Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Members ieizaguirre Ibairen bloga Archive 2010 September 08 Alexandra Ruiz Feltrer, Betulo traineruko arraunlaria: “Inoiz ez nuen pentsatuko Kontxan arraun egiteko aukera izango nuenik”
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Alexandra Ruiz Feltrer, Betulo traineruko arraunlaria: “Inoiz ez nuen pentsatuko Kontxan arraun egiteko aukera izango nuenik”

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/09/08 16:15
alexandra aurpegia.jpg

Alexandra gure artean izango dugu asteburu honetan. Larunbatean, Irailak 11, nesken Kontxako sailkapenean Betulo taldearekin parte hartuko du. Nahiz eta urte pila eraman arraunean, aurtengoa bere lehendabiziko esperientzia izango da tostartean. Berarekin egon gara hizketan eta esperientzia hau zelan bizitzen ari den kontatu digu.

betelo trainerua.JPG



Estropanet: Zelan sortu zen traineruan arraun egiteko ideia?

A.R: Niretzat traineruan nabilen lehendabiziko urtea da, baina beste zenbait taldekide, iaz ere Kontxan aritu ziren. Gure taldeak, Betulok, tosta arteko arraun kataluniarra egiten du, LLagut deritzona. Eta traineru bat betetzeko haina jende ez zutenez, Llagutetan zortzi pertsona ibiltzen dira bakarrik, beste taldeetako neskak ekarri dituzte. Ni Banyolesen egiten dut arraun eta nire kasuan Empuriabravako entrenadoreak eskatu zidan Betuloko taldean parte hartzea. Astebururo, kontzentrazioak egin genituen Port de la Selvan, eta Badalonan egun soltetan. Horrela pixkanaka pixkanaka trainerua osatzen joan gara.


Estropanet: Eta zelan izan da aldaketa? Zer nolako ezberdintasun eta sailtasun topatu dituzu?

A.R: Batez ere hasiera izan zen zailena. Trainerutan hasiberriak, banku mugikorretik zuzenean lau neska gentozen, "espuma" barik igo ginen trainerura eta entrenamendu ostean ia ezin ginen mugitu. (Barreak). Baina gutxinaka gutxinaka moldatzen joan gara. Ezberdintasunak? Posizioa, tostartean sartuta egoteak eta sorbaldarekin etzatea berria zen niretzat. Bestalde estropoa erabiltzea eta palari inklinazioa eman behar izatea ere arraroa egiten zitzaidan.


Estropanet: Zelan moldatzen zara itsasoan? Kantauri eta Mediterranear itsasoak ezberdinak dira.

A.R: Badakit, baina Kantauri itsasoan arraun egin dut iada. Hendaian egin nuen estropada bat banku mugikorreko itsas modalitatean (4X), eta gainera irabazi genuen. 


Estropanet: Zelan ikusten duzu larunbateko sailkapen estropada?

A.R: Badakigu maila handia dagoela, oso handia, baina gu gora goazen traineru bat gara eta guztia emango dugu bertan. Guregatik ez da izango.


Estropanet: Estropada honek duen ehunka urteko tradizioa kontutan izanda, zelan bizi duzu esperientzia hau?

A.R: Estropada honetaz jakin nuenetik ikusteko gogo handiak nituen baina inoiz ez dut aukera izan, eta inoiz ez nuen pentsatuko bertan arraun egiteko aukera izango nuenik. Kontxan parte hartzean Kantaurialdean hain maitea den tradizio honen parte naizela sentitzen dut. Izugarria.


Estropanet: Eta zelan ikusten duzu emakumeak tradizio honen parte izatea?

A.R: Oso ondo eta gainera uste dut aurrerapauso handia dela bai estropada honetarako bai eta kirolerako.


Estropanet: Nahiz eta trainerutan berria izan, urte asko daramazkizu banku mugikorra egiten. Kontaiguzu pixka bat zure palmaresa.

A.R: Hamar urte nituela hasi nintzen arraunean eta goiz hasi ziren ere garaipenak. 2005. urterarte Espainiako txapelduna izan naiz modalitate ezberdinetan eta aurten berriz 4X modalitatean lortu dut garaipena. Espainiako selekzioarekin 2002. urtean hasi nintzen eta Gazteen Kopara joan nintzen bigarren postua eskuratuz. 2003. urtean zilarrezko domina eskuratu nuen 4x-ean Atenaseko jubeniletako munduko txapelketan eta 2004. urtean bosgarren postua 2x-ean Banyoleseko mundialean. Azkenik 2005. urtean hamargarren gelditu nintzen 2xean Amsterdameko 23 urte azpiko munduko txapelketan. Bestalde beste zenbait nazioarteko txapelketetan parte hartu egin dut.


Estropanet: Bukatzeko zerbait gehitu nahi duzu?

A.R: Kirol honetan ahal ditudan urte gehienak aritu nahi nituzke, erronka berriekin eta garaipen berriak lortuz. Eta hauetako bat, Kontxako estropadetan parte hartzea da noski.

Trackback (URI)


Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: