Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 March 15 Maialen Arrizabalaga: “Egunero bi ordutik gora entrenatzen dugu”
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Maialen Arrizabalaga: “Egunero bi ordutik gora entrenatzen dugu”

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/03/16 13:54

Hondarribiko arraunlariari elkarrizketa:

Galizia bidean harrapatu dugu Maialen, asteburu honetan Euskadiko Selekzioarekin  Espainiako Errege Kopan parte hartuko du. Joan den asteburuan Hondarribiko neskek Londoneko The Head of The River Race estropadan emaitza bikaina lortu zuten.  Ez dago zalantzarik emaitza hau lanaren fruitua izan dela, egunero bi ordutik gorako entrenamenduak egiten baitituzte. Animo eta horrela jarraitu, garaipenak zain dituzue eta!

 

Joan den asteburuan Londoneko The head of the river race estropada jokatu zenuten eta 14. gelditu zineten. Zorionak. Emaitza bikaina ezta? Zer nolako esperientzia izan da?

Eskerrik asko. Bai, emaitza bikaina izan da guretzat eta egia esateko ez genuen halako emaitzik espero. Gure mailan gainera 6. postua lortu genuen. Esperientziari dagokionez ,

 

Emaitza hauek lortzeko asko entrenatu behar al da?

Ba bai, egunero entrenatzen dugu, 2 ordu gutxienez. Gero gainera estropadak eta jaitsierak jokatzen ditugu.

 

Eta nola egiten duzue ikasketak, lana, lagunak etab. bateragarri egiteko?

Ba egia esateko, malabarismoak egiten ditugu. Baina gogoa dagoenean aldaparik ez.

 

Zuek batez ere arraun mugikorrean aritzen zarete. Zer duzue nahiago trainerua ala mugikorra? Zergatik?

Bai, ekainera arte arraun mugikorrean bakarrik aritzen gara eta uda garaian batez ere traineruan aritzen gara. Bi modalitateak ezberdinak dira, bakoitzak baditu bere alde onak eta bere alde txarrak, beraz ezingo nuke esan zein dudan nahiago.

 

Aurtengo denboraldirako zeintzuk dira zuen helburuak?

Ekainean egingo diren Espainiako txapelketetan emaitza onak lortzea da gure aurtengo helburu nagusia. Txapelketa hauetan oraindik ez da zortzikoen estropadarik jokatzen, orain dela gutxi arte gizonentzako modalitatea izan baita. Beraz laukoan eta skiff bikoan aritu beharko dugu.

 

Zure bi ahizpak arraunean aritzen dira eta aita entrenatzailea duzue. Nola sortu zaizue familian arraunerako zaletasun hori?

Bere garaian, aitona eta aita arraunean aritu ziren eta gure bi osaba ere arraunean ibilitakoak dira. Gero aita entrenatzen hasi zen eta  orduan gu arraunean hasi ginen, orain dela bost bat urte.

 

TKE emakumezkoen liga sortu dute. Aurrerapauso haundi bat eman da ezta? Hala ere, ez dira elkarteetako ontziak parte hartu beharrean,  probintzietako selekzioak parte hartuko dute. Zer deritzozu? Hau bateragarria al da bestelako estropada eta ligekin? Gipuzkoako selekzio horretan egoteko esperantzarik?

Emakumezkoen liga, emakume gehiago arraunean hasteko balio baldin badu primeran, baina oraindik ez dakigu zer gertatuko den. Egia esateko Gipuzkoako selekzioa nola egingo duten oraindik ez dakigu, baina nik argi daukat, klubeko traineruarekin , TKE ligan parte hartu ahal izango bagenu, Gipuzkoan nahiko traineru badaude behintzat.

 

Zer ematen dizu arraunak, urteak joan urteak etorri, urtero hainbeste sakrifikatzeko?

Mmmh... adiskideak, ordu asko pasatzen ditugu elkarrekin. Bestalde estropadetan, barruan duzun dena ematen duzu eta zure burua gainditzeko ahalmena lantzen duzu.

 

Nolakoa da emakume arraunlarien egoera?Gizonezkoekin zer alde ikusten dituzu?

Beti daude ezberdintasunak, baina gure elkartean oso ondo zaintzen gaituzte eta behar ditugun baliabide guztiak ditugu, alde horretatik ezin gara kexatu.

 

Aurrera begira arraunak zer hobekuntza egin beharko lituzke? Zer aldatuko zenuke arraunaren munduan?

Emakumezkoentzako estropada gehiago antolatuko nituzke. Eta bestalde, Ikastoletako haurrei  arraunean erakutsiko nieke, arrauna kirol ezagunagoa izan dadin.

 

MOTXIAN

 

  • Traineru bat: emozioa
  • Leku bat: Londres
  • Arraun oroitzapen bat: Hondarribiko estropada traineruan
  • Zaletasun bat: arrauna
  • Edari bat: ura
  • Janari bat: txokolatea
  • Auto bat: Opel Corsa
  • Bidai bat: Kroazia
  • Amets bat: Londreseko emaitzak

 

 

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: