bi mila eta bederatzi!!
Bukatu zen aurreko denboraldia baina atsedenerako tarterik apenas izan da. Bulegoetako martxa etengabeaz gain, gimnasioetako pisuen hotsak entzuten dira kostako herrietan, lehen estrapu soinuak, herrietako kaleetan zehar gizon koadrilla handi bat korrika zezenak estafetan gora bezala, abdominaletako agujetak, ipurdiko zauriak... martxan dala iada!! Etenik gabe denboraldi batetik gertuago gaude!
Baina orain artekoa irakurri, entzun, sumatu ondoren... hona urteko nire lehen gogoeta alea!!
TKE ligak prestatu du iadanik egutegia!! Eta tamalez, berrikuntzarik ez dut sumatu. Aurreko urtean garai beretxuan hasiko da eta garai beretxuan bukatu!! Badirudi, ez dagoela aitan semerik traineru denboraldia aurreratu edo berandutzeko kapaza denik!!
Uztaila
04 Bilbon ; 05 Kaiku (Portugalete) ; 11 Cabo Cruz ; 12 Tiran; 18 Ogrove ; 19 Meira ; 25 Pedreña ; 26 Telefónica
Zenbait ohar: Aurreko urtean Zaragozara joan ziren? aurten zergatik ez? aurreko urteko aspektu ekonomikoagatik bakarrik joan zen? Eusko Jaurlaritzari mesedea egiteko? Ez da ahaleginik egin behar, kantauritik irteteko... egin da? egingo da? egin nahi da?
AGOSTO
01 Zumaia ; 02 Getxo ; 15 Zarautz ; 16 Zarautz ; 22 Hondarribia ; 23 San Pedro ; 29 Orio ; 30 Castro
zenbat ohar: abuztuak 8-9 asteburua espainiako txapelketarako gordeko dala dirudi. Beraz euskadiko txapelketa noiz egingo da? Euskadiko txapelketak ez al du asteburu bat merezi? uztailak 31ean egingo da gipuzkoan eta bizkaian jai eguna dela aprobetxatuz? Beraz, euskadiko beste lurraldea, Araba, jai egunik ez duen lurraldeak, ez du bere herriko txapelketaz gozatzeko aukerarik izango? TKE ligako euskal taldeak ez dutelako indarrik egin hori lortzeko!!
SEPTIEMBRE
19 Bermeo ; 20 El Corte Inglés (ACT)
oharra: TKE ligako talde gehienek kritikatzen duten estropada horrentzako egunak gordetzen dira? Joe... kontxa horren estropada txarra bada, nola liteke fetxa horiek gordetzea hain estropada txarrarentzat? akaso horren txarra ez delako?
HOnatx nire proposamena.
Ekainean hasi dadila denboraldia eta uztaila abuztu tarte horretan, bi asteburu gorde euskadiko txapelketa antolatzeko (zeren, egunen batean, iparraldeko lagunek traineru bat ateratzen badute, edo Arabarrek ateratzen badute, edo naparren atera ezkero, ez lukete uztailaren 31ean egiteko aukerarik izango!)
Beste proposamen bat. Neguko traineru liga antolatu! Traineru jeitsiera denak sartu daitezela liga batean, berdin du TKE edo federazioek antolatu... baina neguan ere, eman diezaiegun traineruei leku serioa (eta ez entrenamendu ezizena)(zein telebista edo komunikabideek hartuko du serio ezizen hori duen estropada bat?)
Bestetik, zoriondu TKEkoei, lehenik eta behin ligan azkena geratzen den horrek play off-a jokatu ez dezan. Bazen garaia, redio!!
Zoriondu ere, emakumeei tartea emateaz gain, dirua bilatzeko ahalegina egiteagatik!! lehen urratsa da, selekzioena grazi handirik egiten ez didan arren (iruditzen baizait, klubetako ligarik ezean, emakumeak arraunean egiteko zailtasunak areagotu egiten duela. Arraun egitea berez gogorra bada, selekzio batean sartzea zailagoa... eta gure mundu hau ezagututa, selekzionatzaileak jasoko ditu kritika mordoa...)
Urte berri on danoi eta ea poliki poliki, lortzen dugun arrauna gorago, hobeago eta indartsuagoa egiten! Merezi duelako, ez besterik!!


