Garaipen bakarra Euskadirentzat
Joan den asteburuan Espainiako Errege Kopa jokatu zen Galiziako Castrelo do Miño herrian. Euskadik garaipen bakarra erdietsi zuen, lemazain gabeko bikoan emakume absolutuak lortutakoa hain zuzen ere. Nabarmentzekoak dira baita ere, lortutako bigarren postuak, kadete mailako lemazain gabeko laukotea eta jubenil mailako Scull laukotea. Estropada guztiak kontutan hartuta, Euskadi laugarren gelditu zen 81 punturekin, Katalunia, Andaluzia eta Galiziaren atzetik.
Hurrengo taulan modalitate ezberdinetan lortutako puntuaketak ikusi ditzakezue:


