Juan Cruz Fernandez Ciancaglini (Raspas A.Eko arraunlari Argentiniarra)
Juan Cruz Fernandez Ciancaglini edo talde kideak deitzen dioten bezala, Jon Gurutze, Campanako hiritik (Argentina) Raspas A.Era etorri den arraunlaria dugu, 2+ munduko txapelduna izandakoa eta mundu osotik arraunean gora eta arraunean behera ibilitakoa. Gaurkoan bere bizitzako zenbait kuriositate eta bizipen kontatuko dizkigu eta tatoo eta piercing guztien azpian dagoen pertsona bizia, ohoretsua eta alaia ezagutuko dugu.
J.C:14 urtekin hasi nintzen medikuak gomendatuta. Entzumen gaizotasun baten ondorioz, oreka puntua den belarri ertainean, sorbaldako arazoak nituen eta kirol honek asko lagundu ziran. Azkenik arrauna nire bizitzako bokazioa izaten amaitu zen.
Estropanet: Palmares harrigarria duzu. Zelan izan ziren hasierak? Lehendabiziko garaipenak?
J.C: Hasierak sailak, entrenamendu askokoak baina laster fruituak eman zituztenak. Bost hilabetetan nire lehendabiziko garaipenak lortzen hasi nintzen kadetetan. Batez ere lehendabiziko garaipenak izan ziren niretzako garrantzitsuenak nire buruaren kontra lehiatzen nintzelako eta nire buruarekiko konfiantza eskuratu nuen. Hasi eta urtebete baino gutxiagora nire lehendabiziko Argentinako txapelketa irabazi nuen 4+ kadete modalitatean, 1995. urtea zen. Eta lehendabiziko garaipen hauetan funtsezkoa, nire familiaren laguntza, gaur egun aundino dirauena.
Estropanet: Handik gutxira garaipen handiena, Austrian lortutako munduko txapelketa 2+ modalitatean. Kontaiguzu zelan izan zen momentu hori zuretzat. Ze beste nazioarteko txapelketak irabazi dituzu?
J.C: Bai, handik hiru urtetara izan zen, nire kirol bizitzan zoriontasun eta emozio momenturik handiena, zure ikurrina podioaren lekurik altuenean ikustea baino esperientzia miragarriagorik ez da kirolari batentzat. Gainera bizi genituen gorabeheren ostean, laguntza falta, arrazismoa,…, baina azkenik lortu genuen obejtiboa, estropada guztiak irabazita gainera. Bestalde beste zenbait estropada irabazi ditut, zazpi Argentinako txapelketa, zazpi Sudamerikako txapelketa, 15 Peruko txapelketa, Ekuadorreko txapelduna, zenbait estropada Estatu Batuetan, Italian, Belgikan, Austrian, Brasilen…
Estropanet: Munduko hainbeste lekuetatik ibilita zer nolako esperientziak bizi dituzu?
J.C: Bidaiatzean norbaitek izan ahal duen esperientzia hoberena jendea ezagutzea da eta lagun berriak egitea, gainera bidaiatzea pertsona batentzako entziklopediarik onena dela deritzot. Bizi dudan esperientzia politenetarikoa Guayaquilen (Ekuador) ospatzen den munduko estropada luzeenean (112km) parte hartzea izan zen, herri oso bat ongietorria ematen, umeak nirekin argazkiak atera naiez, hango fenomeno naturalak non aldi berean ilargia itsasora jausten delarik eguzkiak jartzen den, eta gainera amaieran merituengatiko brontzezko plaka bat eman zidaten estropada hartan parte hartutako eta helmugara heldutako lehendabiziko atzerritarra izateagatik. Hunkigarria.
Estropanet: Eta azkenik Euskal Herrian zaitugu Raspasekin traineruetan arraunean. Zer dela eta etorri zinan? Zer aipatuko zenuke gure kirolaz, gure herriaz,…?
J.C:
Kadete garaian, Campana Boat Cluben nire entrenadore eta geroago botekide izandako Mariano de Panfiliesen eskutik heldu nintzen. Igaz, bere azkenengo bisitaldian, hona trainerutan ibiltzeko aukera eskaini ziran. Beti izan ditut modalitate hau frogatzeko gogoak eta 2004. urtean etortzekotan egon nintzen eta ezin izan zen baina oraingoan lortu dut eta egia esateko diziplina honetaz maitemindu egin naiz, ia datorren urtean berriz etortzeko aukera dudan, ala ere ezin bada, betirako gordeko dut bihotzean esperientzia liluragarri hau. Bestalde esan beharra daukat Euskal arraunak nibel handia duela, Euskadiko mobil txapelketan parte hartu genuenean ikusi nuen lehenengoz eta orain fijoan konprobatzen hari naiz. Azpimarratu nahiko nuke ere Euskaldunok beraien ohiturei dioten maitasuna, mirespena eragin didana, eman didaten arrera eta zer esanik ez Euskal Herriko txokoak, estropadak direla eta bisitatzen ditudan leku ezberdinak behin eta berriz liluratzen naute. Benetako postalak dira.
Estropanet: Zu ikusterakoan berehala atentzio pizten duena dituzun tatooak dira. Ba al dute historiarik?
J.C: Bai, edonon gertatzen zait, inpaktu handia izaten dute. Ditudan tatooak nire bizitzako atalak dira, esan daiteke nire bizitza larruazalean markaturik dudala eta Euskal Herriko esperientzia honek ziur laster izango duela tartetxo bat bertan.
Estropanet: Zelan definituko zinateke?
J.C: Zintzoa eta bizitzarekin esker onekoa.
Motxean:
Desiorik?
J.C: Gustatzen zaidana egiten jarraitzea, hau da arrauna eta nire semea zoriontsu hazten ikustea.
Kolore bat:
J.C: Gorria
Amets bat:
J.C: Kirol arloan berriz munduko txapelduna izatea eta pertsonalean zoriontsu izatea
Trackback (URI)
Google-en itzulpenak
http://translate.google.com/#eu|es|
Ai amatxo maitea!!!
Aspian: azpian
Esagutuko: ezagutuko
Zinan: zinen
Sailak: zailak
Etab.



Nota en español
Gracias!!!!