Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Members ieizaguirre Ibairen bloga Archive 2010 July 20 Asteburu galanta Bizkaiko taldeentzat bai San Miguel Ligan bai KAE 1n
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Asteburu galanta Bizkaiko taldeentzat bai San Miguel Ligan bai KAE 1n

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/08/04 21:19
Isuntzako trainerua

Zapatuan Urdaibaik bigarren postua lortu zuen XXVIII Bandeira Concello de Moañako estropadan San Pedrotik 5 segundotara, Santurtzik bere estropada irabazi zuen Isuntzak hirugarren postua eskuratuz Donostiarrarekin segundu berean helmugaratuz. Domekan berriz Urdaibaik behera egin zuen Moañan egindako Afamoko ikurrinean bosgarren postua eskuratuz benetan parekatua izan zen estropadan non Pedreñak lehenengo txanda irabazita ikurrina eskuratu zuen 20:10,00 ko denborarekin Hondarribiari lau segundoko aldea ateraz. Hirugarren txandan Oriok eta Tiranek borroka latza bizi zuten, azken luzean Tiranek gora jo hirugarrenean Oriok ateratzen zizkion lau segundoak berreskuratuz eta honekin batera sartu zen helmugatik, biok 20:10,12 ko denborarekin, bigarren eta hirugarren postuak eskuratuz. Urdaibaik txanda berean hirugarren sartu zen azken ziabogan Tirani ateratzen zion segundoa galduz eta hauetatik lau segundotara sartuz, lehenengo txandako Hondarribiaren denbora segundo bat baino gutxiagogatik ezin hobetuz. KAE batean, Bixigu Festa - Orio Estilora III. Ikurrina ospatu zen, non Santurtziko trainerua garaipena eskuratu zuen berriz, Isuntzak bigarren postua lortuz.

KAE 1 estropaden gorabeherak jakiteko Aitor Bugiarekin hitz egin dugu, Isuntzako arraunlaria. Hona hemen esan dizkigunak:

 

Estropanet: Santurtziko estropadan hirugarren postua lortu zenuten, Donostiarratik dezimetara. Zelan bizi zenuten estropada? Kale ezberdintasunak?

Aitor: Estropada gogorra izan zen, hasieratik bagenekien 4. kalia hoberena zala 1 eta 3. luzeetan, saiatu ginen lehen luzean denbora asko ez galtzen ta bigarren luzean aurrera juteko baina ez zen posiblea izan. Hirugarren luzean santurtzi aurre jun zen, Donostiarra ere 4. kaletik jun zan baina ez zaio meriturik kendu behar, estropada itzala ein zuten ta zoriondu behar zaie.


Estropanet: Domekan Orion izan zenuten estropada. Honetan bigarren. Denboretan ezberdintazun potoloak ikusten dira, Lehengo postutik laugarrenera 30 segundoko aldea. zelan izan zen estropada?


Aitor: Domekako estropadan txanda guztiak bitan zatitu ziren, antza denez kanpoko kaliak bentaja pixka bat zeukaten ta 3. ta 4. kaletik ibili ziren ekipuak txanden aurrekaldean geratu ziren Elantxoberen salbuspenarekin ze 2. kaletik aritu zan ta bere txandan 2. postua lortu zuten Arkoteren atzetik. Aurreko postuei dagokienez, santurtzi lehen luzean proa erakutsi zien bere aurkariei ta amaieran bigarren sailkatuari 10 segundo atera zizkion. Dena den aurten gora beherak arruntak bilakatzen ari dira gure ligan.


Estropanet: Sailkapen orokorrean bigarren postuan zabiltzate santurtzitik hiru puntutara eta Camargok zuetatik bira. Zein da zuen helburua? Zelan ikusten dituzue zuen arerio hurbilak?


Aitor: Ligako estropaden erdia jokatuta eta sailkapena ikusita, argi daukagu iraileko TKE ra igotzeko play off ak jokatu nahi ditugula, handik aurrera gertatzen dena ikusiko da. Ohorezko txandan gauden lau ekipoak nahiko parekatuta gaude eta liga amaierararte borroka polittak ikusiko ditugu. Donostiarra ere ez dugu ahaztu behar, gora bait dator ta seguru azken estropadetan ere burrukan sartuko dela.

Trackback (URI)


Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: