Navegación
« Septiembre 2010 »
Lu Ma Mi Ju Vi Do
12 345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
 
Usted está aquí: Inicio Members Tornozulotik Tornozulotik bloga Archive 2010 February 16 Donostiarrako plantilla eraberritua
 
Acciones de Documento
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Donostiarrako plantilla eraberritua

por Tornozulotik Última modificación 16/02/2010 15:55
Donostiarrako entrenatzaile Mendirekin izandako solasaldi bat oinarri hartuta, arraun talde horren berri ematen du Irutxuloko HITZA egunkariak elkarrizketa honetan. Albistean informazio eta iritzi interesgarri eta mamitsuak biltzen dira, eta gomendatzen dizuet hura irakurtzea. Hala ere, hona hemen ideia nagusien laburpena.
  • Iaz baino askoz hobe daude kopuruz. 35 arraunlari ari dira, iaz 17 zeuden garai honetan.
  • Bajak izan dira, arrauna utzi dutenak. Harrobiko taldeak proiektuaren muina direnez, kezka handiagoa sortu diote baja horiek, etor litezkeen altek baino. Esperientzia handiko arraunlariak etorri dira, batzuk beren ibilbidea etxean bukatzera dator. Etorritakoak: Imanol Cascante, David Iglesias, Miguel Angel Enriquez, Mikel Kortadi eta Iñaki Andonegi.
  • Gimnasioko lanaz aparte, Pasaian ari dira uretan lanean eta han azpiegiturarik ez dutenez, oso baldintza gogorretan ari omen dira. Arraunkera lantzen ari dira batik bat, eta taldea egiten.
  • Helburuak: gorantz egingo dutela uste da; nahiz eta gainerako arerioak ere ondo indartu diren.
  • Harrobia dezente dagoela uste du, 35eko kopuru hori aipatzen du berriro garrantzitsutzat. Lehen traineruaren bultzada ere horretan garrantzitsua izango dela ere badio. Bigarren trainerua ezinbestekoa da, han Manu Roteta izango da berriro entrenatzaile; lana arinduko diot laguntzaile bat ere izango du.
  • 800 bazkide baino gehiago batu dira proiektura. Udalaren dirulaguntza ez da aurten jaitsi, eta ezinbestekotzat du etorkizunean. Bilaketa bide onetik doala dioen arren, gaur egun babesleekin akordiorik ez dela itxi aitortu du.

 

Trackback (URI)


Hecho con Plone

Este sitio cumple con los siguientes estándares: