Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Members ieizaguirre Ibairen bloga Archive 2010 August 15 Santoñak asteburua konpondu du
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Santoñak asteburua konpondu du

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/08/16 12:16

Castron ospatutako “marmita”ko jai girora gehitu nahi izan da Santoña, bertako ikurrina irabaziz eta atzoko beherakada alde batera utziz. Atzoko beherakadaren ostean, nagusitasunez irabazi du ohorezko txanda, bigarren gelditu den Portugaleteri lau segundoko errenta ateraz. Lehen luzetik aurreratu da Santoñako trainerua eta estropadaren jabe izan da azkenerarte. Nahiz eta azken ziabogara Portugalete azkena heldu, gora egin du laugarren luzean, Getaria eta Zumaiari aurre hartuz eta Santoñak ateratzen zizkion hamahiru segundoko errenta lau segundura murriztuz. Merezitako bigarren postua beraz Portugaleterentzat. Hona hemen estropadako denborak eta emaitzak.

Hirugarren txandan bizi izan da estropadako lehia estuena, Ondarru eta Mundakaren artean. Nahiz eta itsasoranzko luzeetan Mundaka aurrera egin, bueltakoetan Ondarru arriskuarekin hurbiltzen zitzaien, eta bai eta hurbildu ere, azkenean biak segundo berean sartu dira, hori bai Mundaka aurretik. Donostiarra heldu da hirugarren eta Zarautzen sailkapen orokorrean hirugarren gelditu zen Colindres laugarren, berrogeita hamar segundotara.


San Pedrok eskuratu du garaipena bigarren txandan. Estropada osoan Hibaikarekin lehia bizian ibili eta gero eta honi hiru segundo aterata eta biak aurreko txandako Donostiarraren aurrean geldituz sailkapen orokorrean. Zarautz izan da hirugarren eta Castro laugarren.


Lehenengo txandan bi erronka egon dira. Alde batetik Santander eta Raspasen artean bizitakoa eta bestalde Luanco eta Lutxanaren artekoa. Nahiz eta Santander estropada guztian aurretik joan azkenengo luzean Raspasek gora egin du, ateratzen zizkien bederatzi segundoak berreskuratuz eta helmugatik berrehun metrotara  aurrea hartuz, eta azkenik txanda irabaziz hiru segundoko abantailarekin. Estropadako sailkapen orokorrean biak aurreko txandako Zarautz eta Castroren aurrean gelditu dira. Bestalde Lutxana nahiz eta azkenengo ziabogara azkenengoak heldu, laugarren luze bikaina egin dute eta Luancori helmugan lau segundoko aldea atera diote.

 

Trackback (URI)


Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: