Espainiako LLaut txapelketako kronika!
San Carles de rapitako uretatik, zapore gozoa dator euskal herrira!! Orioko gazteak Txapeldunak eta Tolosako seniorrak bigarren postuan Final B delakoan... baina...
Larunbata goizean hasi zen dena.
Goizeko 10etan zuten Tolosako beteranoak bere lehen sailkapen estropada. Adin media kontutan hartuta, Tolosarrak ziren gazteenak eta tanda irabazteaz gain segundu kopuru eder bat atera beharra zuten final erdietara sailkatu ahal izateko. 700 metroko estropada zuten baina ezin izan ziren sailkatu.
11.30etan Orioko gazteen txanda izan zen. Ez zuten arazorik izan eta beste gazte mailako ontziei lehen abisua eman zieten! Errez, oso errez irabazi zuten tanda!!
13.00etan Tolosako seniorren ordua izan zen. Lehen ziabogara aurrena iritsi ziren arren, bertatik irten bezain pronto, lema bere lekutik irten zitzaien. Norabidea galdu eta ziabogetan une txarrak pasa zituzten, lema hausteko arrisku handia... hala ere, Alicantekoak parean jarri arren, eta ziabogetan denbora gehiego galdu arren, segundu bateko tartea atera ahal izan zuten bukaeran. Igande goizeko final erdietarako sailkatuak beraz Orioko gazteek bezalaxe.
Larunbata arratsaldean baina, Tolosako beteranoak errepeskarekin zuten zita. eta goizeko arazo beretxuak izan zituzten arratsaldean ere. Lema ezin ondo gobernatu eta adin mediak handicap delakoan zuten galera kontuan izanda, estropada ona egin arren, final erdietarako ezin izan zuten sailkatu. Larunbata gauean baina, penak itotzeko aukera ez zuten galdu izan behintzat!
Igandean goizeko 10.15enetan Tolosako seniorrek final erdia zuten. Eta ezin izan zuten, gerora txapeldunorde eta hirugarren izango ziren ontzien aurrean ezer egin. Hirugarren sailkatu ziren eta Final B-a jokatu besterik ez zitzaien geratu!
12.00etan izan zen Final B-a Tolosako seniorrentzat. Alicanteko unibertsitatea, Malaga eta Cabrils izan zituzten arerio. Malagakoak 6.22ko denboraz irabazi zuten eta Tolosarrak 6.24koarekin eta bigarren postuarekin gustora bukatu zuten. Penaz, emaitza hobea ezin izan zutelako lortu baina gustora.
13.00ak aldera, Orioko gazteen finala izan zen. Alicantekoak ziren arerio nagusienak... baina lehen paladatik Oriotarren nagusitasuna garbi ikusi zen eta errex, oso errex irabazi zuten, 6.23ko denbora eginaz!
nabari da hala ere, mediterraneoko ontzien gorakada txapelketa honetan. Senior mailako irabazleak, Espainiak selekzioko arraunlari ezagunez zegoen osatua, Copa de Juventudes eta Mundialetan ibilitako arraunlariak, aulki mugikorrean oso onak diren jendea. Hala ere, teknikoki euskal arraunkeratik pare bat koska beherago daude. Gurean oso ohikoak diren estrapuak, gorputz keinu, jarrerak oraindik ez dituzte oso barneratuak! Indar aldetik indartsuak izanik ere, teknikoki urruti zeunden eta hori oso garbi geratu zen euskal ordezkarien papera ikusirik. Bi astez bakarrik erabili izan dute ontzia eta maila oso txukuna eman dute.
Esperientzi oso interesgarria euskal espediziorako (nahiz eta, aurreko artikulu batean adierazi bezela, zenbait arazo eta ume pataleta izan Kulerako eta euskal ordezkarien arteko harremana dela medio, bertako zenbait talde eta batipat, espainiar federazioko kideren baten partetik.)(horien berri ez idaztea hobe dela deliberatu dut, arrauna horren guztiaren gainetik egon behar duela iritzi baitiot eta dakarkigun zapore onak denek gainetik mantendu nahiko genduke)
Euskal arraunarentzako eta arraunlarientzako, esperientzia eta urtetik urtera, balio gehiago izango duen txapelketa bat dago mediterraneko uretan!
Zorionak Tolosako eta Orioko arraunlariei !
Trackback (URI)
Denbora ofizialak honatx:
Lehen sailkapen estropada
1. Tolosa 6:36,69
2. Universidad de Valencia 6:38,83
3. Palamos 8:50,37
Final erdia
1. Denia 6:11,40
2. Alicante 6:16,90
3. Tolosa 6:35,20
4. Cofradia de Pescadores 6:39,90
Final B
1. Cofradia de Pescadores 6:22,96
2. Tolosa 6:27,68
3. Cambrils 6:35,06
4. Universidad Valencia 6:43,73
Final A
1. Meditarreno 6:13,67
2. Denia 6:14,35
3. Alicante 6:17,87
4. C.N Badalona 6:35,05
Gazte mailako mutilak
Sailkapen estropada
1. Orio 6:25,03
2. Alicante 6:35,08
3. Rebalaje 6:38,53
4. Santa Cristina 6:41,89
Final A
1. Orio 6:25,59
2. Alicante 6:36,78
3. Denia 6:41,27
4. Rebalaje 6:42,19
Veterano mutilak
Sailkapen estropada (Handicap delakoa kontuan izanda!)
1. Oliva 3:04,39
2. Ampuriabrava 3:08,04
3. Tolosa 3:09,96
Repesca
1. Arenys 3:07,61
2. Tolosa 3:14,19
3. Pescadores de Lloret 3:23,05
horia eta urdiña
egia
Beti ere orio izenean jokatuz




denbora ofizialak