Kantauri osoan zikloiaren beldur...
Zikloia omen dator gure kostaldera, 120km orduko haize-boladak eta 10 metroko olatuak izango omen ditugu asteburu honetan. Larunbat goiza izango omen da txarrena, baina asteburu osoan iraungo duela diote. Itsaso zakar hau dela eta astebururako aurreikusita zeuden estropadak bertan behera gelditu dira. Honela bada, larunbat arratsaldean jokatu behar ziren Plentziako Jaitsiera (traineru eta trainerilak) eta Santiagotarren Jaitsiera (aulki mugikorra) ez dira jokatuko. Hemen duzue Windguruk Plentzian eta Hondarribian iragarri duen eguraldia.


