai bateko arraun elkarte donostiarrak
2010/04/21"Garai bateko" diot izenburuan, baina mintzagai izango ditudan elkarteak ez dira antzinakoak berez, bizirik eta kementsu baitaude gaur egun ere. Alabaina, Donostiako arraun munduan garai batean izandako garrantziarengatik aipatuko ditut, eta, hain justu horregatik, protagonismoa antzina izan zutelako, deitzen diet horrela. Ez dakidala, beraz, inor haserretu.
2010/02/16
Donostiarrako plantilla eraberritua
2010/02/162009/12/13
1948: Franco Kontxako Banderan hiltzeko saioa
2009/12/13Bai, ondo irakurri duzue. Diktadorea, Donostiara uda pasatzera etortzen zenean, Kontxako Bandera ikustera etorri zalea zen; eta, egoera hori aprobetxatu nahiean-edo, uretan traineruak jo eta ke ari ziren unean Franco atentatuan hiltzea bururatu zitzaien anarkista batzuei 1948an.
2009/12/02
Joseba Clavijo: errekorra lortu eta Donostiarrara?
2009/12/02Gaurko Irutxuloko HITZAn kontatu zaigunez, ergometroko maratoi distantziaren aurtengo munduko markarik onena lortu du Joseba Clavijo arraunlari donostiarrak. Eta, era berean, denboraldi honetan Donostiarran aritu daitekeela dio egunkariak.
2009/10/27
Ur-Kirolak 1925: Ipurmasailak odoletan
2009/10/27Ipurmasailak minbera, larrututa eta are odoletan izatea, arraunlariek hurbiletik ezagutzen duten kontua da. Tentu handiz zaindu eta zaildu beharrekoa da tostan hain marruskadura-saio gogorretan erabiltzen den ipurdi-alderdi hori. Duela gutxi Korta berak azaltzen zuen telebistan, gordintasun osoz, arraunean hasi zen garai hartan maindireak ipurdian literalki itsatsita esnatzen zela hainbatetan. Gaur kontatu nahi dizuedan istorioa, ordea, ez da arraunlarien ohiko ipurdi-min horiei buruzkoa, istripu batek eragindakoa baizik.
2009/10/23
Animo Mendi !!!
2009/10/23Donostiarrako entrenatzaile Joserra Mendizabal, Mendi, Zaintza Intentsiboetako Unitatean (UVIn) omen dago, joan den ostiraletik, odol-zirkulazioko arazo larri bat dela-eta.
2009/08/31
Donostiarra: Liga amaitu da
2009/08/31Amaitu da auretengo KAE-ARC Liga Donostiarrako bi traineruentzat. Kontxaren atarian, hainbat ondorio ateratzeko garaia da hau.
2009/07/23
Alberto Goitia Larman, Donostiarrako presidente berria
2009/07/23Donostia Arraun Lagunak klubeko webgunean aditzera eman denez, Alberto Goitia Larman buru duen zerrenda izango da Donostiarrako (Kaiarribako) zuzendaritza berria.
2009/07/20
Izurdearen fama eta botakarraren izana
2009/07/202009/07/14
Arraun Lagunakeko beteranoak sasoian
2009/07/14Donostia Arraun Lagunak taldeko beteranoek oraindik ere sasoi bete-betean daudela erakutsi dute, hiru txapelketetan urrezko domina lortuta.
2009/06/22
Donostiarrako plantillak
2009/06/222009/06/18
Donostiarrako zuzendaritza berria, uztailaren 27an.
2009/06/18Donostiarra (Kaiarriba) klubeko zuzendaritza berria, uztailaren 27an egingo den Ezohiko Batzar Nagusian hautatuko da.
2009/06/02
Donostiar arraunzale baten oroitzapenak
2009/06/02Mutil koxkor bat amaren eskutik helduta, tximeletak sabelean, anaiarekin batera ttipi-ttapa Portu kaletik kai alderantz. Horra hor arraunzale koxkero honek kirol eder horri buruz dituen lehen oroitzapenak.
