Sarrerak: 2010
- September (1)
- June (1)
- March (2)
Ulertu nahian... 2010/09/15
Nahikoa abandonaturik izan dut estropa.net-eko barandila buelta! Baina, egunotakoak entzun ondoren zenbait gogoeta egin ditut eta hauek, bertan idatzi nahiko nituzke. Barandilatik begira dagoen batek begiratzen duen bezela... eta horixe azken finean, begiratu, ausnartu, itsasoko olatuetara jaurti eta bere dilin-dalanean utzi.
Bukatu dadila behingoz!! 2010/06/09
Ederra joan da aurtengo batel denboraldia.... ederra benetan!!
Ederra joan da aurtengo trainerilletako denboraldia... ederra biziki!!
Ederra joan da aurtengo aulki mugikorreko denboraldia ... izugarria izan da!!
baina....
Estropadak zuzenean!! 2010/03/20
Bua.. a ze poza!! Bestelako kultur, kirol... esparruetan, internetaren erabilera areagotzen ari zen, baina arrauna, sarri iruditu izan zait atzeratu xamar gaudela. Gaur a ze sorpresa. Astilleroko estropada zuzenean ikusteko aukera eskaini du Oriok. Gune honetan: http://www.ustream.tv/channel/orio-ae . Egia da, kalitatea ez dala izugarri ona... baina internetak ere ez du aukera askorik ematen, eta arrauna, eremu zabalean egiten den kirola izanik, zailagoa da oso.
Orioko arraun elkartekoei, nire zorionik beroena eta bejondeiela! Arrauna, esparru berrietara zabaltzeko egindako ahaleginagatik!! Ez dut gogoan, halakorik egin izan danik sekula arraunean eta hemen. Hemen ere,aintzidariak! (Eta inork ez beza pentsa, diruarekin egiten dela hau... edozeinek egin dezakeen kontua da, borondatea eta gogoa izatea besterik ez da behar, doakoa dalako hau egitea!)
Ama, aita.. 2010/03/13
hona hemen, zientzia fikziozko elkarrizketa bat infantil edo kadete mailako arraunlari bat eta bere gurasoen artean.


