Orioko zortziko jubenila Tortosara
Asteburu honetan Kantauriko itsaso zakarra utzi eta Orioko zortzikote jubenila Tortosara (Catalunya) abiatu da, bertan ospatuko den "I Regata de Larga Distancia" jokatzera. Estropada hau igandean, Urtarrilak 25, jokatuko da. Larunbatean, Urtarrilak 24, berriz eta Tortosa bertan Espainiako arraunergometroko txapelketan lehiatuko dira. Absolutu mailan izena eman dute. Horrek esan nahi du seniorren aurka lehiatu beharko dutela, bai arraunergoetroan bai zortzikoan. Zortzikoko arraunlariak hauek dira: Ekain Zubizarreta, Gorka Gimeno, Xabier Arregi, Edgar Tamellini, Jon Garcia, Iker Galarza, Imanol Garmendia eta Julen Elizasu. Zorte on mutilak!
7 partaide dira zortziko modalitatean. 17 lehiakide ergometroan.



Emaitzak
Tortosa. 2009-01-24, Larunbata
Gizonezko jubenil mailan 56 partaide izan ziren txapelketa honetan.
Oriotar zortzikotearen emaitzak:
19. Imanol Garmendia
22. Iker Galarza
24. Edgar Tamellini
36. Jon Garcia
43. Ekain Zubizarreta
45. Xabier Arregi
46. Julen Elizasu
47. Gorka Gimeno
-------------------
"V Regata Larga Distancia"
Tortosa. 2009-01-25. Igandea
Estropada honetan Orioko jubenilak, Absolutu mailan lehiatu zuten.
Hondarribiko zortziko seniorra izan zen garaile.
1. Hondarribia
2. Labradores Sevilla -1
3. Tortosa
4. Labradores Sevilla - 2
5. Amposta
6. Nautico Sevilla
7. Orio (Jubenilak)