Hemen zaude: Hasiera Members Torrotxo Kalka baborrai! Archive 2008 September 03 Nire zazpiak
 
Dokumentu Akzioak

Nire zazpiak

Kalka baborrai-(e)k eginda Azken aldaketak 2008/09/03 23:30

Bihar osteguna, etzi igandea eta datorren astea ere ez da iganderik gabe pasako. Baina biharkoa pasa gabe ez dago iganderik. Olatuak izango omen dira. Galtzeko ezer ez dutenek ilusioz hartzen dute Windguruk emandako albistea. Itsasoak, bakoitza bere lekuan jartzen dutela esango dute gero.

Halere, bost traineru seguru jotzen ditugu ia denok, eta bi posturako koadrila asko, kolore asko. Urtero izaten da konplikatua osteguneko porra asmatzea, aurten ere ez dago samurra, baina isilik egotea da errezena eta ez arriskatzea, errezagoa. 

Hemen nirea: Urdaibai, Castro, Orio, Astillero, Zarautz, Pedreña eta San Pedro.

Jarri zuen porra. arriskatuz gero, "nik esan nin" eta halakoak esateko aukera izaten da, asmatuz gero.  

Trackback (URI)

Nirea

Honek bidalia estropanet Non 2009/06/18 21:03
Hara gure etxeko zazpiak Jon:
Astillero, Castro, Orio, Urdaibai, Pedreña, Hondarribi eta San Pedro. Itsaso txarra badago, pasaitarrei arriskua ikusten diet.

Haiba bestia!

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Astillero,Castro,Orio,Urdaibai, San Pedro, Zarautz eta Pedreña

Gertatu liteke

Honek bidalia Igor Non 2009/06/18 21:03
Hemen deula klasifikatoyua ta honekin batea bezperetako komentariyok. Faborito eztianak itsaso txarra eskatzen beti bezela, baño geeeeeyenetan itsaso txar desiatu horren emaitza beayen kalteako izate dek, baren 30 segundu galtzeitunak itsaso txarrakin 50. Halare istripuk gertatzeko aukerak gehitzeituk eta hauxe izate dek beayen esperantza bakarra. Auskalo!
Nere 7 sailkatuk hauek dituk:

ASTILLERO, ORIO, CASTRO, URDAIBAI, ZARAUTZ, HONDARRIBI eta MEIRA.
Kaiku eta Meira sartu nahi nizkin, beste txanda baten jokatzen diyelako ta egualdiyan launtza eukitzia zekekelako, baño beste 6 hoyek fallatzia etzaiak burun sartzen.
San pedro kanpon utzi dit oain arteko presiyo handiyeneko estropa dalako ta nerbiyokin arraunketatik ateratzeko arrixkuik geyena hauei ikuste zietelako, baño beayen temporadak eztik holako txaskoik merezi. Pedreñakok poparen maixuk baño kanpoaka juten geyegi galduko diyela iruitze zaiak.
Ah! ta realak 3-1 zaragozai.

Bitakon bat asmatukoit!

Bitako bat, bai!

Honek bidalia Kalka baborrai Non 2009/06/18 21:03

Ai Igor, Igor...

Atzokua ez huan asmatu, baino irabazi egingo zutela esatea bera, asmatzea dek.
Seguru niok ez haizela apustu kontun asko irabaztekua. Realan alde atzo, gaur berriz Meira barrun izango dala... aber, aber!





Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: