Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Berriak

Laster webgune berria izango dugu 2012/03/22

estropadak.net webgunea

Aurtengo Ekainean lau urte egingo ditugu estropa.net webgunea martxan jarri genuenetik. Lau urte hauetan, aldaketa batzuk egin ditugu, batez ere edukiei dagokionez, hala ere, webgune osoaren itxura aldatzeko garaia dela uste dugu. Honela, aurtengo denboraldirako webgune berria garatu dugu eta laster izango dugu martxan. Aldaketa honekin webgunearen diseinua gehiago zaindu nahi izan dugu eta erabiltzailearentzat erakargarriagoa egin. Bestalde, webgunearen izenean ere aldaketa bat egingo dugu, estropa.net izan beharrean estropadak.net izena izango du. Beraz, datorren egunetan aldaketak direla eta baliteke webgunean sartzeko arazoak izatea. Hala ere, ez arduratu laster izango bait gara berriz ere zuekin.

Tamesis, egiazko arraun festa 2012/03/20

The head of the river

The Head of the River estropada jokatu da asteburuan Londresen. 416 ontzik parte hartu dute, tartean Euskal Herritik joandakoek. Ur Kirolak elkarteko Unai Elizasuk ekarri du bizitakoen lekukotza Berria egunkarian.

Estropada ezin amaitu, itsasoaren egoera dela eta. 2012/03/18

Pasai San Pedro traineru test estropada

Atzo arratsaldean, martxoak 17, traineru estropada jokatu zen Pasai San Pedron. Denboraldiari begira beste test bat gehiago izan zen. Emakumeek eta beteranoek arraunean egin ahal izan zuten arazorik gabe baina seniorretan aldiz lehenengo txandakoek bakarrik jokatu ahal izan zuten. Azken txanda ordea, itsasoaren egoera txarrarengatik eta haize zakarrarengatik, bertan behera gelditu zen. Jokatutako lehenengo txanda horretan Trintxerpe izan zen onena eta Orio-B bigarren, 6 segundutara.

Gipuzkoako aulki mugikorreko ligaren 3. jardunaldia jokatu da 2012/03/04

2012ko Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligaren 3. ardunaldia

Joan den larunbatean, Martxoak 3, 2012ko Gipuzkoako aulki mugikorreko ligaren hirugarren jardunaldia jokatu zen Orion. Bertan, ehun ontzi inguru aritu ziren arraunean eta garaipen gehien Hondarribiako Arraun Elkarteak lortu zituen, guztira 12 garaipen. Santiagotarrak elkartekoak ere fin aritu ziren eta zazpi estropadatan irabazi zuten. Garaipenak lortu zituzten beste elkarteak, Orio bi garaipenekin eta Donostia Arraun Lagunak garaipen batekin izan ziren. Hona hemen maila guztietako estropadetako emaitzak:

Hondarribia garaile, Oriako XVIII. traineru jaitsieran 2012/02/26

Hondarribia garaile, Oriako XVIII. traineru jaitsieran

Atzo, Otsailak 25, Oriako XVIII. traineru jaitsiera jokatu zen. Bertan, 37 ontzik parte hartu zuten 6000 metroko estropada burutuz. Guztietan azkarrena Hondarribia izan zen, gero San Juan iritsi zen 11 segundutara, eta ondoren hiru talde sartu ziren hiru segundutan, Urdaibai, San Pedro eta Orio. Emakumezkoetan San Juandarrak izan ziren nagusi eta beteranoetan Getariarrak gailendu ziren. Hona hemen estropadako emaitzak:

Bihar Bidasoan arraun olinpikoarekin hitzordua 2012/02/17

Bihar, Otsailak 18 larunbata, 12:45 etan Arraun Olinpikoko Ligaren hirugarren jardunaldia jokatuko da Bidasoako uretan. Burutu beharreko distantziari dagokionez, senior eta jubenilek 6.000 metro arraunean egin beharko dute eta kadeteek berriz 4.000 metro. Jarraian estropadan parte hartuko duten taldeak eta ontziak ikusi ditzakezue:

Bizkaiko Batel Ligaren lehenengo jardunaldia jokatu da Sestaon 2012/02/14

Joan den larunbatean, Otsailak 11, Bizkaiko Batel Ligaren lehenengo jardunaldia jokatu zen Sestaon. Hauek izan ziren mailaz maila irabazleak. Infantil mistotan Portugalete, Infantiletan Mundaka, Infantil/Kadete nesketan Kaiku, Kadetetan Portugalete, jubenilak/seniorrak neskak Lutxana, jubeniletan Mundaka eta seniorretan Elantxobe. Hona hemen estropadetako emaitzak osorik:

Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran 2012/02/12

Hondarribiko XII. traineru jaitsiera

Larunbatean jokatu zen Hondarribiako XII. traineru jaitsiera, itsasoan egiten den urteko lehen estropada. Bertan hogei traineru lehiatu ziren eta denen artean Orio nagusitu zen, Hondarribia bigarren iritsi zen 5 segundutara eta San Pedro hirugarren 11 segundutara.  Seniorretaz gain beteranoak eta emakumezkoak ere aritu ziren. Emakumezkoetan San Juan izan zen indartsuena eta Beteranoetan Zierbena. Hona hemen estropadako emaitzak:

Urdaibai nagusi Bilbon, iluntzean egindako lehen estropadan 2012/02/12

Bilboko gau estropada

Atzo iluntzean, traineru estropada jokatu zen Bilbon. Bertan, traineruak argitxoekin aritu ziren arraunean. Hasieratik Kaiku eta Urdaibairen artean lehia bizia izan zen, eta azkenean Bermeotarrak izan ziren garaile, bederatzi segunduko tartearekin. Estropada honek utzitako irudiak ikusgarriak dira benetan, ilunpetan argia egiten duten traineruak dituela. Hona hemen estropadako emaitzak:

Gipuzkoako Batel Ligan Orio, Illunbe eta Hibaika birritan irabazle! 2012/02/12

Gipuzkoako Batel Ligaren laugarren jardunaldia

Asteburu honetan Gipuzkoako Batel Ligaren bi jardunaldi jokatu dira, Zumaian larunbatean eta Pasai Donibanen igandean. Bi estropadetan Orioko seniorrak, Illunbeko jubenilak eta Hibaikako emakumezkoak nagusitu dira. Emaitza hauekin, bakoitza bere mailan, Liga hasiera honetako lidergoa indartu egin du. Beheko mailei dagokionez, Zumaian, Hibaika nagusitu zen nesketan eta Tolosaldea "A" infantil mailan eta Hibaika "A" kadete mailan. Pasai Donibanen berriz, Tolosaldea izan zen garaile nesketan, Getaria infantil mailan eta San Juan kadete mailan. Hona hemen Gipuzkoako Batel Ligaren 4. eta 5. jardunaldien emaitzak:

Larunbatean Hondarribiko XII. traineru jaitsiera 2012/02/10

estropada eremua

Bihar Otsailak 11, Hondarribian traineru jaitsiera jokatuko da arratsaldeko 16:00etan. Itsas zabalean arraun egingo den urteko lehen estropada izango da. Estropada iaz bezala, Hondarribiko hondartza parean jokatuko da. Estropada eremu hau bere garaian Kontxako sailkapen estropada  jokatzen zen bera da, 1982. urtera arte bertan zen sailkapen estropada. Bihara arraunean arituko diren taldeak hauek dira:

Batelak Zumaian eta Pasai Donibanen 2012/02/10

Asteburu honetan Gipuzkoako Batel Ligaren 4. eta 5. jardunaldiak jokatuko dira. Larunbateko estropada Zumaian jokatuko da 16:30etan eta igandeko estropada Pasai Donibanen 10:30etan. Igandean senior mailan 24 batel arituko dira lehian. Hona hemen estropadetako parte hartzaileak:

Bihar iluntzean traineru estropada jokatuko da Bilbon 2012/02/10

Deustu Arraun Elkarteak, Tecuni eta Bilboko Udaletxeak antolatuta, bihar Otsailak 11, lehenengo gaueko estropada jokatuko da Bilboko itsasadarrean arratsaldeko 19:30etan. Irteera eta helmuga Salbeko zubian egongo da (Guggenheim parean) eta ziaboga Euskaldunako kaian (Itsas Museo parean). Bertan arituko diren traineruak hauek dira: Kaiku, Urdaibai, Portugalete, Arkote, Elantxobe, Isuntza, Getxo, Raspas, San Pedro eta etxekoak Deustu.


Gipuzkoako Batel Ligaren hirugarren jardunaldia bertan behera gelditu da 2012/02/02

Otsailak 5, igandea, Gipuzkoako Batel Ligaren hirugarren jardunaldia jokatu behar zen Orion. Iragarritako eguraldi txarra dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2012ko otsailaren 4an eta 5ean jokatzeko ziren lehiaketak bertan behera uzteko gomendioa eman du. Beraz asteburu honetan batelariek jai izango dute. Hona hemen Foru Aldundiak bidalitako oharra:

Javier Gonzalez portugaletetarra ACTko lehendakari berria 2012/01/23

Javier Gonzalez portugaletetarra ACTko lehendakari berria

Urtarrilaren 21ean, Traineru Kluben Elkarteak Oiartzunen bi Batzar Orokor ospatu zituen, elkarteko bazkide diren klub guztien parte hartzearekin. Bigarren batzarrean, Portugaletek eta Zierbenak Camargo eta Orioren lekukoa hartu zuten ACTko bazkide gisa. Batzarra bukatuta, batzarkideek Astigarragako Bereziartua sagardotegian eman zioten segida "lan jardunaldiari". Bi batzarretan nabarmendutako gaiak jarraian ikusi ditzakezue:

Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun 2012/01/22

Euskadiko aulki mugikorreko distantzia luzeko III. Txapelketa

Atzo jokatu zen Euskadiko  aulki mugikorreko distantzia luzeko III. Txapelketa. Bertan Hondarribiako zortzikoa nagusitu zen, hirugarren urtez jarraian. Hala ere aurtengoan estropada amaieran Oriotarrek Hondarrabitarrak estu hartu zituzten, bi segundura bakarrik geldituz. Modalitate guztiak erreparatzen baditugu, hiru talderen artean banatu dituzte garaipenak: Hondarrabia A.E. (3),  Orio Arraunketa Elkartea (2) eta Getxo Arraun Elkartea (2). Hondarrabitarrek hiru garaipenak, bi zortzikoan, gizonezkoen maila nagusian eta jubenil mailan erdietsi dituzte eta hirugarren garaipena emakumezko jubenilek 2X Skull bikoitzan lortu dute. Oriotarrei dagokionez, kadete mutiletan lortu dituzte bi garaipenak, zortzikoan eta lemazain gabeko laukoan. Halaber, Getxo Arraun Elkarteak kadete mailan lortu ditu bi garaipenak, mutilen 4X Skull eta nesken 2X Skull. Atzoko estropaden maila guztietako emaitzak jarraian ikusi ditzakezue:

Gipuzkoako Batel Ligaren lehen jardunaldia jokatu da Orion 2012/01/21

2012ko Gipuzkoako Batel Ligaren lehen jardunaldia

Gaur goizean, Urtarrilak 21, 2012ko Gipuzkoako Batel Ligaren lehen jardunaldia jokatu da Orion, Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta. Lehen estropada honetan hauek izan dira garaileak: nesken haurren mailan  Hibaika nagusitu da, San Juan bigarren izan delarik. Mutilen infantil mailan, Tolosaldeak irabazi du eta Getaria bigarren. Mutilen Kadete mailan, Hibaika gailendu da eta bigarren Zarauztarrak izan dira. Mutilen jubenil mailan Illunbek lortu du garaipena eta Pasai San Pedro izan da bigarren. Emakumezkoen Jubenil/Senior mailan Hibaikak irabazi du neska San Juandarren aurretik. Eta azkenik, mutilen senior mailan Oriok irabazi du. Hona hemen jarraian estropadetako emaitzak:

TKE Elkartearen urteko lehen batzar orokorra Oiartzunen 2012/01/18

Datorren larunbatean, urtarrilak 21, TKE Traineru Kluben Elkarteak urteko lehen Batzar Orokorra egingo du. Goizeko 10etan, elkarteak berak Oiartzunen duen egoitzan. Hona hemen Batzarraren gai zerrendako puntu garrantzitsuenak:

 

Tolosako batel estropadetan, Tolosaldea eta Hibaika nagusi 2012/01/15

Tolosan batelak

Atzo goizean Tolosan Federazioa Trofeoko haur eta kadete mailako estropadak jokatu ziren. Oraingo honetan, nesken haurren mailan  Tolosaldekoak gailendu ziren, Hibaika bigarren izan zelarik. Mutilen infantil mailan, etxekoak (Tolosaldekoak) izan ziren jaun eta jabe, lehenengo bi postuak lortuz, Tolosaldea "A" eta "B", hurrenez hurren. Eta azkenik, Mutilen Kadete mailan, Hibaika nagusitu zen joan den asteburuan bezala, eta bigarren Zarauztarrak izan ziren. Hona hemen jarraian estropadetako emaitzak:

Gaurko batel estropadetan Hibaika eta San Pedro onenak 2012/01/08

Batelak Donostiako portuan

Gaur goizean Donostian ospatu den Federazioa Trofeoa estropadetan Hibaika eta San Pedro izan dira onenak kategoria ezberdinetan. Hibaikak, nesken haurren mailan gailentzea lortu du, Getaria "A" taldeari irabazi ostean. Mutilen infantil mailan, sanpedrotarrak izan dira nagusi eta Tolosaldea "A" bigarren. Mutilen Kadete mailan, Hibaika nagusitu da eta ondoren Zarautz iritsi da. Mutilen jubenil mailan Pasai San Pedrok lortu du garaipena eta Mundaka "A" izan da bigarren. Emakumezkoen Jubenil/Senior mailan Hibaikak irabazi du neska San Juandarren aurretik. Eta azkenik, mutilen senior mailan Hibaikak irabazi du. Hauek izan dira estropadako emaitzak:

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: