Sarrerak: March 2010
Estropadak zuzenean!! 2010/03/20
Bua.. a ze poza!! Bestelako kultur, kirol... esparruetan, internetaren erabilera areagotzen ari zen, baina arrauna, sarri iruditu izan zait atzeratu xamar gaudela. Gaur a ze sorpresa. Astilleroko estropada zuzenean ikusteko aukera eskaini du Oriok. Gune honetan: http://www.ustream.tv/channel/orio-ae . Egia da, kalitatea ez dala izugarri ona... baina internetak ere ez du aukera askorik ematen, eta arrauna, eremu zabalean egiten den kirola izanik, zailagoa da oso.
Orioko arraun elkartekoei, nire zorionik beroena eta bejondeiela! Arrauna, esparru berrietara zabaltzeko egindako ahaleginagatik!! Ez dut gogoan, halakorik egin izan danik sekula arraunean eta hemen. Hemen ere,aintzidariak! (Eta inork ez beza pentsa, diruarekin egiten dela hau... edozeinek egin dezakeen kontua da, borondatea eta gogoa izatea besterik ez da behar, doakoa dalako hau egitea!)
Ama, aita.. 2010/03/13
hona hemen, zientzia fikziozko elkarrizketa bat infantil edo kadete mailako arraunlari bat eta bere gurasoen artean.


