Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Members unaielizasu Barandilatik Archive 2009 April 22 Tolosa ez da...
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Tolosa ez da...

Unai Elizasu-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/04/22 10:35

Bere garaian sutu egiten nintzen esaldiak horrela hasten zituztenekin!

Federazioan nenbilen garaian, arrauna irakasten pasa genituen bi urte gipuzkoan zehar. Gipuzkoar kosta eta barnekaldean zehar, Pasaiatik Azpeitira eta Zarautzetik Beasainera. Baina proiektua bertan behera utzi behar izan genuen, uztera behartu gintuzten hobe esanda!

 

Aldundiko kirol saileko teknikarien irudiz, kostako herri eta arraun elkarteak dituzten herrietan bakarrik egin behar izaten zen arraunaren ezagutzako ikastaroak. Haien ustetan, dirua botatzea zen kostakoak ez ziren herrietan arrauna irakastea. Inbertitzekotan, hobe zela kostako herrietan inbertitzea barnekaldekoetan baino. Eta ni, azken afirmazio honekin ados egon ninteke. Alegia, nonbaiten dirua gastatzekotan hobe dela bertan gastatu. Baina barnekaldekoei gure kirolaren ezagutza galeraztea ez nuen onartzen. Barnekaldeko arraunlaririk ezin badu egon, nola liteke Ibarrako bat Velan ibiltzea?

Tolosaldeko arraun taldearen inguruan hitz egiten genuenean, (egia da elkarte honen hastapenak zirela), batzuek "ocio" kiroltzat konsideratzen zuten Tolosan egiten zena. Eta dirua nonbait inbertitu behar bazen, goi mailako taldeetan inbertitu behar zela... noski, Tolosan ez... Tolosak goi mailatik ezer badu, itsas mailatik nahiko gora dagoen taldea dela baina ez besterik haien irudikoz!

Azken urteotan, oker ez banago, Tolosako arraun taldea da Gipuzkoan arraunlari gehien dituen taldea, fitxa kopuru aldetik behintzat! Eta horrekin gutxi ez, eta Euskadiko batel txapelketan Gipuzkoako izena goren eraman duen taldea izan da. Bandera gehien lortu dituen taldea.

Egia da, Tolosan batelak direla oinarri (San Juanetan antolatzen duten arraun festa izan da kluba sortzearen arrazoietako bat)(bidenabar, San Juanetako hori arraun festa eder bat da, oraindik beste inon ikusi ez dudana..), nahiz eta aurreko urtean Trainerutan ibili bertako neskak! baina egia da, Tolosarren entrenamendura baldintzak ez direla goi mailako arrauna egiteko modukoa!

Izugarri poztu nintzen Tolosarrekin eta hemendik nire zorionak bi arrazoiengatik. Emaitzengatik, nola ez;  baina batipat, aho dexente mututu zituztelako! "Ocio"ko arrauna izateko ondo xamar dabiltza ez?

 

Eskerrikasko

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Egia da inbertitzekotan hobe dela kostako herrietan inbertitu, azken batez, kantaurik ikutzen dituen herriak zipriztintzen ditu arraunak. Egia da, aldi berean, itsasoko kresal horrek nekez egin duela errekan gora Tolosaraino iritsiz baina, zuk esan bezala, zergatik kendu barnekaldekoei tradizioz kostaldekoena den kirola ezagutzeko aukera?

Urteak aurrera egin ahala ordea harrobi polita sortu da Tolosan. Ez da, zuk esan bezala, goi mailako taldea baina, aipatzekoa da gaztetxoenekin egindako lana. Ez da batere erraza ziaboga, tosta eta tolete bezalako hitzak ezagutu ere egiten ez dituzten gazteei paladak gertu sentitzen irakastea. Baina, halanola, lortu dute.

Tolosaldeko arraunlariek entrenatzeko ditugun baldintzat ez dira ez goi mailako arrauna egiteko modukoak, zuk zeuk probatu dituzu Tolosa zein Adunako ur gogorrak, baina egia da "ocio"ko arrauna izateko maila polita erakutsi dugula eta bide batez, aho dexente mututu baditugu, primeran.

Eskerrikasko zoriontzeagatik eta zorionak zuri ere bi urtetan gipuzkoan arraunagatik egindako lanarengatik! Pena da proiektua bertan behera utzi behar izatea.

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: