Navegación
« Septiembre 2010 »
Lu Ma Mi Ju Vi Do
12 345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
 
Usted está aquí: Inicio Members Tornozulotik Tornozulotik bloga Archive 2010 June 17 Donostiarra: bazkideen eguna eta plantillen aurkezpena
 
Acciones de Documento
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Donostiarra: bazkideen eguna eta plantillen aurkezpena

por Tornozulotik Última modificación 17/06/2010 12:18
Donostiarra arraun-taldeak, bazkideen eguna ospatuko du larunbatean, ekainaren 19an, Arrantzaleen Kofradian, 12:00etan. Bide batez bi traineruetako plantillak aurkeztuko ditu, eta hamaiketako bat ere eskainiko zaie bertaratuei. Hona hemen Donostiarraren webgunean argitaratu duten oharra (post-data bat dut amaieran klubekoentzat):

"Bazkideen egunaren ospakizuna, hamaiketakoa eta taldeen aurkezpenarekin

Larunbat honetan, ekainak 19, Donostiarra-Kaiarriba Arraun Elkartearen bazkideen eguna ospatuko da Donostiako portuan dagoen Arrantzaleen Kofradian, eguerdiko 12:00etan. KAE-1 eta KAE-2ko denboraldiak hastear daudenean, Klubak bazkideei eskerrak eman nahi dizkie beraien babesagatik, beraiek gabe Donostiarraren proiektua ezinezkoa izango litzatekeelako.

Horregatik, deialdia egiten zaie bazkideei, jarraitzaileei eta komunikabideei festa honetan parte hartzeko. Bertan, “A” eta “B” taldeko arraunlariak banan bana aurkezteaz gain, Alberto Goitia lehendakariak eta “A” taldeko entrenatzaileak, Jose Ramon Mendizabalek, hitz batzuk esango dituzte.

Hamaiketakoa dohainik egongo da denontzat, taldeko armarria duen kristalezko edalontzi bat erosi ezkero. Fruitu lehorrak, txistorra eta tortila pintxoak, sagardoa, garagardoa eta ura egongo dira nahi adina.

Animatu eta hurbildu!"

 

PD: lehenago abisatu izan balute, bertan izango nintzen... baina bi eguneko aurrerapen eskasez abisatuta, ba ezin izango dut, beste zerbaiterako hitzordua baitut. Ez dakit beste norbaiti ere pasatuko zaion niri gertatutakoa, baina, horrelako gauzak antolatzea gauza arazotsua izan daitekeela onartuta ere, eskertzekoa litzateke aurrerapen handiagoz egitea horrelako deialdiak hurrengoetan. Ondo pasa, zoaztenak.

 

(Jatorrian Tornozulotik blogean argitaratua.)

Trackback (URI)


Hecho con Plone

Este sitio cumple con los siguientes estándares: