Beste domeka beste ikurriña Santoñarentzat
Getariako uretan Santoña atera da garaile, Zumaia eta Portugaleteri txanpa irabaziz. Azkenik Ondarruk txanda itxi du, garaileetatik berrogei segundora helduz.
Gora behera handiko eguerdia Getarian bizitakoa, nahiz eta ura bare egon eta zerua lainotsua beroak gogor jo du. Lehenengo txanda bizia ikusi dugu Raspasek eskuratu duena. Nahiz eta atzean atera, areetakoek pixkanaka pixkanaka gora egin dute hirugarren luzeran bigarren zihoazen Luanco harrapatuz eta hauen aurretik hirugarren ziabogara sartuz Santanderri hurbilduz eta azkenik haiei pasaz helmugatik igarotzerakoan bost segundoko errenta lortuz.
Bigarren txandan lehenengo bi postuetan egon da norgehiagoka Zarautz eta Hibaikaren artean, hasieratik aurreratu dira Zarauztarrak lehenengo ziabogan Errenteriakoei segundo bateko aldea ateraz. Bigarren luzeran Zarauztarrek gora egin dute bost segundoetako aldearekin helduz bigarren ziabogara, baina Hibaikakoek erreakzionatu dute lau segundo berreskuratuz baina ez da nahikoa izan eta helmugara arte segundo bateko hori mantendu egin dute “Enbatakoek”. Hirugarren eta laugarren San Pedro eta Crasto izan dira.
Hirugarren txandan berriz Donostiarra eta etxeko Getariaren artean izan da lehia. Nahiz eta Getariak gogor atera, estropadako lehenengo luze azkarrena lortu dute, eta bigarrenean errenta mantenduz, hirugarren luzean behera egin du eta Donostiarrak zazpi segundo kendu dizkio hirugarren ziabogara segundo bat atzetik sartuz. eta laugarren luzean azkenik etxekoei garaipena lapurtuz eta helmugatik ia bi segundo aurretik pasaz.
Eta ohorezko txanda. Estu egon da Getariako uretan izandako azkenengo txanda. Nahiz eta lehengo bi luzeak Zumaia aurretik joan, Santoña eta Portugaletekoek gora egin dute, batez ere Kantabriakoak zeintsu aurretik sartu diren hirugarren ziabogara Zumaiari sei segundoko aldea ateraz eta Jarrillerakoak hauetatik segundo batera. Azkenik Santoñak aldea mantendu du eta garaile atera dira eta Portugaletek segundoko alde horri buelta eman diote eta Zumaiaren aurretik sartuz, Ondarruak itxi du txanda garailetatik berrogei segundora sartuz eta sailkapen orokorrean behera eginez.
Estropadako sailkapena
| Taldea | HELmuga | hel.dif. |
|
|---|---|---|---|
| 1 | S.D. Santoña |
21:11:07 |
+00:00:00 |
| 2 | Portugalete Ballonti |
21:16:57 |
+00:05:50 |
| 3 | Zumaia Altuna y Uria |
21:17:18 |
+00:06:11 |
| 4 | Donostiarra B | 21:23:28 |
+00:12:21 |
| 5 | Getaria Indaux |
21:25:26 |
+00:14:19 |
| 6 | Zarautz A.E | 21:28:14 |
+00:17:07 |
| 7 | Hibaika A.E | 21:29:29 |
+00:18:22 |
| 8 | Naturhouse - Mundaka |
21:43:29 |
+00:32:22 |
| 9 | San Pedro |
21:50:52 |
+00:39:45 |
| 10 | Ondarroa A.E. |
21:51:54 |
+00:40:37 |
| 11 | Raspas A.E. |
21:54:77 |
+00:43:70 |
| 12 | C.R. Colindres |
21:55:27 |
+00:44:20 |
| 13 | Ciudad de Santander |
21:59:77 |
+00:48:70 |
| 14 | C.N. Luanco |
22:05:79 |
+00:54:72 |
| 15 | S.D.R. Castro |
22:14:65 |
+01:03:58 |
| 16 | Lutxana A.E. |
22:39:55 |
+01:28:48 |



Pedreña garaile?