Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Members unaielizasu Barandilatik Archive 2008
 

Sarrerak: 2008

Bukatu da, akabo!! 2008/10/19

ETBn bazen garain batean "Funtzioa" izeneko programa bat. Ansorenak aurkezten zuena oker ez banago (Ansorena= Txirri, Mirri ta Txiribitoneko pailazoa, udal txistularia izateaz gain)

Eta programaro, kantu bera zuten bukaerako sintonia: "Bukatu da, bukatu da, bukatu da akabo..."

"kontxa zara" 2008/10/17

Maialen Lujanbiori, Donostiako Victoria Eugenian, Jazzaldiaren barruan egindako saioan jarri zitzaion gaia: "Kontxa zara, Donostiako badia. Gaur lehen aldiz emakumez osatutako hiru traineru aritu dira zure gainean."

entzun nahi duenak klikatu hemen eta bideooko 40min 40segundutan ikusiko duzue.

ikusi eta gozatu

Lepo gainekoa erabiltzen hasteko garaia... 2008/10/10

Lepo gaineko hori erabilita, lepo azpikoa osasuntxuagoa eta galtza bazterretako poltsikoa beteagoa izango dugulako. Baina batipat, lepo gainekoaren erabilera egokiak egingo du duina geu garena eta egiten duguna.

Arraun denboraldi ideala! 2008/09/10

Ez dut gustoko egungo arraun denboraldiaren egitura, itxura, modua eta arrazonamenduak. Betitik esan izan dut "horrela delako eta listo!" bezelako erantzunak ez zaizkidala balio. Kontua da, halako erantzunak ematen dutenen gaitasun mentala dudakoa dela. Hauxe litzake nire proposamena, nire arraun denboraldi ideala. Puntu bakoitza dut ausnartua, arrazoituta eta zergaitiak bilatuak... akaso batzuk erotzat joko naute... baina nahiago eroa izan, "horrela delako eta listo!" bat baino.

Gozatua... 2008/09/09

Gozatu egin nuen igandean. Erakustaldi ederra izan zen. Denak aritu ziren ondo. Batzuk bere bizikoa egin zuten, besteek bere maila eman zuten, batzuk kalez nahastu ziren, baina denak zeuden bertan, egun ederraz gozatzen. Giro ederra zegoen, mugitua baina ederra. Batzuentzat lasaiagoa balitz hobeto aukeran, baina egun honek mugimendua eskatzen du eta jendeak hori nahi du ikusi eta bizitu. Eta denak hustuta bukatu genuen, batzuk osoago besteak baino... datorren iganderako bidea bilatuta batzuk, bilatu nahian besteak eta galduta zenbaitzuk, baina denak hustuta.


Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: