Hemen zaude: Hasiera Members igorsusaeta Igor Susaetaren Bloga Archive 2008 October 24 8 Hilabete
 
Dokumentu Akzioak

8 Hilabete

Igor Susaeta-(e)k eginda Azken aldaketak 2008/10/24 17:38

Arraunlariek hilabete pasatxo eskas baino ez dute, nolabait esatearren, deskonektatzeko. Traineru denboraldi ofiziala uztaila hasieran hasten da normalean, eta iraileko hirugarren edo laugarren asteburuan amaitu. Baina hiru hilabeteko iraupena ere ez duen garai horretarako prestaketa zortzi hilabetekoa da! Beharrezkoa al da hainbeste entrenamendu egitea? Hainbeste hilabeteko lana? Ziurrenik bai, ez dakit, baina esango al lidake norbaitek zertarako hasten diren hain garaiz??


Bai, lehor-lehorrekoa izan arren, sei urte daramatzat arrauna "kubritzen", eta beno, badakit, otsailean jaitsierak jokatzen direla, martxoan edo batelen txapelketak, maiatzean trainerillenak eta ekainean "amistosoak". Baina, berriro diot, hain beharrezkoa al da azaroa hasierarako ergometroan astean lau ordu egitea? Pisuak altxatzen ibiltzea??

Pentsatzen dut arraunlariak gertutik zaintzeko egiten dela. Ez dakit, baina nik uste dut arraunlariak badirela nahikoa zentzudunak neguan 10 kilo ez hartzeko,apur bat zaintzeko eta kirola bere kabuz egiteko. Ez?

Ez dakit, agian oker nabil...Baina hain beharrezko al da azaroan hastea?
zeuen erantzunaren zain...

Trackback (URI)

Bai beharrezkoa!

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Entrenamenduak azaroan hastea beharrezkoa dela uste dut. Arrauna oso kirol konpletoa da zentzu guztietan, muskularki, aerobikoki eta ezin duzu denbora luzean geldirik egon. Bi hilabete geldirik egon ezkero gorputza aldatu egiten da eta hutsetik hastea bezala izango litzateke eta horrela udaran ezin sasoian egon.

Unai Luzuriaga

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: