Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 February 25 Oriako XV. Traineru Jaitsieran 56 ontzi
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Oriako XV. Traineru Jaitsieran 56 ontzi

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/02/26 23:40
Oriako Traineru Jaitsierako ibilbidea

Datorren larunbatean, Otsailak 28, Oriako traineru jaitsieraren XV. edizioa jokatuko da 17:15etatik aurrera. Proba hau 1995an hasi zen jokatzen. 2003an, ikusita urtetik urtera parte hartzeko eskaera gorantz zihoala, beste ibilbide bat antolatu zen, beteranoz, jubenilez, jubenil-kadetez, neskez, neska-mutilez... osaturiko traineruek parte har zezaten (4000m eta Sarikolatik irteera). Guzti hau, adin eta maila guztietako arraunlarien lehiatze-gosea asetzeko eta parte-hartze eskakizunei erantzuna eman ahal izateko egin zen.  Aurten eta nobedade bezala, Llagut Catala eta Llaut Mediterraneo ontziak ere izango dira. Gero jakina, hor izango ditugu Kantauri osoko traineruak. Hauek 6000m-ko ibilbidea osatuko dute (Mapil-Aginaga / Orio). Irteera ordena eta ordutegia hemen ikusi ditzakezue. Aurten badirudi, marka guztiak apurtuko direla, guztira 56 ontzik izena eman baitute.
 

 

4000 metroko ibilbidea. Hasiera: SARIKOLAtik. 18 ontzi / (17:15). Minututik-minutura
- 5 LLagut català (3 emakumezkoak, 1 gizonezkoa; 1 emakume-gizon mistoa)
- 4 Llaüt Mediterraneo (gizonezkoak guztiak)
- 3 Traineru (mediterraneoko emakumez osatuak)
- 2 Traineru (gizonezko JUBENILAK: Orio eta Saturtzi)
- 4 Traineru (gizonezko BETERANOAK)
 
6000 metroko ibilbidea. Hasiera:MAPILetik. 38 ontzi / (17:30). Minututik-minutura
- 38 traineru (gizonezko seniorrak)

 

PALMARESA (Mapil-Aginaga / Orio / 6000m)

ORIOk 10 garaipen: (1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2005, 2006)

ASTILLERO 3 garaipen:       (2003, 2004, 2008)

HONDARRIBIA garaipen 1:    (2007)

Marka onena: ORIO / 2006 urtea / Denbora: 19:37:93

Azken bi urtetan 2007 eta 2008an, partehartze haundiena: 42 ontzi.

 

Oriako Traineru Jaitsieraren emaitzak (1995-2008)

 

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: