Tolosako Batelak. San Juanak
Ekainaren 21ean izan ziren sailkapen estropadak eta, ekainaren 24ean, San Juan egunez finalak.
Goizeko 11:50. Tolosako erreka bazterrak jendez lepo. Oihuak, animoak, ujuak, adarjotzeak... ez dut inoiz halako sentsaziorik inongo estropadatan bizi. Bateleko arraunlarion artean hitz egiteko ere oihukatu egin behar izaten zen.
Arrauna bizitzeko beste modu bat zela esan nuen bere garaian web gune honetako beste artikulu batean eta egia da. Festa bat dalako bertan bizitzen dena, nahiz eta lehian geunden batelak festarako gogo gutxi izan.
Azpian dituzue finaleko denborak. Lehiaketa orok behar omen du sailkapen bat, baina estropada hau sailkaezina dela iruditzen zait, berezia, bakarra.
Nahiko lukete kostako zenbait herrik atzo Tolosan bildutako jendea bildu!
Mutiletan
1º Berrobi A (04:21:43)
2º Ikatza (04:21:71)
3º Anoeta (04:23:29)
4º Ake Izaskun (04:35:80)
5º 66-K2 (04:40:40)
6º Aiz Orratz (04:43:48)
Nesketan
1º Ibarra (04:58:70)
2º X-Lan (05:00:04)
3º Ake Izaskun (05:03:11)
4º Cárnicas Ibarra (05:22:70)

