Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Members ieizaguirre Ibairen bloga Archive 2010 July 12 Ane Ibarra Muro, Bizkaiko traineruko arraunlariari elkarrizketa
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Ane Ibarra Muro, Bizkaiko traineruko arraunlariari elkarrizketa

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/07/13 10:54
Ane Ibarra Muro

Ezagutu dugu iada, aurtengo Bizkaiko nesken trainerua. Talde potoloa eta gogo betekoa. Pasadan astean aurkezpen ofizialean egon ginen taldea pixkat gehiago ezagutzen. Zeintzuk diren beraien intentzioak, zein beraien gogoak, eta zelan ikusten duten arerioak hurrengo lerroetan ezagutuko dugu. Horretarako, taldeko Ane Ibarra Murorekin hitz egin dugu, Arkote arraun taldean ibiltzen den 22 urteko areatarra . Hona hemen esan dizkigunak.

bizkaiko nesken trainerua



arrauneanEstropanet: Zergatik hasi zinen arraunean? Non? Zein taldetan zaude aurten?
Ane:
Betidanik gustuko izan dudan kirol bat delako, txikia nintzenean nire aitak eramaten ninduen estropadak ikustera beti eta azkenean nire kirol gogokoena bihurtu zen. Raspasen hasi nintzen, han nire aita eta osaba batzuk baitzeuden sartuta. Orain dela 3 urte aldatu nintzen taldez eta bertan jarraitzen dut, Arkoten nago.

Estropanet: Zer nolako esperientzia da traineruan ibiltzea?
Ane:
Niretzat izugarria, ez nuen inoiz pentsa azkenean traineruan ibiliko nintzela. Hori bai, gogorra da baina gu emakumeok oso gustura eta pozik gaude

Estropanet: Zein da aurtengo objektiboa?
Ane:
Objektiboa beti, irabaztea da...jajaja!baina beno espero dugu pasadan urteko maila igotzea eta aurten banderaren bat etxera ekartzea, horretarako entrenatu egiten baitugu!

Estropanet: Mutilenganako enbidiarik?
Ane:
Ez,neskak liga bat lortu dugu eta gainera gorenean gaude, beraz, ez.

Estropanet: Zelan egiten dira entrenamenduak klub ezberdineko jendeagaz? Zailtasunak, elkarbizitza…
Ane:
Egia esan oso ondo moldatu gara, harremana oso ona da eta horrekin bebai pozik gaude.

Estropanet: Betiko galdera. Gizonekin alderatuta zer nahiko zenituzke?
Ane:
Estropada gehiago, egia esan, orain ezin gara kexatu ezertaz, liga hoberenean gaude, kluba daukagu, denetarik daukagu (atentzio osoa, materiala, ...) Bizkaian falta den gauza bakarra neskak dira!jajaja!

Estropanet: Eskakizunik?
Ane:
Neskak etor daitezela arraunean aritzera...Bizkaian oso gutxi baitgara.

Motxean:
Desiorik?
Nola ez, edozein arraunlariarena,...Kontxa irabaztea!
Kolore bat:
Erdibanatua nago...Arroza(raspas) eta beltza eta horia (Arkote)
Patroi bat:
Izortz Zabala
Amets bat:
Lehen esan dudan bezala, kontxa irabaztea.
Traineru bat:
Bakarra?Portugalete, Arkote eta Raspas
 

Trackback (URI)


Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: