Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Members unaielizasu Barandilatik Archive 2009 June 04 esker txarrekoa...
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

esker txarrekoa...

Unai Elizasu-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/06/10 22:39
Fernando Dorronsoro estrapugilea

Barandila da itsasoari begiratzeko leku onena. Bertatik ikusten baita, arraunlarien esfortzua, traineruak nola uretaratzen diren, beroketa saioak, garaipenak, penak... bertatik ikusten, aztertzen, sumatzen, bizitzen ... da arrauna bere onenean.

Barandilatik kanpo hala ere bada arraunik. Eta egiari zor, barandilatik ikusi ezin litekeen horri esker arrauna dago, dagoen lekuan. Ixilpeko lan, ezkutuko lan, borondatezko eta borondatetxua!

Horien artean, eta beste askoren artean, estrapugileena da. Arraunlari bakoitzak egiten du gehienean berea baina badira, ilusioz beterik lan hau egiten dutenak ere.

Estropua, metafora ederra ez al du bere hortan? Neurri ezberdinetakoak, batzutan estu, bestetan lasai, batzutan txarrak bestetan onak, nailonezkoak, gailazkoak, mixtoak... baina denek dute forma beretxua.. eta denek dute funtzio bera. Egiten den indarra ondo kanalizatzea du xede estrapuak. Elkarri helduta, elkarrekin... bistakoa agerikoa izan dadin, ezkutuan eta ixilean egindako lana. Zer litzake arraunlaria estrapurik gabe? heldu lekurik gabe? Horren maitea izan ez arren, beharrezkoa duguna (eta maitatu ez bada, zaindu beharrekoa behintzat bai)

Beraz, gaurko nire textutxo hau... estrapugileei, eta bereziki, ezkutuko lanean dabiltzan danoi. Denak zaretelako estrapu, beharrezko.  Nahiz eta sarri estuegiak izan, gogorregiak, finak, sentsibilitate gutxikoak... danak zarete estrapu eta ziur naiz, denak izan nahi duzuela, estrapu on, arraunlariak zaindu eta maiteko duten estrapu hori!

Trackback (URI)

estrapugilea

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Unai, hortik zehar argazkiak ikusten ari naizela, hauxe bilatu det.
Hire hitzen irudia.
http://picasaweb.google.es/croorioae2009/20090603OrioFernandoDorronsoroEstrapugilea#
http://picasaweb.google.es/croorioae2009/20090603OrioFernandoDorronsoroEstrapugilea#5343112736300205794
http://picasaweb.google.es/croorioae2009

Izakera kurioso estrapuena

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Ala iruditzen zait, "estrapuek" daukaten izakera oso kuriosoa da izatez. Ez dute inoiz ezer eskatzen, ez daukate ordutegirik, ez dute xentimo bat ikusten, edozer gauza eskeinita ere ez dute ezer behar, berdin zaio astetarte edo asteburu, goizeko 8rak edo gabeko 10ak. Beti daukate zeregina. Ezer ez dagoen tokian lana ateratzen dute. Kuriosoa bai, eta gainera guregatik keskatzen dia. Beti laguntzeko prest.
Zumaia aldean ez dago barandilarik, baina bai "estrapu"-lariak. Arrazoi osoa daukazu eta nire aportazio txikitxoa egin nahiko nuke. Denboraren poderioz "estrapu" metaforadun eta beharrezkoak diren pertsona hauek desagertzen ari dira. Non dira garai haiek, igande goiza, euritan, entrenamenduak amaitu, dutxatik irten eta joño, amaiketakoa kaballeteekin inprobisatutako mahai baten gainian, salda irakiten, aragi egosi piskat,...hura sendagaia. Zeini eskertu, badirudi inork etzuela hori prestatu... Ba hori guzia ezagunak etziren "estrapuei" ezker. Askotan pentsatzen dut zer izango litzakeen hauek ez balira etorriko. Guztietan ondorio berberara iristen naiz. Ez litzake klubik egongo.
Nire bizitzako klubean ala ere badaude bizpahiru "estrapu" eta nola eskertu azken 30 urteetan haiek eginiko lana?...ezinezkoa

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: