Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 January
 

Sarrerak: January 2009

Hondarribia Arraun Elkartea itsasora ateratzeko kanalik gabe! 2009/01/30

Kanalaren itxiera Hondarribian

Abenduan hasi zen, Hondarribia Arraun Elkartearen (HAE) parean, “Darsena de Veteranos” deituriko kirol portu berriko obra. Lan hauek direla eta, Urtarrilaren 19tik pantalanarik gabe gelditu dira, alegia itsasorako irteerarik gabe. Gipuzkoako Portuko teknikariengana eta Eusko Jaurlaritzako Portuko nagusiarengana jo dute informazio eta irtenbide eske baina oraindik ez dute inolako erantzunik jaso. Gainera hasieratik jaso duten informazioa oso eskasa izan da eta ez omen diete jaramonik egin. Bitartean elkarteko 150 arraunlariek eta 100 piraguistek ezin dute uretara atera. Estropadak hasi dira eta egoera hau erabat kaltegarria da HAErentzat. Hondarribiarrek egoera honi irtenbide bat eman eta ahalik eta azkarren konpontzea eskatzen dute.

Igandean Batelen Gipuzkoako Liga hasiko da 2009/01/29

Trintxerpen igande honetan, Otsailak 1, goizeko 11:00etan, Batelen Gipuzkoako Ligari hasiera emango zaio. 2009ko Liga honetan 75 batelek eman dute izena, 7 mailatan lehiatuko direlarik, 5 gizonezkoak eta 2 emakumezkoak. Ligan izena eman dutenen zerrenda hemen ikusi dezakezue. Bestalde, ez da beharrezkoa izango jardunaldi guztietan lehiatzea. Honela, 1go Jardunaldian, Trintxerpen, 75-etik  63 batelek hartuko dute parte.

TAK-en egoitza urez gainezka 2009/01/28

Oriako urek TAK-eko egoitza hartu dute

Tolosaldea Arraun Klubeko (TAK) egoitza, urez gainezka gelditu zen atzokoan, Oria ibaiak izandako ur-goraldia dela eta. Honela aldagelak urak hartu zituen eta ura ia sabairaino iritsi zen. Hala ere, zorionez, batel gehienak Anoetako lokalean gordeta zeuzkaten eta ez zuten kalte material handirik izan. Hori bai egoitzatik zortzi ergometro atera behar izan zituzten.

Hondarribiko zortzikoa Tortosan garaile 2009/01/27

Hondarribiko zortzikoa Tortosan 2009

Joan den igandean, Urtarrilak 25, Hondarribiko zortzikoak Tortosan (Catalunya) jokatu zen "I Regata de Larga Distancia" estropadan (arraunketa olinpikoa) garaipena lortu zuen, senior mailan. Hondarribiko zortzikotea arraunlari hauek osatzen dute: Mikel Orbañanos, Beñat Elzo, Imanol Mugika, Gorka Vertiz, Arkaitz Goñi, Ekaitz Aznar, Iñigo Vertiz, Asier Puertas eta lemazaina Borja Jorge Montes. Zorionak zuei! Denborak ikusteko egin klik hemen.

Josetxo Fernandez Vaqueriza EAF-ko presidente berria 2009/01/25

Atzo, Euskal Arraun Federakundeko ezohiko batzarrak Josetxo Fernandez Vaqueriza aukeratu zuen Federakundeko presidente berri, gehiengo zabalarekin. Batzarreko 33 botoetatik, aldeko 26 boto jaso zituen Vaquerizak. Arraun munduan ezagun zaharra dugu Josetxo, Arraun Lagunak taldeko sortzaile eta presidente dugu, aldi berean bera izan zen EAF-ko sortzaileetako bat eta urte luzez (1985-1988 eta 1992-2005) presidente izan da. Espainiako Federakundeko presidente (1988-1992) ere izan da. Bere agintaldirako hiru helburu nagusi finkatu ditu: arraun mugikorra sustatu, tostako arrauna beheko mailetan bultzatu eta Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko elkar ekintzak suspertu. Gainera Legutianoko arraun eremua berreskuratu eta Nerbioiko goialdea (Guggenheim eta Bilboko Udaletxearen artekoa) arraunerako egokitu nahi du.

Orioko zortziko jubenila Tortosara 2009/01/23

Orioko Zortziko Jubenila

Asteburu honetan Kantauriko itsaso zakarra utzi eta Orioko zortzikote jubenila Tortosara (Catalunya) abiatu da, bertan ospatuko den "I Regata de Larga Distancia" jokatzera. Estropada hau igandean, Urtarrilak 25, jokatuko da. Larunbatean, Urtarrilak 24, berriz eta Tortosa bertan Espainiako arraunergometroko txapelketan lehiatuko dira. Absolutu mailan izena eman dute. Horrek esan nahi du seniorren aurka lehiatu beharko dutela, bai arraunergoetroan bai zortzikoan. Zortzikoko arraunlariak hauek dira: Ekain Zubizarreta, Gorka Gimeno, Xabier Arregi, Edgar Tamellini, Jon Garcia, Iker Galarza, Imanol Garmendia eta Julen Elizasu. Zorte on mutilak!

Kantauri osoan zikloiaren beldur... 2009/01/23

Zikloia omen dator gure kostaldera, 120km orduko haize-boladak eta 10 metroko olatuak izango omen ditugu asteburu honetan.  Larunbat goiza izango omen da txarrena, baina asteburu osoan iraungo duela diote. Itsaso zakar hau dela eta astebururako aurreikusita zeuden estropadak bertan behera gelditu dira. Honela bada, larunbat arratsaldean jokatu behar ziren Plentziako Jaitsiera (traineru eta trainerilak) eta Santiagotarren Jaitsiera (aulki mugikorra) ez dira jokatuko. Hemen duzue Windguruk Plentzian eta Hondarribian iragarri duen eguraldia.

 

 

Arkotek beteko du Cabo da Cruzek TKE ligan utzitako tokia 2009/01/21

Azken 6 urteetan TKE ligan arraun egin ondoren, Cabo da Cruz-ek TKE elkarteko bazkide izateari eta era berean, TKE ligan parte hartzeari uko egin dio. Erabaki hau arraunlariak TKE ligan aritu nahi ez zutelako hartu dute, galiziarrentzat TKE ligan aritzeak neke handiak eta sari txikiak ekarri omen ditu. Horrela bada aurten Cabo da Cruz Galiziako ligan arituko da eta Arkotek beteko du bere tokia TKE-n. Honek KAE ligan ere eragina izango du eta gainera Laredok ez omen duenez trainerurik aterako, datorren denboraldian Orio-B- eta Zierbena KAE-1 ligan arituko dira.

Igor Makazaga: “TKE eta KAE ligen arteko aldea urtetik urtera gero eta haundiagoa da” 2009/01/18

Igor Makazaga

Koxtapeko arraunlariari elkarrizketa:

Pasai Donibane Koxtapeko arraunlari beteranoetakoa dugu Igor Makazaga. Castron eta Zumaian ere ibilitakoa da baina San Juan du bere bihotzeko taldea. Urte batzuk behean eman dituzte baina goranzko bidea hartu dute eta aurten TKEra igotzeko playoff-etan sartzeko helburua dute. Donibaneko gazteak gogotsu dabiltza eta motibazio haundiarekin. Ia laister ohorezko mailan ikusten ditugun!

Batelak urtarrilak 18 igandea, Donostian 2009/01/16

Igande honetan Batelen Gipuzkoako Federazio Trofeoko hirugarren jardunaldia jokatuko da Donostian, 11:00etatik aurrera. Eguraldi nahastu xamarra iragarri du Windguruk, zerua erabat estalia egongo da, olatuak iparmendebaldetik sartuko dira eta ia bost metro izango dira. Gainera hego haizeak gogor xamar joko du. Aurreko jardunaldien emaitzak hemen dituzue; lehenengoa eta bigarrena.

Urteko lehenengo traineruen jaitsiera igandean 2009/01/15

kaiku.gif

Kaikuk, Sestaoko taldeak, Julian Enriqueren oroimenezko traineruen jaitsiera antolatu du igande honetarako, urtarrilak 18, 12:00etan. Jaitsiera Bilboko udaletxea eta "La Punta" Kaikuren egoitzaren artean jokatuko da. Beteranoen artean Arkote, Getxo Arraun eta Sestao arituko dira. Eta seniorretan berriz hurrengoak: Astillero, Busturialdea (2), Colindres, Deustu, Isuntza, Kaiku(3), Lutxana, Mundaka, Portugalete, Raspas, Santoña, Santurtzi (2) eta Urdaibai.

Euskotren Liga aurkeztu da! 2009/01/14

Euskotren Liga

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak emakumezkoen Euskotren Liga aurkeztu du gaur Donostian. Euskotrenek 90.000€ jarriko ditu hurrengo hiru urteetan, TKE-k antolatutako emakumezkoen liga babesteko. Euskotren Ligak 8 estropada izango ditu aurten eta Galiziatik hasita Euskadiraino iritsiko da. Estropada horiek gizonezkoena baino ordu erdi lehenago jokatuko dira. Guztira, 4 traineruk hartuko dute parte: Galiziak traineru bat izango du, Kantabriak beste bat eta Euskal Herriak bi; Bizkaia eta Gipuzkoa. Informazio gehiago TKE-ko webgunean.

TKE ligako behin behineko egutegia 2009 2009/01/12

TKE-ko batzarra 2009-01-10

Pasatako larunbatean, Urtarrilak 10, TKE elkartearen batzarra egin zen elkarteak Oiartzunen duen egoitzan.  Bertan TKE elkarteko Zuzendaritza Batzorde berria hautatu zen eta Peter Bravo izango da berriro ere TKE-ko presidentea. Batzarrean gai zerrenda luzea jorratu zen, ikusi albistea TKE-ko webgunean. Bestalde, 2009 urteko egutegiaren zirriborroa aurkeztu zen, ez da oraindik ofiziala:

 

Hondarribia nagusi arraunketa Olinpikoan 2009/01/11

Santiago Zubia

Atzo Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligaren 3. jardunaldia jokatu zen Hondarribian. Hemen dituzue emaitzak. Talde guztien artean Hondarribia nabarmendu zen modalidade ezberdinetan lortutako 12 garaipenekin. Beste taldeek lortutako garaipenak hauek izan ziren: Ur Kirolak (4), Santiagotarrak (3), Oriok (3), Arraun Lagunak (3), Santurtzik (2), Endaikak (1) eta Getxok (1).

Bidasoaren Jaitsiera, arraunketa olinpokoko 3. jardunaldia 2009/01/09

Bidasoaren Jaitsiera 3. jardunaldia

Bihar Urtarrilak 10, larunbata, Gipuzkoako Arraunketa Olinpikoko Ligaren 3. jardunaldia jokatuko da Hondarribian, 14:30etan. Lehenengo jardunaldia suspenditu egin zen, beraz bigarren saioa izango da. Bidasoaren Jaitsiera honetan guztira 111 ontzik parte hartuko dute, maila ezberdinetan,  infantilak, kadeteak, jubenilak, absolutuak eta beteranoak bai gizonezko eta emakumezkoetan. Parte hartzaileak ikusteko hemen klik egin. Eta azken emaitzak ikusteko beste honetan klik egin.

Zumaiako arraunlariak gizon probetan... 2009/01/07

Gizon proba

Zumaiako arraunlariek gizon proba baterako desafioa bota diote Zumarragako taldeari . Talde bakoitzak 2000€ jarriko omen ditu jokoan. Desafioaren eguna Otsailak 8, larunbata, izango omen da Zumarragan baina oraindik eguna konfirmatzeko dago.

Batelek urte berriari ongi etorri! 2009/01/05

Igandean jokatutako Batelen Gipuzkoako Federazio Trofeoko bigarren jardunaldiaren emaitzak hemen dituzue. Infantiletan Orio nagusi izan zen bai gizon eta emakumezkoetan, kadeteetan Uribe-Kostak irabazi zuen eta jubeniletan gizonezkoetan Kastrok irabazi zuen eta emakumezkoetan Tolosaldea izan zen garaile. Estropadetako argazki batzuk ere baditugu. Gogorazten dizuegu behin izena emanda, estropanet-en argazkiak igotzeko aukera duzuela, animo eta argazkiak badituzue gurera igo.

Batelak urtarrilak 4 igandea, Donostian 2009/01/02

Batelak_081220

Igande honetan Batelen Gipuzkoako Federazio Trofeoko bigarren jardunaldia jokatuko da, Donostian. Arraunean aritzeko giro ona aurreikusi du Windguruk, ostarteak egongo dira, olatuak mendebaldetik sartuko dira eta ia bi metro izango dira, hori bai olatuen tartea nahiko zabala izango da, olatuak harrapatzeko egun egokia beraz. Lehenengo jardunaldiaren emaitzak hemen dituzue.

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: