Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Members ieizaguirre Ibairen bloga Archive 2010 August 17 Iker Agirresarobe, Santurtziko patroia: "Sotera beti Sotera!"
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Iker Agirresarobe, Santurtziko patroia: "Sotera beti Sotera!"

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/08/17 11:42
iker trainera.jpg

Gaurkoan “Sotera"ko patroia den Iker Agirresarobe Santurtziarra dugu hizketa lagun. Nahiz eta gaztea izan (33 urte), ia hogei urte daramatza arraun munduan, bai tostartean bai patroi moduan. Hurrengo lerroetan bere hasierak ezagutuko ditugu, denboraldiaren azken txanpa honetan zelako bizipenak dituen eta zelan ikusten duen epe laburrerako etorkizuna: 

 

iker eta umeak.jpgEstropa: Urte pila daramatzazu arraunean patroi lanetan. kontaizkiguzu zure hasierak.

Iker: 14 urte nituela hasi nintzen arraun taldean, hasieran lemazain eta gero arraunlari. 19 urterekin uste dut egin nuela nire lehenbiziko traineru estropada, Urtiaga zaharra entrenatzaile nuela, zelako denborak haiek. Beti aritu izan naiz patroi lanean eta gustora gainera, batelak, trainerilla ere asko gustatzen zaizkit, eta trainerua noski. Zortziko lemazaindunean (8+) lemazain urte askotan izan nintzen, eta urtero Deustu eta Ingeniarien arteko estropadari grinarekin heltzen diot. Arraunlari bezala ,"nahi eta ezin" bezala sailkatuko nuke nire ibilbidea, beti patroi lanek tarte asko kendu izan didatelako eta ikasketak eta lana ere uztartu behar izan ditudalako. Hala ere beti izan dut gustoko arraun egitea. Batez ere aulki mugikorrean aritu naiz, nahiz eta bateletan ere asko ibili. Gogokoen dudan garaia 20-22 urterekin beste patroi batekin batera osatzen genuen biko lemazaingabea (2-). Beste behin Euskadiko txapelketa bateko final txikia nola irabazi genuen gogoratzen dut, Josebarekin. Deustuko 8+ ontzian ere arraun egina nago, urte batean zazpigarren postuan eta beste batean antzeko. Arraun egitea oso gustoko dut eta egiten jarraitzen dut ahal dudan neurrian. Skifean aritzen naiz entrenatzen, eta kayak eta piragua mundua ere oso gustoko ditut. ITSASOAAAA.

Estropa: Zein duzu gustokoen banku finkoa edo mugikorra?

Iker: Dudarik gabe tostako arrauna dut gustokoen, batez ere itsasora atera eta mugimendua dagoenean. Mugikorrari errespetu handia diot, teknika aldetik gehiago eskatzen du eta fisikoki oso kirol betea da. Arrauna gustora egiten dut mugikorrean baina tosta dut maiteago.

Estropa: Patroi lana ez da askotan merezi den beste baloratzen, ez eta etorkizuneko patroiak behar diren bezala prestatzen. Zelan ikusten duzu egoera hau? Zer gomendatuko zenieke patroi lanetan hasi diren gazteei?

Iker: Ederra galdera !! Ez da batere erraza patroi lanetan aritu eta luzaroan jarraitzea. Nik nire azalean bizi izan dut egoera hori hasierako denboraldietan eta oso buru gogorra izan behar da aurrera egiteko. Zenbat trainerilla egin dudan nik udaran !! Esan behar dut patroi izateko ilusio handia izan behar dela, eta egiten denarekin disfrutatzen ikasi beharra dagoela. Inguruko patroiek luzatutako aholkuak beti daude ongi, baina argi izan patroi izateko norberak ontzia eta taldea sentitzen ikasi behar duela. Itsasoan aritzeak asko laguntzen du traineruaren gogoak ulertzen. Hori izan daiteke patroientzat ikasbide polit bat : itsasoan ahalik eta gehien aritu eta traineruari entzun. Patroi izateko beste gauza garrantzitsu bat hauxe da, "patroiak ez du inoiz estropada irabaziko, baina galtzeko erraza dauka" Horrekin esan nahi dut animo handia behar dela patroi jokatu eta kanpokoen esamesak bazter batean uzteko. Kanpokoen esanak entzun beti, baina gero norberak filtroa egin behar du eta ondorioak atera.

Estropa: Denboraldi estua aurtengoa. Hiru ikurrin atera dituzue eta orain sailkapenean aurreneko zaudete, baina atzean gertutik Camargo puntu bakarrera eta  Isuntza hirura. Kontaiguzu zelan bizi duzun denboraldia, hasieran zenituzten helburuak bete dira?

Iker: Momentuz helburuak betetzen ari gara play-off postuetan gaudelako. Hala ere, eta liga nola dagoen ikusita helburua lortzea ez da batere erraza izango. Liga gori gorian dago eta lau estropada bakarrik faltan. Isuntza oso indartsu dabil eta gogo handiarekin. Camargo watio askoko taldea da eta ura bare dagoenean argi utzi du zer egiteko gai den. Guk ere erakutsi dugu gure gaitasuna nahiz eta azken bi estropadetan ez dugun erakutsi. Gure burua indartsu ikusten dugu entrenamendu guztietan eta hurrengo estropadetan hori islatzen saiatuko gara, gure arraunketa egin eta arraunarekin hitz eginez. Une honetan buruan Pasaiako estropada bakarrik daukagu eta horri ekiteko irrikaz nago. Beste taldeak ere badakit horrela ariko direla pentsatzen eta ikuskizun polita izango dela uste dut arraunzaleentzat. Uretan ikusiko dugu elkar.

Motxean:

Desiorik? Arraunaz disfrutatzen jarraitzea ahal denerarte.

Kolore bat: Morea nola ez

Patroi bat? Iñaki Goikoetxea "Xagu" merezi du ta.

Amets bat: Kontxarako sailkatzea

Traineru bat: Sotera beti Sotera
 

Trackback (URI)


Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: