Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Members unaielizasu Barandilatik Archive 2009 March 30 Auzo-lotsa
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Auzo-lotsa

Unai Elizasu-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/04/05 21:47

Egia aitortuko dizuet. Ez naiz estropadak zuzenean eta lekuan bertan ikusi oso zalea! Urte batzuk eman nituen estropadetan epaile, taldeetako arduradun eta antolakuntzako jendearen ondoan eta beti ikusten nuen bazela zer hobetua! Antolatzaileei sekula ezin zaie gauza handirik eskatu. Haien borondate eta intentzio on guztiarekin ahalegintzen direlako ahalik eta hobekien egiten... eta bejondeiela (izkutuko lan horregatik ez balitz...).

Igandeko pasaiako batel estropadetan egon nintzen. Kasualidadez (edo kausalidadez), Donibaneko plazan festa moduko bat bazen eta oso ondo iruditu zitzaidan, indarrak batuta egiten delako edozer indartsuago! Kataluniar festa moduko bat, butifarra eta pantumaca... euskaraz egindako festa bat (bidenabar esateko)

Baina gauza batekin sutu nintzen eta estropa.net-ek ematen didan lekutxo hau baliatu nahi nuke, suak hitz bihurtzeko!

Gogoan dut, Gipuzkoar federazioan "bai euskarari" ziurtagiriaren jabe egin ginela! Gure dokumentu eta lan guztiak euskaraz sortzen genituen eta sarri, gero erderara itzuli (normalean alderantziz izaten da baina...). Estropadetan ere, ahalegintzen ginen megafoniatik entzungo zena euskaraz izan zedin, kantuak eta batipat, antolakuntza eta epaileen hitzak!

Baina Pasaian, uretako epaileak, erdera hutsez egin zuen bere lan guztia! Eta ez dut nire haserrea inolako kontu politiko edo linguistiko batekin lotu nahi. Ez du inolako harremanik horrekin, nahiz eta horren inguruko nahi beste argudio izan eztabaidatzeko ere (are gehiago, federazioko kideek adierazitako hitzetan azaltzen duten iritzia zein den jakinda).

Arrazoi komunikatiboan oinarritzen naiz, komunikatiboan eta didaktikoan batipat!

Igandean Pasaian zeuden ume eta gazte denek zekiten euskaraz. Ez zen inor izango euskara ulertuko ez duenik, eta are gehiago, apustu egingo nuke bertan zeuden arraunlarien egunerokoan euskarak duen presentzia handia dela eta euskaraz komunikatzen direla elkar, entrenamenduetan!

Azken batean jarrera kontua da. Sinistu nezake, epaile horrek euskaraz ez jakitea, eta hori oraindik ere ez da delitu! Baina ez dut sinisten, epaile horrek ez dakienik euskarazko zenbakiak! Eta hor iada ez da ez-jakintasuna, hori jarrera kontua da! Jarrera bakar bakarrik!

Nik ez ditut epaile euskaldunik eskatzen (nahiz eta eskatzeko zilegitasun guztia izan, gauden herrialdean gaudela jakinda), baina eskatuko nukeen bakarra da izan dezatela arraunlariekiko, zalegoarekiko eta arraunarekiko jarrera. Arrauna euskaraz ulertzen eta bizi dutenak ia denak direlako. Arraunlarien gorputzak sufritzeko prestatzen dira hilabeteetan, baina ez nuen espero belarriko minez irtengo ginanik.

 

Arrazoi!!

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Arrazoia duzu, guztiz bat nator zurekin!!

ados

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Arrazoi osoa daukazu, tristea da uretan estatxari eutsita egon eta "2 minutu" entzun ordez, "2 minutos" entzutea, Pasaian gertatu bezala.

kakagurea

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
bai motel, Pasaian bakarrik ez, estropada guztietan kontu berdinarekin gaudek!!
eta euskal federazioan ere berdin berdin, %90tan

Kontuk nori eskatu behar zaizkio?

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Nor da hau gertatzearen arduraduna? Ni prest nago epaileari zenbakiak euskaraz erakusteko, telefonoz bost minututan eginda...

kontuak?

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
KOntuak eskatu beharko zaio jarrerarik ez duen epaile hori hor jarri duenari!! baina arazoa ez da kontuak eskatzea, arazoa da zergatik duen jarrera hori!! Intentzioa ona da irakustearena, baina inork uste al du epaile horrek ez dakiela euskarazko zenbakiak? ikasteko jarrerarik ez duenari irakustea alperrik izaten da!

Euskarazaleak bai, baino laguntzaileak?

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Askok epaileen gabeziak kritikatzen dituzte edo dituzue; baina, zuetako zenbatek prest egongo zinateke gaixo horiek, alegia epaileak egiten dutena euskaraz egitera.
Errezena Unai lagunarena da: konpromezurik ez, turistarenaren modura estropadak ikustera joan eta zerbutzuak eskatu.
Unai seguro aski Pasaiako jaitxo horretan zerbitzuak jasotzeagatik (edariak, janariak, ...) ordainduko zuen; eta arraunean ordaindu ez eta zerbitzua eskatu.
Arrauna sustatzen bolondres lanean jarduten garenon lana hain balore gutxi dauka, dohainik euskara edo beste edozein zerbitzu-eskubide eskatzeko aukera emateko moduan?
Zelako miseria gurea, denak eske eta lagundu inor ez.

laguntzailea...

Honek bidalia Unai Elizasu Non 2009/06/18 21:03
Barkatu baina nik ez dut epaileak epaile bezela dituzten gabeziaz hitz egin. Nik dakidala, epaile batek epaile izateko ez du hizkuntza eskakizunik bete behar. Jarrera kontua da, ez besterik!
Epaileak euskaraz jakitea ez du zerbitzu batekin inolako zer ikusirik.
Nik epaile onak nahi ditut (eta onak daudela ziurtatu nezake), baina epaile on horiek euskara erabiltzea nahiko nuke. Nahi bat besterik ez da, jarrera bat parte hartzen dutenekiko!
(Gogoan dut Orioko traineru jeitsieran, kataluniar arraunlariei galdetu zitzaiela nola kontatzen zen katalanez eta irteera eman zuenak katalanez eman zuen hasiera. Jarrera kontua da, ez besterik)
Nik ez dut inolako unean bolondres lanean ari diren horiek kritikatu (eta bestela ondo irakurri nire idatziko lehen parrafoa).
Eta bai jaitxo horretan parte hartzeagatik ordaindu behar zen (nik ez nuen ordaindu, jai horretan egon ez nintzelako); baina nik dakidala, (eta zeozer badakit), arraun federazioak diru laguntzetan sostengatzen dira eta zerga horiek guztiok ordaintzen ditugu ezta?. (Arrazoi hau aski litzake exigitzeko ere... baina ez nuke arrazoi honetaz baliatu nahi!)
Nire ustez ditugun epaileak onak dira, esker txarreko lan bat da baina beti norbaitek egin behar duena, eta nik ez ditut sekula kritikatuko! Baina, oso ondo egiten duten lan hori euskaraz egin dezatela eskatuko nieke... ez diet exigituko (ez naizelako nor gainera), baina aurrekoan horretaz jabetu nintzen eta horren inguruan idatzi nahi nuen. Federazioan eman genituen urte gutxi horietan, gauza askorik ez genuen egingo akaso (iritziak iritzi...), baina euskararekiko jarrera eta lana egin genuela (araudiak, estropada orriak, txostenak...) naturaltasun osoz!
Zelako miseria gurea bai... eta idatzian egindako "kritika" honek irtenbiderik izango ez balu, lasai egon ez nuela ezer idatziko, ez nuke ezer kritikatuko (Zertarako kritikatu konponbiderik ez duena... nik ilargia gertuago egotea nahiko nuke baina zertarako kritikatu soluziorik ez badu)... baina ez dut sinisten, goian idatzitakoak konponbiderik ez duela.

Eta Gipuzkoako Batel txapelketan?

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Gipuzkoako Batel txapelketan euskaraz egin al zuten?

BAI ETA EZ

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
larunbatean euskaraz izan zen, eta igandean zergatik ez?¿?¿

asteburu hartan arraunean ibili nintzen, eta larunbatean epailea euskaraz entzun nuenean grazia egin zidan. Eta nire buruari galdetu nion, emen idatzitakoagatik izan ote zen?¿ baina igandean berriz ere españolez. Igandeko estropadan 4 batel ginen gipzukaoko onena izateko burrukan, eta lau batel horiek: Orio, Getaria, Zarautz eta Tolosa ginen! nik uste 4talde hauen ama hizkuntza euskara dela, eta epailea ez da kapaza euskaraz hitz egiteko? txirrindularitzan erlojupezko lasterketa dagoenean, epaileak txirrindulariaren jatorriaren arabera hizkuntza horretan ematen du irteera, eta epaileak jakinda batel guztien hizkuntza euskara zela, zergatik ez euskaraz?

galdera hauen erantzunaren esperoan

Epaile berdina?

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Pertsona berdina al da larunbatean euskaraz eta igandean gazteleraz aritu zena?
Hala bada, garbi dago jarrera kontua dela.
Edonola ere, guzti honetan federazioak zeresana eduki beharko luke!

Zoritxarrez ez

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Ez, ez zen pertsona bera zoritxarrez, eta alde nabarmena zegoen larunbateko epailea eta igandekoaren artean, hau nire iritzi pertsonala, noski. Baina pertsona bera ez izateagatik hizkuntza desberdin batean hitz egin behar da? aurreko adibidea jarrita. Txirrindularitzako erlojupekoan epailea ez da berdina izaten, baina hizkuntza txirrindulariaren jatorriaren araberakoa izan ohi da.

bai, federazioak hortan lan egin beharko luke, aber zer gertatzen den trainerilletan

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: