Entries For: 2008
- November (1)
- October (1)
- September (2)
- August (2)
Zer gertatzen da San Pedron?? 25/11/2008
Gabi Larrinaga zain dago. Hori agerikoa da jada. Baina, zer gertatzen da han? Zer gertatu zen pasa den urtean? Zergatik eman zuen ezezkoa azkenean Gaizka Garmendiak? Ez al da arraroa, abendua gainean egonda, oraindik ere entrenatzailerik
ez izatea? Edo arraun munduan normala da han gertatzen ari dena? Zuen esku erantzuna, lagunok.
8 Hilabete 24/10/2008
Arraunlariek hilabete pasatxo eskas baino ez dute, nolabait esatearren, deskonektatzeko. Traineru denboraldi ofiziala uztaila hasieran hasten da normalean, eta iraileko hirugarren edo laugarren asteburuan amaitu. Baina hiru hilabeteko iraupena ere ez duen garai horretarako prestaketa zortzi hilabetekoa da! Beharrezkoa al da hainbeste entrenamendu egitea? Hainbeste hilabeteko lana? Ziurrenik bai, ez dakit, baina esango al lidake norbaitek zertarako hasten diren hain garaiz??
Zer falta da? 25/09/2008
““Arraunlariok antolatzen ez garen bitartean jai dugu”. Espero dut arraunlariek beraiek esan horri merezi duen garrantzia ematea. Ez dakit, kanpotik bada ere....
Sentsazioak 04/09/2008
Denborei, markei, kinielei, itsasoari, olatuei, ababorrekoei, estriborrekoei, toleteei eta antzerakoei baino, sentsazioei ematen diet garrantzia. Arraunlarien, pertsonen, bizipenei alegia. Gaur jokatuko da Kontxako sailkatze estropada, urteko estropadarik garrantzitsuena, ematen edo kentzen duena, eta arraunlariek zer sentitzen duten jakin nahiko nuke.
Harrobiaren Kontua 21/08/2008
San Miguel ligak lehiaketa bera baino garrantzitsuagoak diren beste hamaika ‘miseria’ estaltzen dituela uste dut. Harrobiaz sarritan hitz egiten da, adibidez, eta, gainera, hitza ahoskatzearekin batera asetuta bezala gelditzen dira aipatzen dutenak. Baina nago ni pozerako bidea baino, atsekaberako xenda estu eta gogaikarria dela; klubetan lanean ari direnentzako, batez ere.
Laredoren Motibazioa 14/08/2008
Labur antzean idatziko dut gaur, eta hemendik aurrera ere bai. Saiatuko naiz. Hori da, behintzat, nire intentzioa; bestela, eztabaida piztea eta iritzien elkar-trukatzea bultzatzea helburu duen ‘tribuna’ honetan, jendea aspertzeko arriskua dago-eta. Beno, hasteko motibazioaz hitz egingo dut.



