Sarrerak: September 2010
Asier Zurinaga, Kaikuko patroia “Gure lana ondo egiten badugu nahiko zaila izango da estropada galtzea” 2010/09/10
Kaiku dugu domekan Kontxako ikurrina eskuratzeko faborito nagusia. Hala ere Urdaibai oso gertu dauka eta ez du ezer oparituko. Lehia honetan ezin dira San Juan eta Orio ere ahaztu. Honela, seguraski igandeko estropada nahi baino estuago dago Kaiku zaleentzat. Guzti honetaz Asier Zurinaga patroiarekin egon gara solasean eta faborito izateak dakartzan gora beherak azaldu dizkigu.
Javi Polo, Urdaibaiko arraunlaria: “Eraikitze lanetan dagoen taldea gara, egunero hobetzen doana, eta horregatik lasai gaude. Presioa Kaikukoentzat da” 2010/09/09
2010eko Kontxako Bandera nork eramango duen jakiteko egun gutxi falta direnean, Javi Polo Urdaibaiko arraunlari beteranoarekin mintzatu gara. Kaikurekin duten norgehiagokaz aritu gara eta estropada aurreko egunak zelan bizi dituen galdetu diogu.
Alexandra Ruiz Feltrer, Betulo traineruko arraunlaria: “Inoiz ez nuen pentsatuko Kontxan arraun egiteko aukera izango nuenik” 2010/09/08
Alexandra gure artean izango dugu asteburu honetan. Larunbatean, Irailak 11, nesken Kontxako sailkapenean Betulo taldearekin parte hartuko du. Nahiz eta urte pila eraman arraunean, aurtengoa bere lehendabiziko esperientzia izango da tostartean. Berarekin egon gara hizketan eta esperientzia hau zelan bizitzen ari den kontatu digu.
Oscar Andres Medina: "Kontxarako sailkapenari begira, gurea eginda eta orain arte arraun egin dugun bezala arraun eginez ez dugu zertan larritasunik pasa behar” 2010/09/01
Kontxako sailkapena gainean dugula Oscar Andres Medina kaikuko arraunlari Uruguaiarrarekin egon gara hizketan. Bost urte daramatza gure artean eta bere tosta arteko hasierak zelangoak izan ziren eta bere taldea sailkapenari begira zelan ikusten duen kontatu digu, beste zenbait bizipenen artean.


