Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2008
 

Sarrerak: 2008

Bukatu eta hasi... 2009/05/25

Eta ez nabil arraunaren teknikaz teorizatzeko asmoekin! Batzuk bukatu dute denboraldia, beste batzuk hastear dute egiazko denboraldia. Batzuk bukatzea dute ia obligazio eta beste batzuk, bukatzeko desiotan egitan hasteko!

Arraunketako teknifikazio zentro berria Orion 2008/12/27

Orioko arraunketako teknifikazio zentroaren proiektu berria

Orioko Udalak Arraunketako teknifikazio zentroaren proiektua aukeratzeko lehiaketa publikoa antolatu berri du. 13 proiektu aurkeztu dira eta horien guztien artean Jon Begiristain eta Manu Atristainenak irabazi du lehiaketa. Eraikuntza berriak, gaur egungo eraikinaren egitura mantenduko du eta instalakuntza berriak bere gainean eraikiko dituzte. Eraikuntzaren kanpo itxura oso adierazgarria da, egitura osatzen duten 14 zutabeen bitartez, arraunaren ne hunkigarrienetako bat irudikatzen baitu, alegia, arraunlari irabazleak portura iristean arraunak altxatzen dituzten unea.

Hondarribia Trindoor proban Orioren aurretik! 2008/12/22

Euskadi Irratian larunbatero 16etatik 17.30etara. Arraunean, bizikletan eta korrikan lehian aritzen dira bi kirolari profesional eta entzule bat. Azken larunbat honetan Hondarribia eta Orioren txanda izan da. Hondarribiko hirukoa Imanol Mujikak, Mikel Orbañanosek eta Gonzalo Carrionek osatu dute, eta Oriokoa Joxean Olaskoaga 'Aizperro'-k, Aritz Etxebestek eta Manuel Ventasek, lehenak arraunean, bigarrenak bizikletan eta hirugarrenak korrika aritu dira. Arraunean 3" Hondarribiaren alde, bizikleta saioaren ostean 5" eta bukaeran Hondarribiak 14'49"-ko denbora eginda 19"ko aldea atera dio ORIOri (15'08").

Arraun ikuskizun ederra Bidasoan! 2008/12/21

Gipuzkoako aulki mugikorreko ligaren lehenengo jardunaldia jokatu zen atzo. Bidasoako jaitsiera honetan  94 ontzik parte hartu zuten eta bertan Hendaia eta Soustons-eko ontziak ere parte hartu zuten. Hauek izan ziren talde bakoitzak modalitate ezberdinetan lortutako garaipenak: Hondarribiak (8), Oriok (6), Ur Kirolak (5), Arraun Lagunak (5), Santiagotarrak (4) eta Endaikak (3). Emaitzak osorik ikusteko egin klik hemen.

Bateletan Getariarrek emaitza onenak lortu zituzten! 2008/12/21

Atzo Gipuzkoako Federazio Trofeoko lehen jardunaldia jokatu zen Donostian. Mutilei dagokionez Getariarrek infantil eta jubenil mailetan irabazi zuten. Tolosarrek ere lan bikaina egin zuten eta kadete mailan nagusitu ziren. Neskei dagokionez berriz, infantiletan Oriotarrak irabazle eta jubeniletan tolosarrak garaile. Emaitzak ikusteko egin klik hemen

.

Larunbatean Batelak eta Arraunketa Olinpikoa! 2008/12/18

Batelak

Larunbat honetan, Abenduak 20, arraunketa olinpikoa eta batelen denboraldiari hasiera emango zaio. Gipuzkoako Arraun Federazioak galtzak bete lan izango du beraz larunbatean. Goizez (9:30) Hondarribian, Bidasoaren jaitsiera jokatuko dute eta bertan 98 ontzi arraunketa olinpikoan lehiatuko dira. Arratsaldez (16:00) berriz, Donostian batelen txanda izango da eta bertan 42 batelek parte hartuko dute.  Parte hartzaileak jarraian ikusi ditzakezue:

Xabier Eizagirre:”Herriko umeak ni imitatzen ibiltzen dira!” 2008/12/17

Xabier Eizagirre

Zumaiako patroi Getariarrari elkarrizketa.

Xabierrek urte asko daramatza arraunean. Urtero nekatuta bukatzen omen du denboraldia baina hurrengoa datorrenean beti jarraitzeko prest. Barru barruan darama arrauna. Bere herrian famatua da gainera, herriko umeek imitatu egiten omen dute: "hara hor! hara hor!" Galderak erantzuten erakutsi duen bizitasun hori, urte askotarako mantendu dezala. Xabier, zuri eta Zumaiako zure taldekideei zorte ona opa dizuegu hurrengo denboraldian.

Balda, Larrinaga eta Garmendia San Pedrora! 2008/12/15

Euskadi irratiaren bitartez jakin dugu, Aitor Baldak iazko San Pedroko entrenatzaileak hurrengo denboraldian ere entrenatzaile lanetan arituko da San Pedron. Gabi Larrinaga entrenatzailearen laguntzaile lanetan arituko da eta Gaizka Garmendia Libiako patroia izango da. Berri ona, dudarik gabe, San Pedrotar zaleentzat! Hurrengo denboraldian zortea opa diegu! Bestalde, Imanol Cascantek, hurrengo urterako entrenatzailea izango zenak, taldea utziko du.

TKE ligako azken sailkatua zuzenean jaitsiko da! 2008/12/14

TKE liga

TKE-k hurrengo denboraldirako, erabaki garrantzitsuak hartu zituen atzo Burgosen izandako Batzar Orokorrean: TKE ligako azken sailkatua zuzenean jaitsiko da KAE-1 edo LGT Ligara; Play off-etan, 5 traineru arituko dira, TKE Ligako azkenurrena eta KAE-1 eta LGT Ligako bi traineru onenak;Talde batek TKE Ligan duen tokiari uko egin eta bere lekua betetzeko orduan, kirol merituak bakarrik hartuko dira kontuan eta ez lurraldetasunekoak orain arte bezala; Txandei dagokionez, zozketak saihestuko dira; eta Emakumezkoen Liga sortuko dute. Gainera hurrengo lau urteetan Zarauzko estropadek bi jardunaldi puntuagarri izaten jarraituko dute. Eta ligan banatzen dituzten sariak 50K€tatik 60K€tara igoko dituzte.

 

Gipuzkoako Galaren biharamuna 2008/12/13

Gala_KAE

Ostegun arratsaldean, Gipuzkoako 8. Gala Anoetan ospatu zuten eta bertan aurtengo sariak banatu zituzten. Saridunak hauexek izan ziren: 2000tik 2008ra Federazioko lehendakari izandako Josetxo Etxeberria. Getaria-Zumaia emakumezkoen traineruko eskifaia, Gipuzkoako kluben babesleak, Juan Luis Amilibia Untziola, Gipuzkoako Ligako irabazleak eta Gipuzkoako bost arraun elkarte: Getariako A.E., Hondarribia A.E., Orio A.E., Mutriku A.T. eta Sanpedrotarra A.E. Gainera, aipatu behar da "Altuna y Uria" enpresak Aita Mari talde zumaiarra babesten duela, eta aurreko astean erahildako Inazio Uriaren omenez minutu bateko isilunea egin zutela.

 

Emakumezkoen TKE liga 2009rako? 2008/12/12

Emakumezkoak Zumaia-Getaria

Ezustean hartu dugu Berria egunkariak emandako albistea. TKEk emakumezkoen lehiaketa eratzeko momentu egokia dela dio eta dagoeneko liga horretarako babesle bat lortu omen du. TKEk zortzi bat estropadetako lehiaketa osatu nahi du , liga horretan Galiziako, Kantabriako, Gipuzkoako eta Bizkaiko selekzioak arituko lirateke. Lurralde bakoitzean bi estropada jokatuz. Bihar, TKE ligak urteko batzarra egin behar du eta bertan proposamen hau onartzea eta den-dena martxan jartzea da euren asmoa.

Arraunari buruzko mahai-ingurua San Pedron 2008/12/11

logo_sanpedro.jpg

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak mahai-ingurua antolatu du biharko, Abenduak 12 ostirala. Hitzordua 20:00etan izango da, San Pedroko Kofradiako ekitaldi aretoan. Sanpedrotarra Arraun Elkartearen 50. urteurrenaren baitan antolatutako ekimena da. Gorka Reizabal kazetaria eta Santos Pasajes del Remo liburuaren idazlea izango da solasaldiaren moderatzailea, eta hizlariak Aitor Balda, Pedro Palmer, Patxi Aranzabal eta Julian Osa, San Pedroko arraunaren izen handiak guztiak.

Arraunlari Oriotarrak Sevillara! 2008/12/10

Andaluziako IV. Open Internazionala

Asteburu honetan 42 arraunlari gazte oriotarrak, Andaluziako IV. Open Internazionala jokatuko dute. Ostegun gauean (22:00 etan) irtengo dira Andaluziara aldera, autobusez. Larunbata eta igandean, arraunketa olinpikoko hainbat modalitatetan hartuko dute parte. Arraunlari bakoitzak eta bi egunak kontutan hartuta,  4-6 estropada burutuko ditu. Beraz, pixkanaka pixkanaka, neguko prestaketa osatzen doaz arraunlari gazteak. Orain dela egun gutxi, Katalunian jardun ziren, orain beste muturrera doaz, Andaluziara. Arraunketa heziketarako jardunaldi aberatsak dira proba hauek. Ikusi, lehiatu, ikasi....

Gipuzkoako Arraunaren 8. Gala 2008/12/07

GAF

Datorren abenduaren 11an, osteguna, Donostiako estadioko Lehendakaritzaren Palkoan arratsaldeko 19:30etan, “2008ko Gipuzkoako Arraunaren 8. Gala” ospatuko du Gipuzkoako Arraun Federazioak. Bertan, ondorengo hauei saria banatuko zaie: 2000tik 2008ra Federazioko lehendakari izandako Josetxo Etxeberriari. Getaria-Zumaia emakumezkoen traineruko eskifaiari, Gipuzkoako kluben babesleei, Juan Luis Amilibia Untziolari, Gipuzkoako Ligako traineruei eta Gipuzkoako bost arraun elkarteri: Getariako A.E., Hondarribia A.E., Orio A.E., Mutriku A.T. eta Sanpedrotarra A.E.

San Pedrok badu entrenatzailea: Imanol Cascante ! 2008/12/06

Bai! San Pedrok azkenean lortu du entrentzailea, Imanol Cascantek entrenatuko du San Pedro datorren denboraldian. Cascantek 1999an egin zuen arraun azken aldiz San Pedrorekin. 2005ean, berriz, entrenatzaile lanetan hasi zen, Urdaibain lehenbizi, eta Arraunen urtebete geroago. Aurten Zumaiako taldean arraunlari moduan zebilen baina azkenean San Pedrotarra taldearekin hurrengo denboraldirako hitzarmena lortu du. Hamar urte igaro dira Libian azkenekoz arraun egin zuenetik eta etxera bueltatzeaz arro dago. Imanol taldean dauden arraunlariekin lan egitera dator.

Ibarloza eta Muller-i omenaldia Ondarrun 2008/12/06

ondarroa.gif

Arraunlari eta entrenatzaile. paladaz palada ibili dira Patxi Xabier Ibarloza (Ondarroa, 1965) eta Roberto Muller Alemana (Ondarroa, 1963) urte askoan. Neska-mutil ugari pasa dira Ibarloza eta Mullerren eskuetatik eta harrobiagaz lan handia egin dute. Egindako behar guztia eskertzeko, Ondarroako Arraun Elkarteak omenaldia eskaini zien. Beraien hitz batzuk ekarri nahi ditugu gogora:"Harrobiagaz egindako beharrak bere fruituak ematen ditu urteetara". Hauxe da Hitza egunkarian argitaratutako elkarrizketaren izenburua.

Oriok jaso ditu Gipuzkoako Traineru Ligako banderak 2008/12/05

Gipuzkoako Liga 2008 Ikurriñak

Orio Arraunketa Elkarteak, Gipuzkoako Traineru Ligako bi banderak atzo jaso zituen. Ekitaldia Orioko hondartzan dagoen Balea Hotelean antolatu zuen "El Diario Vasco" egunkariak (Bera da Gipuzkoako Traineru Ligako patrozinatzailea). Ekitaldi xumea izan zen, aurkezpena, Jon Redondo alkateak egin zuen. Ondoren, Federazioko presidente den Alkain  jaunak TKE mailari dagokion bandera Irakoitz Etxeberria patroiari eman zion. Era berean, Ipiñazar jaunaren eskutik, DVren izenean, KAE-1 mailari dagokion bandera Aitor Carrillo patroiak jaso zuen. Ondoren antolatzaileak eta sarituak argazkiak atera zituzten eta jarraian Balea hotelak prestatutako jan-edariak dastatu zituzten.

500 K€ Aita Mariren egoitza berria erosteko! 2008/12/04

zumaia-escudo.jpg

Zumaiako Udaletxeak Aita Mari arraun elkartearen egoitza berria erosteko 500.000 eurotako aurrekontu-saila onartu du. Hala ere, egoitza berria prest izan arte itxoin egin beharko dute. Bitartean Zumaiarrak hasi dira entrenatzen eta azkeneko sasoiko taldearekin alderatuta, hauek izan dira aldaketak: Jokin Urkidik, Jon Larrañagak eta Jon Agirrezabala (Santurtzik fitxatu du) taldea utzi dute. Berrikuntzen artean, momentuz, lau daude ziurtatuta: Mikel Etxeberria ‘Artia’ (urtebetez arrauna utzita egon eta gero itzuliko da), Josu Osa (Donostiarran ibili da azken sasoian) eta Ondarroatik datozen bi arraunlari. Gazte mailako lau arraunlari ere igoko dira, eta aurreko denboraldian Ondarroan utzita egon diren beste bi ere itzuliko dira.

Bihar, Gipuzkoako Ligako ikurrinen banaketa 2008/12/03

Bihar osteguna, hilak 4, 20:30etan traineruen Gipuzkoako ligako ikurrinak banatuko dituzte, Orioko Aisia Balea hotelean. Aurten Gipuzkoako ligako bi ikurriñak, TKE ligari eta KAE ligari dagokionak, Orio Arraun Elkarteak irabazi ditu. Zorionak! Sari hauetan Gipuzkoako taldeak bakarrik hartzen dute parte eta Gipuzkoan jokatutako estropadak bakarrik hartzen dira kontutan. Sailkapena ikusteko hemen klik egin.

Josu Aboitiz:"Gaztetxoen arraun-egutegia egokitu behar da!" 2008/12/02

Josu Aboitiz

Isuntzako entrenatzailearekin elkarrizketa:

Entrenatzaile lekeitiarra pozik dago bere taldearekin, pasatako denboraldian KAE1 ligako bigarrenak izan ziren eta TKE ligara igotzekotan egon ziren. Azken urte hauetan belaunaldi aldaketa bat izaten ari dira taldean eta apurka doaz, Isuntza harrobiko taldea da. Bestalde, Josu Ikasarraun proiektuaren bultzatzaileetako bat da Iñaki Goikoetxearekin batera. Eta gainera denbora librean arraun desafioak antolatzen ditu. Arraunak Josu Aboitiz bezalakoak behar ditu. Urte askotako!

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: