Asier Zurinaga, Kaikuko patroia “Gure lana ondo egiten badugu nahiko zaila izango da estropada galtzea”
Kaiku dugu domekan Kontxako ikurrina eskuratzeko faborito nagusia. Hala ere Urdaibai oso gertu dauka eta ez du ezer oparituko. Lehia honetan ezin dira San Juan eta Orio ere ahaztu. Honela, seguraski igandeko estropada nahi baino estuago dago Kaiku zaleentzat. Guzti honetaz Asier Zurinaga patroiarekin egon gara solasean eta faborito izateak dakartzan gora beherak azaldu dizkigu.

Estropanet: Nahiz eta pasadan domekan irabazi, Urdaibairengandik bi segundo baino gutxiagora zaudete eta San Juandarrengandik bederatzi segundo baino pixkat gehiagora. Titulua defendatzen egonda, zelan ikusten zarete domeka honetarako? Zelan bizi izan duzue astea? Presioa nabaritzen al da azken irabazleak izateagatik?
A.Z: Ondo ikusten gara, garaipena eskuratzeko aukera askorekin. Gure lana ondo egiten badugu nahiko saila da estropada galtzea. Astea printzipioz ez da aurrekoaz konparatuz ezertan bereiztu. Segur aski egunak pasa ahala urduritasuna nabarituko dela, baina egoera hauetan zaudenean normala den zerbait da. Presioa baino, iazko irabazlea izateak, gure buruak goian ikusteko eta Donostin garaipena errepikatzeko moral plus bat ematen digu. Edozein aitzakia ona da gehiago motibatzeko.
Estropanet: Zer esan nahi du zuretzat Kontxako ikurrinak?
A.Z: Kontxako estropada ez izateak, zerbait falta zaizula nabaritzearen antzekoa da. Ehun eta piku urteko historiarekin oso goraipatuta dago eta badu bultzada mediatiko handia. Acuarium azpian zaudelarik gora begiratzerakoan sabelak biraka hasten da eta ia flotatzen zaudenaren sentsazioa nabaritzen duzu… Espero dut berriz “Ciudad de S.S” ontzira igotzea.
Estropanet: Sailkapenerako estropadan ikusi zenez, popako olatuak hartzea ia hil ala bizikoa da, itsasoak horrenbesteko garrantzia duen estropada honetan. Zelan bizi duzu egoera hau patroi izanda? Uste duzu agian patroiek garrantzia gehien duten estropadetakoa denik?
A.Z: Argi dago Itsas zatarra egonda gure lana ezinbestekoa dela, baina ni beti diot patroirik ez dagoela, taldean hamalau garela eta blokea dela benetan itsasoa dominatzen dugunak. Hau esanda ala ere argi dago patroiek detaile txikietan diferentziak ezarri ahal ditugula, norabideak, korronteak, haizeak…sena garrantzitsua da. Nire uste patroi gutxi eta timonel asko dago. “Pinganiloak” eta GPSa ez gaitu mesede handirik egiten, kanpotik gehiegi kontrolatzen gaituztelako eta horrek, aurrez aipatutako sena galtzea ekarri ahal du. Badakit zertaz hitz egiten dudan.
Estropanet: Zentsu honetan. Zelan ikusten dituzu gaur egungo patroiak, eta ibilbide handiko patroia izanda zer nolako aholkua emango zenieke?
A.Z: Ezinbestekoa da hasten den jendearentzat arraunlarien konfiantza izatea eta horrek bere izaerak eta entrenadorearen laguntzak baldintzatuko du. Normala da arraunean ez dakiten batel infantil bat ikustea eta patroitxoari oihuka haztea. Eskola txarra… Patroi lanetan aritu nahi duena ausarta izan behar da, animatu behar du, arraunlaria errespetatu behar du, eta ez du bere burua inoren azpitik ikusi behar. Trainerura ailegatzeko lana eta zortea behar da.
Estropanet: Hiru txapelketa ofizialak irabazi ostean. Zelan bizi izan duzu denbodaldia? Eta liga eta txapelketen artean egondako aldeengatik bizitako kritikak?
A.Z: Denbodaldia ona izan da. Helburuak lortzen goazelako eta domekan irabazi ezgero imagina. Ligan espero genuenaren aspitik geunden eta txapelketetan eta Kontxarako apostu indartsua egin behar genuen ligako zenbait estropadetaz uko eginez, taldea fresko egon zedin. Ez dago beste irakurketarik. Normala da gendeak gutaz gehiago espero izatea eta egin dugun liga txarraz desiluzionatuta egotea, baina domekan irabaziz gero pena medesi izango dute etzipen guztiak.
Estropanet: Datorren urtera begira uste duzu Kaikuk bere lekua aurkituko duela TKE ligan?
A.Z: Datorren urtean zenbait taldekire “etxekoak” izatera pasako dira eta ligan obeto ibiliko den Kaiku bat espero desakegu. Ai ama! Zeinen urruti ikusten dudan hori orain! Saiatuko gara seguro.
Motxean:
- Desiorik? Domekan zortea ez, justizia egon dadila eta onenak irabaz dezala
- Kolorerik? Kaikuko berdea
- Patroi bat? Koldo Urtiaga (Sotera 70-80 urteetan)
- Ametsik? Donostiako garaipena errepikatzea
- Traineru bat? 2009ko Kontxako Kaikuko trainerua


