Boga Berria argazki erakusketa
Pasatako asteazkenetik Donostiako Okendo Kultur Etxean argazki erakusketa bat ikusi daiteke. Erakusketa honen helburua irailaren 13an eta 14an ospatutako Emakumezkoen Kontxako I Bandera gogoratzea da. Izan ere, emakumeek eremu berri bat bereganatu baitzuten, arraunarena, ehun urte eta gehiago dituen izen handiko Kontxako estropadan. Estropada ospatu ostean, Donostia Kulturak argazkiak lortzeko deialdia egin zuen, estropadako kirol-proba eta sortutako giroa gaiak zirelarik, erakusketa tematiko hau diseinatzeko asmoz. 1471 argazki aurkeztu dira eta 57 dira aukeratutakoak. Beraz denbora baldin baduzue, ez galdu aukera. Erakusketaren ordutegia.
Esposizioaren Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:30
Larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 - 20:00.
OKENDO K.E. (Gros)


