Kalka baborrai!
Konparazio batera... 15/07/2009
Orio arraun munduko Real Madril omen. Arraunzale dexenteri entzun izan diogu konparazioa, komentarioa, iruzkina edo txistea. Historia eta palmaresa, erreferentzia... onartzekoa da konparazioa, komentarioa, iruzkina edo txistea. Motibo bila goazen, iraileko olinpiadetara: hiru-lau urtetan, Donostiako Alde Zaharrean kamiseta bera jantzita... horia zenak merenge kolorez amaitzen du. Gainontzean, Florentino, gutxi Orion. Kaka nahikoa berriz, Orion, eta arraun munduan orokorrean. Hara konparazioak! Betidanik buruan izan dut ariketa eta goazen konparaketak egiten jolastera. Zeuk ere, anonimo, zurea egin dezakezu.
Euskal Pastela! 08/07/2009
Aspaldiko partez, adiskide arraunlariarekin berriketan izan nintzen, atzo, iluntze partean. Arratsalde haizetsuetan ez dago jertserik gabe barra muturrean egoterik. Hurrengorako ikasi dut lezioa. Baina, atzo, ezin etsi kontrarioen maniobrak aztertu gabe, asteartea jai egun bakarra izanagatik. Ez zen, ordea, trainerurik pasa. Halere moldatu ginen inork gairik jarri gabe. Bateren batek belarria ondo gorrituta izango du gaur. Ez genuen intentzio txarrez egin. Ezta intentzio onez ere.



