Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Members ieizaguirre Ibairen bloga Archive 2010 August 26 Igor Aketxeri Barcena: "Futbolarekin aspertu eta arraun egitera animatu nintzen"
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Igor Aketxeri Barcena: "Futbolarekin aspertu eta arraun egitera animatu nintzen"

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/08/26 18:00
portu2.JPG

Erromoko 21 urteko gazte hau orain dela bi urte heldu zen Portugalete Arraun taldera Jagoba anaiarekin batera. Denboraldi izugarria egiten ari dira eta KAE-2 ligan aurreneko doaz. Halaxe bukatuko dutela dirudi. Hor goiko postuetan egonda gauzak errazago ikusten omen dira. Asteburu honetan etxeko estropada jokatuko dute eta garbi daukate, irabaztea da heuren helburua. Guzti honetaz eta gehiagotaz mintzatu gara berarekin...



Estropanet: Zelan hasi zinen arraunean?


Igor: Txikia nintzenean futbolean nenbilen, baina 16 urterekin kirol honetaz aspertu nintzen. Orduan bi lagun ezagutzen nituen arraunean zenbiltzenak, komentatu zidaten eta animatu egin nintzen, gainera familian banuen aurrekaria, osaba ere arraunean ibilia zen. Hasieran ni bakarrik joatekotan nintzen baina anaiari ere berdina gertatu zitzaion futbolarekin aspertu eta nirekin batera arraun egitera animatu zen. Algortan aritu nintzen urte batez jubenil moduan eta urte horretan aulki mugikorra eta batela egin genuen. Hurrengo urtean, seniorrera pasa nintzenean Getxo Arraun Taldea sortu zen eta bertan traineruan hasi nintzen. Normala denez aldaketa nahiko gogorra izan zen, entrenamenduak gogorragoak eta luzeagoak bait ziren. Baina, banku mugikorretik etorrita traineruan ibiltzea errazagoa egin zitzaidan, hala ere lehenengo entrenamenduetan asko sufritzen nuen, fisikoki prest ez nengoelako. Bi urte Getxon traineruan aritu eta gero Portugaletera pasa ginen anaia eta biok, gaur arte.

portu.JPG.


Estropanet: Zelatan aldaketa?


Igor: Ba aldaketa egitea nahiko zaila izan zen bertan lagun asko nituelako eta oso talde polita genuelako, baina nire familia Portugaletekoa da eta niri betidanik gustatu egin zait Portugaleteko Arraun Taldea.


Estropanet: Iaztik gora egin duzue nabarmen, proiektu polita duzuela ikusten da, kontaiguzu pixkat.


Igor: Joan den urtean gauzak nahiko gaizki atera ziren eta KAE-1etik jaitsi egin ginen. Orduan klubak aldaketa bat behar zela ohartu zen eta horretarako entrenatzaile berria kontratatu zuen. Entrenatzaile berri honek Portugaleteko arraunlari ohiak bueltatzea lortu zuen eta horrela azaroan 40 arraunlari inguru egotea lortu zuen. Arraunlariak beti izan dugu buruan aurtengo helburua kategoriaz igotzea izan behar zuela, eta nire ustez helburu hori nahiko ondo betetzen ari gara. Proiektu oso polita da, beti lehenengo postuetan zaudenean errazago ikusten da dena.


Estropanet: Lau ikurriña atera dituzue, eta goian egon zarete ia estropada guztietan, espero zenuten lehenengo postuetan dagoen lehia ?


Igor: Bai espero genuen lehia egotea, hala ere estropadatik estropadara traineru desberdinak ibiltzen dira goikaldean. estropada baten erdialdean dabiltzanak beste estropada batean lehenengo postuetan egon ahal dira. Hala ere guk nahiko maila berdintsua mantendu dugu denboraldi osoan, lau ikurriña irabazi ditugu eta Mundakan izan ezik lehengo postuetan ibili gara eta nire ustez hori da ligan lehengo postuan joatearen arrazoia.


Estropanet: Eta denboraldi bikaina amaitzeko, etxeko estropada, irabazteko prest?


Igor: Irabaztea nahiko zaila izango da gainera orain dela 12 urte Portugaletek ez duela etxeko ikurriña irabazten. hala ere gure helburuetako bat horixe da, etxeko estropada irabaztea, herriarentzat oso garrantzitsua bait da estropada hau.


Estropanet: Mailaz igotzea lortzen baduzue, zein da zuen helburua etorkizunean?


Igor: Hurrengo urtean KAE-1 ligan bagaude, mailari eutsi eta hurrengo urtetik aurrera liga horretan goikaldean egotea izan behar du helburua.


Motxean

  • Desiorik? Igotzea eta Portugaleteko ikurrina irabaztea
  • Kolore bat: Horia eta beltza
  • Patroi bat: Xabier Rodriguez "konan"
  • Amets bat: Kontxako estropadan parte hartzea eta irabaztea
  • Traineru bat: Jarrillera

 

Trackback (URI)


Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: