Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Members ieizaguirre Ibairen bloga Archive 2010 August 29 Erloju kontrako asteburua Ason itsasadarrean eta Portugalete txapeldun!
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Erloju kontrako asteburua Ason itsasadarrean eta Portugalete txapeldun!

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/08/29 22:58

KAE-2 Ligan puntuatzeko azken bi estropadak bizi izan ditugu asteburu honetan Asoneko itsasadarrean, Colindres eta Santoñako estropadetan ain zuzen ere. Larunbatean Colindresen Portugaletek irabazi zuen, eta garaipen honekin KAE-2 liga matematikoki irabazi du. Beraz Portu txapeldun! Eta gaur igandea berriz, Santoñak irabazi du etxeko Bandera. Gaurkoan aipatzekoa Zarautzek emandako ustekabea, hirugarren sailkatua izan baita. Hona hemen Ason Itsasadarreko Banderaren emaitzak eta beste honetan Santoñako Banderaren emaitzak aurkituko dituzue. Honela, sailkapen orokorrari begiratuz, Portugalete zuzenean igoko da KAE-1 ligara, eta Santoña eta Zumaia B-k "play off"-ak jokatuko dituzte Trintxerpe eta Busturialdearen kontra.

Colindreseko uretan Portugaletek erlojuari aurrea irabazi eta bandera eta liga matematikoki eskuratu zituen. Bigarren Santoña heldu zen, liga irabazteko zuen esperantza txikia galduz. Zumaia heldu zen hirugarren eta ondoren etxekoak, Colindres laugarren sailkatu zen. Hurrengo postuak azken estropadetan ikusitakoen antzekoak izan ziren, txanden arteko zenbait traineru gora eta beste zenbait behera eginez baina sorpresa handirik gabe.


Aurreko egunekoa konpondu nahian edo, eta etxean egonda Santoñak gogor ekin dio Ansoneko uretan jokatutako bigarren estropadan eta bandera eskuratu du. Hala ere Colindresek ez dizkio gauzak erraz jarri, lehendabiziko luzean txistu bizian atera dira, lehen luze onena eginez eta azkenik bigarren postua eskuratuz. Zarautzek ustekabea eman du gaurkoan eta hirugarren sailkatu da eta Portuk laugarren aurreko estropadan etxeko lanak eginda zituelarik Santoñaren kontrako norgehiagoan behera eginez. Aipatu behar da estropada arazotsua izan dela. Lehenengo bi traineruen irteera atzeratua izan da estropada zelaitik etengabe gora eta behera zihoazen aisialdi ontziak zirela eta ez zirela, eta egoera horrek tentsioa ekarri du parte hartzaileen artean. San Pedrok eta Zumaiak zuzenean kexatu egin dira epaile eta antolatzaileen aurrean eta Lutxanak eta Raspasek naiz eta kexatu ez , kontzentrazioa zela edo, bazuten kexatzeko eskubidea luzera erdian zeudelarik estropada gelditua izan delako eta berriz ekin behar izan dutelako. Bakoitzak atera dezala beraren ondorioak.

 

Trackback (URI)


Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: