Zumaia garaile Ondarruko uretan
Zumaiak Ondarroako XXVI. Ikurriña berea egin du, Santoñari hamar segundoko aldea ateraz eta hirugarren gelditu den Portugaleteri hamaika segundo kenduz. Txanda Getariak itxi du, hasieratik atzean geldituz eta garaileetatik berrogeita hiru segundotara helduz. Hona hemen Ondarroako Ikurriñaren emaitzak.
Arratsalde eguzkitsu eta beroa Ondarrun bizitakoa, itsaso barearekin eta haize motela, arraunean ekiteko eta norgehiagoka interesgarria ikusteko egoera ezin hobea, eta holaxe izan da. Lehendabiziko txanda Raspasek irabazi egin du Luancori hogei segundoko aldea ateraz eta bigarren txandako Zarautz eta Castro irabaziz zeinean San Pedrok atera den garaile Hibaikari hamar segundoko abantaila ateraz eta orokorrean bosgarren postua lortuz hirugarren txandako hiru traineru irabazita eta Ondarrutik hiru segundotara geldituz. Hirugarren txandan borroka bizia eman da Colindres eta Donostiarraren artean non lehenak norgehiagokan garaile atera den azkenengo luzeran gora eginez eta hiru segundoko aldea lortuz. Ohorezko txandan esan bezala Zumaiak irabazi du, naiz eta bigarren ziabogararte Santoña eta Portugaleterekin lehia bizian egon, hirugarren luzeran gora egin du ziabogara hamar segundoko abantailarekin helduz eta alde hau amaierararte mantenduz, Portuk eta Santoñak berriz norgehiagokarekin jarraitu dute laugarren luzeran bigarrenak gora eginez eta ateratzen zintzaizkioten bi segundoetako aldeari bira emanez azkenik segundo batengatik irabaziz.


