potro kontua ez delako...
Iritsi da urteko arraun denboraldiaren une gorena... gorena eta onena.
Lehen bi igandeetan gertatuko danaren inguruan dexente hitz egingo denez, emakumeen estropadan inguruan zeozer idatzi nahiko nuke!
Txandatan edo erlojuaren kontra?
Tanda bidez edo erlujuaren kontra izan behar du larunbateko estropada?
Hona nire iritzia bata eta bestearen gainean: Tandatan egiten diren estropadak, ikusgarriagoak eta erakargarriagoak direla iruditzen zaizkit. Erlojuzkontra egiten diren estropadak, justuenak dira.
(kontxa justuagoa egin nahiko bagendu, estropada danak, igandeetako barne erlojuaren kontra egin beharko genituzke baina danak etorriko zarete bat nirekin, ikuskizuna eta festa bat ere badela kontxa)
Kotxako larunbata horretan, nesken egunean, zer baina?
Ba nire ustez alperrik ari gara eztabaida antzu hauetan! Oraindik inor ez dut entzun eta akaso ni izan beharko naiz aurrena, baina nik ez dut nahi larunbatean estropadarik!
Nik ostegun honetan ikusi nahi ditut emakumezkoen estropada, igande honetan lehen estropada jokatuko dute eta bigarren igandean finala! Berdintasunaren izenean ari bagara, eskatu dezagun berdintasuna gauza denetan... eta ez, urterik urte, pixkat gehiago eta puska gehiago!
Aurreko urtean 8 traineru besterik ez ziren baina aurten 11a badira, egin dezagula mutilek egiten duten bezala! eta , bi tandatan! Niretzako alperrikako borrokak dira tanda egin edo erlojuzkontrakoa... egizko borroka mutilek egiten duten modu berean egitea da... eta igandean ezin bada, ba larunbatean izan daitezela... baina mutilek egiten dutena egin dezatela!
Hala ere, eta nire ustetan, eztabaida ez du izan behar tanda edo erlojuzkontra, eztabaida ez du izan behar mutilek egiten duten gauza bera egin behar dutela neskek!
Eztabaidatu behar dena da, zer da emakumeentzako egokiena? eta behin eztabaidan jarrita, nik ere eztabaidatuko nuke mutilena ere? Ez nabil kontxaz bakarrik, arraunaz orokorrean baizik! Zeren, akaso emakumeena sistemara egokitu beharko lirateke mutilak? Nesken sistemarekin bat ez egoteak ez duelako esan nahi mutilenarekin bat natorrenik!
Alperrik gabiltz, zauriari zein koloretako tirita jarri behar diogun eztabaidatzen bagabiltza... zauriari begiratu behar zaio. Eta zauri horri begira, arraun elkarteak, arraunlariak, komunikabideak, zalegoak, udalak... denak jarri behar dugu begira!
animo!!




proposamena
iraileko lehen asteazkenean, sailkapen estropada erlojuz kontra
iraileko lehen larunbatean, lehen jardunaldia, bi tanda laukoak
iraileko bigarren igandean, bigarren jardunaldia, bi tanda laukoak
eta nik uste, hau dela nesken kontxa egiteko modu duiena.
Mutilen aurretik finala egitea, egia esanda nahikoa tristea iruditzen zait arrazoi batengatik. Banderarekin portura datozenerako, jende guztia mutilen estropada ikusten ari da eta inork ez die harrerarik egiten. aurreko urteko larunbatean jende andana bildu zen portuan, igandean baino gehiago eta ederra izan zen... Igandean, banderarekin hurbildu zirenean galiziarrak, familiarrak ta bi argazkilari besterik ez zirela iruditzen zait... eta kontxak ezer badu polita, porturako sarrera du!
Bestela, aurreko urtean bezela egin behar bada... datozela neskak banderarekin mutilak bukatu eta gerp portura... jaso dezaten portuko jendearen beroa mutilek bezela eta batipat, merezi beste!
Eta hona zenbait galdera: zergatik ez dugu eskatzen nesken finalerako bi tanda, bakarra beharrean?
Aurtengoa joango da, baina pentsa dezagun aurrera begira. aurten tanda bidez nahiz eta askok erlojuz kontra eskatu... biak pozik geratzeko modua, tandatan eta erlojuzkontra egitea litzake... irten daitezela tanda bat laukoa eta bi minutura bestea eta beste bi minutura azkena. Honela, tiro bakarrean, ia denak pozik geratuko lirateke.
animo denei!