Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Members Tornozulotik Tornozulotik bloga
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Tornozulotik bloga

Donostiarra: bazkideen eguna eta plantillen aurkezpena 2010/06/17

Donostiarra arraun-taldeak, bazkideen eguna ospatuko du larunbatean, ekainaren 19an, Arrantzaleen Kofradian, 12:00etan. Bide batez bi traineruetako plantillak aurkeztuko ditu, eta hamaiketako bat ere eskainiko zaie bertaratuei. Hona hemen Donostiarraren webgunean argitaratu duten oharra (post-data bat dut amaieran klubekoentzat):

Garai bateko arraun elkarte donostiarrak 2010/04/21

"Garai bateko" diot izenburuan, baina mintzagai izango ditudan elkarteak ez dira antzinakoak berez, bizirik eta kementsu baitaude gaur egun ere. Alabaina, Donostiako arraun munduan garai batean izandako garrantziarengatik aipatuko ditut, eta, hain justu horregatik, protagonismoa antzina izan zutelako, deitzen diet horrela. Ez dakidala, beraz, inor haserretu.

Donostiarrako plantilla eraberritua 2010/02/16

Donostiarrako entrenatzaile Mendirekin izandako solasaldi bat oinarri hartuta, arraun talde horren berri ematen du Irutxuloko HITZA egunkariak elkarrizketa honetan. Albistean informazio eta iritzi interesgarri eta mamitsuak biltzen dira, eta gomendatzen dizuet hura irakurtzea. Hala ere, hona hemen ideia nagusien laburpena.

1948: Franco Kontxako Banderan hiltzeko saioa 2009/12/13

Bai, ondo irakurri duzue. Diktadorea, Donostiara uda pasatzera etortzen zenean, Kontxako Bandera ikustera etorri zalea zen; eta, egoera hori aprobetxatu nahiean-edo, uretan traineruak jo eta ke ari ziren unean Franco atentatuan hiltzea bururatu zitzaien anarkista batzuei 1948an.

Joseba Clavijo: errekorra lortu eta Donostiarrara? 2009/12/02

Gaurko Irutxuloko HITZAn kontatu zaigunez, ergometroko maratoi distantziaren aurtengo munduko markarik onena lortu du Joseba Clavijo arraunlari donostiarrak. Eta, era berean, denboraldi honetan Donostiarran aritu daitekeela dio egunkariak.

Ur-Kirolak 1925: Ipurmasailak odoletan 2009/10/27

Ipurmasailak minbera, larrututa eta are odoletan izatea, arraunlariek hurbiletik ezagutzen duten kontua da. Tentu handiz zaindu eta zaildu beharrekoa da tostan hain marruskadura-saio gogorretan erabiltzen den ipurdi-alderdi hori. Duela gutxi Korta berak azaltzen zuen telebistan, gordintasun osoz, arraunean hasi zen garai hartan maindireak ipurdian literalki itsatsita esnatzen zela hainbatetan. Gaur kontatu nahi dizuedan istorioa, ordea, ez da arraunlarien ohiko ipurdi-min horiei buruzkoa, istripu batek eragindakoa baizik.

Animo Mendi !!! 2009/10/23

Donostiarrako entrenatzaile Joserra Mendizabal, Mendi, Zaintza Intentsiboetako Unitatean (UVIn) omen dago, joan den ostiraletik, odol-zirkulazioko arazo larri bat dela-eta.

Donostiarra: Liga amaitu da 2009/08/31

Amaitu da auretengo KAE-ARC Liga Donostiarrako bi traineruentzat. Kontxaren atarian, hainbat ondorio ateratzeko garaia da hau.

Alberto Goitia Larman, Donostiarrako presidente berria 2009/07/23

Donostia Arraun Lagunak klubeko webgunean aditzera eman denez, Alberto Goitia Larman buru duen zerrenda izango da Donostiarrako (Kaiarribako) zuzendaritza berria.

Izurdearen fama eta botakarraren izana 2009/07/20

Demagun izurde bat eta botakar bat uretan ziztu bizian igerian ikusten ditugula, norgehiagoka larri batean lehiatzen. Jakinik bata bestaren harraparia dela, lehia orekatua izango al litzateke? Zein gertatuko litzateke irabazle?
Ez, ez, lasai... oraingoa ez baita itsasoko animaliei buruzko natura-dokumental bat, XIX. mendeko getariarren eta donostiarren arteko arraun-desafio bat baizik.

Arraun Lagunakeko beteranoak sasoian 2009/07/14

Donostia Arraun Lagunak taldeko beteranoek oraindik ere sasoi bete-betean daudela erakutsi dute, hiru txapelketetan urrezko domina lortuta.

Donostiarrako plantillak 2009/06/22

Donostiarra klubak 41 arraunlari izango ditu denboraldi honetan, KAE ligako bi kategorietako bi plantilletan; 41 horietatik 12 iaz Donostiarran ibili ziren (8 Kontxan). 26 propio dira, eta 15 ez propio. Hona hemen izenak:

Donostiarrako zuzendaritza berria, uztailaren 27an. 2009/06/17

Donostiarra (Kaiarriba) klubeko zuzendaritza berria, uztailaren 27an egingo den Ezohiko Batzar Nagusian hautatuko da.

Donostiar arraunzale baten oroitzapenak 2009/06/02

Mutil koxkor bat amaren eskutik helduta, tximeletak sabelean, anaiarekin batera ttipi-ttapa Portu kaletik kai alderantz. Horra hor arraunzale koxkero honek kirol eder horri buruz dituen lehen oroitzapenak.

Donostiarrako bazkide!! 2009/05/05

Donostiarrako (Kaiarribako) bazkide egiteko garaia dugu hauxe. Dakizuenez, iazko iskanbilaren ostean, itsaso zakarra zeozer baretu da Donostiako klub historikoen artean (Ur-Kirolak, Donostia Arraun Lagunak, eta Fortuna), eta horien eta udalaren artean. Klub horietako kide ez diren herritar arruntei bazkide izateko bidea ireki die hitzarmen berriak. Ekainean eratuko den zuzendaritza berriaren % 31 hautatzeko eskubidea izango du bazkide masa berri horrek, orain arte Urki eta Arraunen artean eratutako berdinketa hausten duen sistema berrian.

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: