Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 January 25 Josetxo Fernandez Vaqueriza EAF-ko presidente berria
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Josetxo Fernandez Vaqueriza EAF-ko presidente berria

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/01/25 01:20

Atzo, Euskal Arraun Federakundeko ezohiko batzarrak Josetxo Fernandez Vaqueriza aukeratu zuen Federakundeko presidente berri, gehiengo zabalarekin. Batzarreko 33 botoetatik, aldeko 26 boto jaso zituen Vaquerizak. Arraun munduan ezagun zaharra dugu Josetxo, Arraun Lagunak taldeko sortzaile eta presidente dugu, aldi berean bera izan zen EAF-ko sortzaileetako bat eta urte luzez (1985-1988 eta 1992-2005) presidente izan da. Espainiako Federakundeko presidente (1988-1992) ere izan da. Bere agintaldirako hiru helburu nagusi finkatu ditu: arraun mugikorra sustatu, tostako arrauna beheko mailetan bultzatu eta Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko elkar ekintzak suspertu. Gainera Legutianoko arraun eremua berreskuratu eta Nerbioiko goialdea (Guggenheim eta Bilboko Udaletxearen artekoa) arraunerako egokitu nahi du.

Trackback (URI)

a

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Arraunketa gaixua. Horrelako elementuak jubilatu gabe egotea ere. Ez al da odol gazte ganorakorik??

nazka

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
beste kolpe latza euskal arraunarentzat.
honek ez du berpiztuko ez legutiano, ez donosti-arraun, ez donostiarra ez euskal federazioa.
berriz ere pnv-k "profesional-fontaneroa" jarri du toki estrategikoan.
diruak bere erara moldatzeko.
gaizki kudeatzeko, bere bizitzan egin ohi dun bezela.
nazka ematen du!

Xenpelar oroituz...

Honek bidalia Unai Elizasu Non 2009/06/18 21:03
Berria jakin eta Xenpelarren bertso batzuekin oroitu naiz!

Ia guriak egin du,
badegu zeinek agindu!
Ez oraindik umildu,
alkarrengana bildu.
Gerra nahi duen guzia
(azken puntua ez idaztea erabaki dut, bertsoaren bukaera ezagutzen duenak jakingo du zergatik...)

ufa

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
ez det uste inork gerra nahi duenik, ta gutxio azken puntu hori. bestalde, ez da inor berririk aurkeztu eta aukera egin da, beraz...

topikazoak

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
"ez oraindik umildu, alkarrengana bildu"?
"pnv-k fontaneroa jarri du"?

Ez naiz ni izango pertsonaje hau defendatuko duena, ez noski. Baina:

Ez al dute ba, hain zuzen, "elkarrengana bildu" beharreko horiek bozkatu, alde handiz gainera, lehendakari berriaren alde?

Ez al da izan ba, hain zuzen, elkarrengana bildu beharreko horien pasibotasuna, bi beterano horiek bakarrik aurkezteko aukera eman duena?

Ez al da ba, hain zuzen, Donostiako beste taldea mespretxatu izan PNVko kuerdakoak izateagatik, Arraun aldiz abertzale uhin berrien paladin gisa aurkezteko (ja ja eta ja)?

Kexa topiko eta tipiko asko arraunketaren munduan, baina gero, denak geldi eta mutu, lan egin behar den unean.

ai ai ai...

Honek bidalia Unai Elizasu Non 2009/06/18 21:03
Ni ez naiz ez pertsona hau defendatuko duena ere... Joxetxo Etxeberriarekin berriz munduko edozein tokitara joateko gertu nago.
Eta nik badakit Joxetxo Etxeberria zertarako aukeztu dan! badakit zenbat arraun elkarterekin bildu den bere proiektua azaltzea! Entzun ditut Vaquerizak eskaini dituen eta esku artean dituen proiekto ederrak!!
Prensan irakurri ditudan bere helburuak irakurri nituenean, ezin izan nion farrari eutsi!! Aulki mugikorra indartu nahi omen du... kar kar kar.... legutiano berreskuratu .... kar kar kar (horrela zergatik dagoen jakin nahiko nuke nik..)... bateletako leku jakin bat urte osoan... kar kar kar... denboraldia luzatzen ez bada, bi hilabetetarako estropada eremua sortzea ez ote da absurdoa... eta euskadiko selekzioa indartzea... kar kar kar... euskadikoa? euskal herrikoa? euskal abizendun diasporakoak... tostako arraunketa gazteetan indartu... kar kar kar... kanterarik gabe ez omen dago arraunik (oso konklusioa burutxua), baina aulki mugikorrik gabe ez dagoela arraunik esatea... (cesta puntarik gabe esku pilotarik ez dagoela esatea bezela da...)...
alegia, gauza berririk ez dut ikusi eta entzun (ea behingoz norbaitek elkarrizketa serio bat egiten dion...) baina esan dituen gauza zaharretan Vaquerizak badu esperientzia eta badakigu zertan geratu diren gauza denak!!

hala ere, buruan sartzen ez zaidana da, arraun elkarteek ze argumento erabili izan duten bozkatzeko. eta berdin etxeberria edo vaqueriza... nahiz eta batek lana egin duela demostratu liteke gauza objetiboekin eta bestearena, egia esanda baditut dudak!!
baina bueno, hala ere, pasatako urak pasata omen daude eta ez nioke aukera galerazi nahi! eta zergatik ez garen jende gaztea sartzen bertan askok egiten duten galdera da... ba erantzun errexa du: zergatik utzi genuen jakingo bazenute, ulertuko zenukete errex zergatik ez garen mundu hontan sartzen!!

topikazoak

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Unai,
azken paragrafoan azaltzen duzun galdera ez zen bereziki zuretzako. Baina, logikaz, jende berria sartzen ez bada, hau da, gauzak beste era batera egin dezakeen jendea sartzen ez bada, nekez alda daitezke arrauna uztera behartu zintuzten arrazoi horiek.

Noski, ni ere Josetxo Etxeberriaren aldekoa nintzen, dudarik gabe. Baina berak egon behar al du oraindik aurreko linean? Asko hitz egiten da, eta gutxi egiten da arraunaren munduan. Eta ez naiz zutaz ari.

Vaqueriza: Ez-Jauna izendatzen det

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
euskadi erkidego xelebre hontan, federazio eta antzeko "sasi-gobernu" askotan burua sartzeko, gobernatzeko, denborapasa-ordaindutakoa dituzten alporjak, pnv-k ditu bakarrik. Fontanero-liberatu "al servizio del batzoki". Vaqueriza, gasteizko departamentu nagusitik bultzatuta sartu da berriz ere. Mafia antzera, diruak era ziztrin batetan kudeatzeko. Beraien lagunen proiektuak aurrera ateratzeko edo ta besteenak ez ateratzeko.
Urteak joan urteak etorri eta ezin izandu da aldaketa natural bat egin. Gente berriari, ideia berrieri, talante berriei muzin, oztopo, gerra... hori izan da beti Vaquerizaren jarrera. Betiko dinosauroak hor tente, arro, arrauna petrifikatuz. Horregaitik sortu dira ACT, ARC eta orain Euskotren Liga. Gente berria,gaztea eta beste ideiak martxan jartzeko ahalmenekoa. Federazioetatik kanpo. Vaqueriza, benetan kantzerra!. Eta bat nator Elizasurekin, Vaqueriza ez-jaunak esandakoarekin: Zer berpiztu behar du honek, sekula santan ezer ez du piztu ta?? Ixo: piztu bai..."mala hostia".

Ezer egin ez!

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Hau betikoa duk, herri honetan hainbat arlotan gertatzen dena: egiten duenarengatik jardun eta ezer egin ez; jarrera aktiborik hartu ez. Ni ere ez naiz Vaquerizazalea, ezta gutxiagorik ere, eta nahiago nuke arraunean beste motako jendea balego; baina, zer egiten dugu halako jauntxoak desager daitezen?

Ea PSOEk irabazten dun

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Bai betikoa duk. Ea ba PSOEk irabazten ditun datozen haueteskundeak eta "pnv-jauntxo-batzokizaleak" kanporatzen dituzten.
Orduan bai, hainbat federazio, elkarte... ideia berriekin izango genituzke. Gente berriarekin.
Ez oraingo mozolo-pro-alderdikide bezelakoak. Jasaeziña da, azken 30 urte hauetan jeltzaleak sortu duten SAREA.
EAJ-karneta duten guztientzat sortu duten estruktura harrigarria da. Hori dek hori guztia kontrolatu nahia.
Zenbat intentu egin diren eta egiten diren beraien "mafia" deusestatzeko eta... ezin. Benetan indartsua beraien SAREA.
Garai, Vaqueriza.... alderdiko "planestrategikoa" betetzen... bainan ez arrauna berpizteko, beraien botere-partzela eskuetan izateko bakarrik, ez beste ezertarako. Beraien partzela hori kolokan jartzen saiatzen den guztiari...hor dijoakio aurrez-aurre "alderdiko-aparatu" guztia. Eta horretan jarraitzen dugu. Ea ba martxoan popatik hartzera bidaltzen dituzten. Okerroago ez gara egongo.

Lopez Lehendakari, mesedez ez!

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
PSOE-koak Madrilen daude eta zer egiten dute arraunaren alde? Gainera Vaqueriza Donostiako udalekoekin oso ondo eramaten omen da...
Baina utzi dezagun politika alde batera eta hitz egin dezagun arraunaz. Eta hitz egin bakarrik ez, zeozer egiten badugu, askoz hobeto.

jai daukagu

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
beno ba Patxi Lopez ez bada, izan dezala Patxi Zabaleta.
Ibarretxerekin eta Vaquerizarekin, euskal arraun federazioak jai dauka!

Eta Elizasuk zer egin zuen?

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Eguna eta aste buruak uretan bertsotan beharrean botatzen dugunon artean bagaude batzuk Baquerizaren etapak ezagutu, Etxeberriarenak ezagutu eta Elizasuren ahaleginak ezagutu ondoren Baquerizari behin eta berriro bozka emango genionak.
Emaitzak hor daude.
Hemen sasipolitiko gehiegitxo eta arraun sustatzaile gutxi dago; hau de, herri honetan beti gertatzen dena aholkulari eta jakitun lagile baino gehiago.
Lana uretan, motoran egin behar da.

itsatsita

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Elizasuk lana latz egin zuen. Bainan ay ama! ez zen beraien gustokoa. Vaquerizaren "guardia petrorianak" guztia ezabatuz. Bakarrik utzi arazi zuten Unai. Ideaia berriak, ez!. Estropada mota berriak, ez!. Egutegi berria, ez!. Errekurtsoak, materialak, ekonomikoak... non daude zion Unaiek, erantzuna: Vaquerizari galdetu. Horixe bai gauza zaila. Galdetu bai... erantzunik ez!, edo ta "por los cerros de Ubeda". Sasipolitikoak ez, sasiputakume ikearri ziok euskal arraunean itsatsita.

---

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Ibarretxe hainbeste kritikatu, eta bere aldetik ACT txalotu. Ez dut ulertzen, Eusko Jaurlaritzako plan estrategikoaren ondorioa (Garai) besterik ez baita ACT liga.
Eta goian beste batek dioen bezala, Bakeriza PNVko fontaneroa izaki, eta entzun behar izan dituztenak Urkirolakekoak.

Koño, koño, ...Guk ez ezagututakoa Una hori

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Lana zakulakoa egingo zuen Unaiek, bai horixe: Orion kriston lana egunero entrenatzen.
Baina guztiontzat lana egitea zen gauza: nik urteak daramazkit ipurdia motoran astean bostetan bustitzen eta Unai ez dut inoiz Anoetako zulotik kanpo ikusi.
Egia esan, ez daukat argi gure kluba ezagutzean duen ere (bertan ez dut inoiz ikusi).
Baina lan egin badu, hori guk ez dugu ukatuko (ezta eskertuko ere).

egon gaitezen lasai

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
"cria cuervos y te sacaran los ojos". Hori egin zun Garai jaunak. Vaquerizak guztia bereganatuko zuelakoan sekulako ezfortzua egin eta jejejejeje, kantabroak eta bermiokuak nagusi. Federazioak hankaz gora utzi, Josetxok ez baizuen kapazidaderik. Eta nola heldu ACT-ri ?? Ezin. Orain berriz ere "a la carga", federazioak martxan jarri nayan. Berandu eta gente inkapazarekin. Jaurlaritzako jieol zuzendaritza zearo galduta. Bainan inportik ez. Beraien manporreroa buru baldin badago...egon gaitezen lasai.
Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: