Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Members ieizaguirre Ibairen bloga Archive 2010 August 24 Julen Ramirez Valbuena: "Etxeko jendearekin lortu duguna guretzako izugarria da"
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Julen Ramirez Valbuena: "Etxeko jendearekin lortu duguna guretzako izugarria da"

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/08/24 15:21
julen ramirez.jpg

Gatikako 26 urteko Arkoteko arraunlaria dugu Julen. Errugbitik etorria, zenbait urte daramatza tostartetan. Aldaketa hori zelan izan zen eta bere taldearen egoera eta desioen berri emango digu hurrengo lerroetan. 


Estropa: Zelan sartu zinan arraunean?

Julen: Nere kasua arraroa da egia esan ,nik txikitatik errugbira jolastu izan dut baina 19 urte nituenean denboraldia hasi baino lehenagoko lagunarteko partidu baten, belauneko lesio baten ondoren urtebete geldirik egon nintzen. Urte horretan, Koxtapeko arraunlari bat ezagutu nuen (Patxi Leon) eta beregatik hasi nintzen arraunean. Urte horretan, Urdaibain arraunlari falta zegoen, eta han agertu nintzen. 2005. urtea zen , Urdaibain arazo asko egon ziren arraunlari guztiak ospa egin zutelako eta talde berria zegoelako, nik arraunean ez nekien eta urte osoa entrenatzen egon eta gero niri eta beste taldekide bati Hondarribira bidali gintuzten eta Hondarribi B-n egin genuen denboraldia. Bueltatzean, Patxi Bilbao jarri zuten Urdaibaiko entrenatzaile bezala, eta garaiko entrenatzailea, Imanol Kaskante, eta ia arraunlari guztiak, kanporatuak izan ginen, urte hartan kaikutik deitu ninduten proiektu berri bat zegoela eta, entrenatzaile on bat eta prestatzaile fisiko oso ona,.... eta pentsatu gabe hara joan nintzen. Entrenatzailea Gonzalo Soto zen, prestatzailea Mariano Tomas Kowalczyk, urte horretan KAE-2-ko ia ikurrina guztiak irabazi eta gero  KAE-1-era igo eta gero Arkotera joan nintzen, gaur arte.

Estropa: Arkoten hasi zinenetik hona, aldaketa asko egon dira, TKE-tik jaitsi... Zelan bizi izan zenuten hau eta zelan ikusten duzu kluba gaur egun?

Julen: Aldaketa asko egon dira Arkoten azken lau urtetan hona. Heldu nintzen urtean, niretzako hau izugarrizko lekua zen material pilo bat jende asko, kriston konpetentzia postua jasotzeko, dirua eta honek dakarren arraunlari ezagunak egotea, baina klaro heldu nintzen urtea eta dena txarto joaten hasi zen jaisteko arriskua… azken estropadan (play-off-ean) 42 zentezimagaitik ez ginen ARC-ra joan eta bueno arraunlariak bazeuden, dirua ere baina gauzak gero eta txartoago joaten hasi ziren. Jende asko eta jende oso ona zegoen Arkoten. Hurrengo urtean TKE-ko talderako hartu ninduten. Ez nuen estropada bakar bat arraun egin, eta urte horretan ARC-ra jaitsi ginen, diru gero eta gutxiago zegoen, eta Cabo da Cruz-ek TKE-ko postua utzi eta gero berriz igo ginen. Urte hartan (pasadan urtea) diru gabe geratu eta ARC-ra jaitsi ginen. Aurten proiektu berria dugu, entrenatzaile eta prestatzaile berriarekin etxeko jendea ia dena eta hasieran jarri genuen helburua, liga honetan mantentzea izan zen eta lortu dugu nahiz eta hasieran oso txarto hasi lan piloa egin dugu aurten, kristona entrenatu eta dugun jendearekin lortu duguna guretzako izugarria da.

Estropa: Zelan ikusten duzu Arkote etorkizunean?

Julen: Espero dut goranzko bidean, gero eta gorago etxeko jendearekin lan egiten eta etorkizun baten, TKE ligara bueltatzea.

Estropa: Harrobiko kluba izateko ideiarekin edo? zelan ikusten duzu fitxajeen kontua?

Julen: Ez da harrobiko kluba izateko ideia izatea edo ez, baizik eta behar dugulako, dauzkagun mutilak ondo zaindu behar ditugulako, bestela kluba desagertu egingo da. Ni fitxajeen kontua ez dut txarto ikusten, azkenean talde batek zerbait irabazi nahi badu fitxaketak egin behar ditu, baina aldi berean harrobia landu egin behar da, Orio eta Hondarribiaren kasuak esaterako. Bestela ez dago etorkizunik.

Estropa: Zelan ikusten duzu zure etorkizuna?

Julen: Oraintxe bertan nere etorkizuna abuztuaren 28an jarrita dago, liga bukatu eta gero oporretan nagoenean pentsatuko dut zer egin.

 

Motxean:

  • Desiorik? Kontxako ikurrina irabaztea
  • Kolore bat: Hondarribiko berdea
  • Patroi bat: Asier Arego
  • Amets bat: TKE ligara bueltatu
  • Traineru bat: Hondarribi

 

Trackback (URI)


Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: