Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Members ieizaguirre Ibairen bloga Archive 2010 August 14 Portugaletek liga eskuratzeko pauso bat hurbilago
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Portugaletek liga eskuratzeko pauso bat hurbilago

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/08/14 19:44

Itsasoaren egoerak baldintzatutako estropada soroan Portugaletek bere bosgarren estropada lortu du Zarauzko uretan.

Estropada arraroa Zarautzen bizitakoa, non patroiek lan neketsua izan duten. Jakina zen eguraldi kaskarra egingo zuela eta aurreikuspenak bete egin dira, itsaso xatarra eta haizeak indartsu. Baina espero ez zena sailkapenean egondako gora beherak izan dira. Naiz eta lehenengo bi postuak lehenengo txandako Portugaletek eta Getariak irabazi, pasadan astean garaile ateratako Zumaiak eta Santoñak bederatzigarren eta hamargarren postuetara jaitsi egin dira garaileetatik minutu bat baino gehiagora amaituz. Beste sentsuan behean egon ohi diren taldeek gora egin dute. Adibidez lehenengo txanda irabazita, Luancok zazpigarren postua eskuratu du sailkapen orokorrean eta Lutxanak bere txandako olatuen jabe eginda gora egin du bigarren luzeratik aurrera azkenik bere txandan bigarren geldituz eta orokorrean hamabigarren, Santander eta Raspasek ez dute bere eguna izan eta taulan “ondoratu” dira. Bigarren txandan ere egon da sorpresa, San Pedrok lehen kaletik txanda eskuratu du eta azkenik seigarren postua eskuratu dute eta txanda berean zenbiltzaten “etxekoek” bigarren izanda orokorrean zortzigarren. Hirugarren txanda izan da “normalena”, Colindres irabazi du eta orokorrean hirugarren postua, eta honen atzetik Ondarrua eta Mundakak, laugarren eta bosgarren postuak eskuratuz. Donostiarrak berriz behera egin du txanda burutik minutu bat baino gehiagora helduz eta orokorrean hamaikagarren postua eskuratuz. Esandakoa, estropada arraro bezain interesgarria, ikusiko da Castroko uretan gertatzen dena.

Trackback (URI)


Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: